ArtgiaArtgia
Menu
  • Arte galeria
  • Instalazio artistikoak
  • Muralismo eraldatzailea
  • Deialdiak
  • Artista zara?
  • Gaurkotasuna
    • Press
    • Azken jarduerak
  • Kontaktua
  • ES
sorgune

Sorgune & Galeria

ARTgia sormen- eta erakusketa-gunea da. Etengabeko eraikuntzan, gardena, malgua, non dena gerta daitekeen. ARTGiaren helburua da sortzeko baldintzak bultzatzea. Toki katalizatzaile bat izatea, trukeak, elkarrizketak eta esperimentazioa eragiteko, sormena oinarri eta sorkuntza garaikidea xede. Proposamen artistikoen hibridazioa aktiboki sustatzeko gunea, norbanakoen proposamenena, baina baita kolektiboena ere, hainbat arlotatik.

Ekoizpen artistikorako ez ezik, gizartearen eta herritarren ekoizpenerako ere. Sorkuntza artistiko eta kultura- kudeaketarako proiektua da, baina baita plataforma bat ere, topagune eta erakustoki. Horretarako, sorkuntza artistikoa kudeatzeko eta antolatzeko bestelako ereduak ikertzeko apustua egiten du, estrategia berritzaileen alde eginda, parte-hartzea sustatzeko bideak bultzatzeko, sorkuntzaren, arte- erabiltzaileen eta jendartearen arteko harresi -orain arte- zeharkagaitza hautsiko duten bideak.

Hau da, lankidetzan ardazturiko filosofia oinarri, bere baliabideak osatzen ditu ibilbide eta jatorri desberdinetako sortzaileen arteko truke-faseekin eta, hala, sortzeko, antolatzeko eta jendartearen eta ekintza artistikoaren arteko harremanetarako bestelako formulak bilatzen ditu. Truke, hibridazio eta elkarrizketa artistikorako tokia, artistentzat, sortzaileentzat, kultur eragileentzat eta oro har jendartearentzat, erdigunean sormena, ikerketa, esperimentazioa, berrikuntza eta hedapen artistikoa jarrita.

“ARTgia den… mira hadi”

24232560_453854865009975_4674398388193910911_n

22539929_437502299978565_492619995852580257_n

Gune bizia

ARTgia gune bizia da, eta, ondorioz,  moldakorra: ingurunera, auzora eta  prozesu artistikoetan eta denboran  

aldakorretan sortzen diren beharretara.  Hirigunearen ertzetatik at jaiotako gunea,  eta jaiotza hori aldarrikatzen duena, artea  eta kultura auzoetara ere eramateko. Hori  guztia apustu eginda, gainera, euskara  izan dadin komunikazio-hizkuntza, hau  da, osagai aktiboa artetik eta Gasteiztik  euskarazko sorkuntza plastiko eta bisuala  -modu aktiboan- sustatzeko eginkizunean.  

ARTgiaren instalazioetan, denetik egingo  da: bilerak, jardunaldiak, aurkezpenak,  grabaketak, proiekzioak, proiektuen  garapena eta hainbat sektore sozialen  arteko elkarrizketa, bai eta hainbat  diziplinatara bideratutako jardunbide  artistikoak ere. Hala, ziklo sortzailearen  ia fase guztiak aseko ditu: sorkuntzatik  zabalkundera, prestakuntza tarteko, lan prozesuak ere erakutsita.

23632073_448580968870698_3664499248780569955_o

Emakumea eta gazteria

ARTgia proiektuaren zuzendaria Irantzu  Lekue euskal artista da, eta talde motor  baten laguntzarekin beteko du eginkizun  hori. Emakumea eta gazteria sorkuntza  eta berrikuntzara bideratutako gune batek  batuta. Gune irekia sorkuntzak, ekimenak,  jarduerak, proposamenak, kolaborazioak,  ezagutzen eta esperientzien trukea…  garatzeko, eredu misto honi esker sortuak:  ekimen pribatutik jaioa, baina irekia. 

Hala, ARTgiaren instalazioetan, sorkuntza fasean dauden proiektuak hartuko dira,  eta laguntza-zerbitzua eskainiko du  ibilbide profesionalen garapenerako, hala  nola hasierako prestakuntza-zerbitzu  etengabeak, proiektuen zabalkundea  barne. Horrenbestez, ARTgia jaio da  aukerak irekitzeko nahiarekin, sortzaile  gazteenek ere izan dezaten aukera lehen  urratsak beren gaitasunen garapenerantz  eta osteko profesionalizaziorantz egiteko.

19060207_385606205168175_394806278872239332_n

Kulturaren arnasgunea

ARTgia oinez jaio da. Hiriaren, Gasteizen,  behar bati erantzunez jaio da. Artea  erakusteko tokien beharra, sormenera  irekitako lekuena, kulturaren sektorean  hibridaziora, elkarlanera eta berrikuntzara  irekitako eremuena. 

Horrexegatik, ateak ofizialki ireki baino  lehen ere, dagoeneko egin dira bertan  hainbat bilera, aurkezpen bat eta  erakusketa bat artisten eta sortzaileen  artean; kultur sorkuntza sustatzeko  hainbat ekimen eta jarduera. ARTgia jaio  da sustatzeko, bultzatzeko, artearekin eta  kulturarekin lotutako tokien biderketa.

Azken jarduerak

All Erakusketa espazioa Instalazio artistikoak Muralismo eraldatzailea Sorkuntza, ekoizpen eta hibridazio espazioa
Muralismo eraldatzailea

Irantzu Lekuek mural berri bat garatu du Montgaten

Instalazio artistikoak

AZTARNA / HUELLA

Erakusketa espazioa

Yone Estivariz artista gasteiztarrak Latxa erakusketa aurkeztu du ARTgia-n

Erakusketa espazioa

Edurne Herran artistak WECÅNDOIT erakusketa aurkeztu du ARTgia-n

Sorkuntza, ekoizpen eta hibridazio espazioa

Arte Garaikidearen salerosketa sustatzeko hirugarren Neguko Arte Azoka Gasteizen

Sorkuntza, ekoizpen eta hibridazio espazioa

Hiru emakume artistek jaso dute ARTgia sorgunearen EmART deialdiaren babesa

Erakusketa espazioa

Piko Zulueta argazkilari arabarrak Basoratu erakusketa aurkeztu du ARTgian

Sorkuntza, ekoizpen eta hibridazio espazioa

Gazteria Zerbitzuak gazte sortzaileentzako Gazte OK topaketa jarri du abian

Erakusketa espazioa

Sara Rodriguez-ek eta Alazne Payuetak Hilarria erakusketa aurkeztu dute

Erakusketa espazioa

Pablo Espejo Saavedra idazleak Aurwel kapitaina eta altxor fantastikoa eleberria aurkeztu du

Copyright
Artgia 2018
Síguenos / Follow / Segi
Facebook / Twitter
Contacto / Contact / Kontaktua
Emaila / +34 945 00 96 81
Top