iF Matxikote

Kuraia

Azalpena

Akerbeltzen irudia akelarreen giro askeari eta ondorioz askatasunari lotzen diogu.
Gure burua identifikatzeko baliatu dut hortaz, egoerari buruz dugun irakurketa edozein izanik ere, denok izanen dugulakoan Askatasuna amets.
Mundu libre batean bizi garela diote batzuek. Alta, pandemia gabeko garaietan ere, soldata minimoa edo gutxiagoko lansaritzat duena, ala karrikan bizi dena, egunerokotasuna bizirauteko borroka astun eta nekagarri bezain bortitza bezala halabeharrez pairatzen duenak askatasun hori gozatzen al du? Zentralizazioen ondorioz “basamortu” ahantzi eta gero aberatsen eremu bilakatzen diren eskualdeetako herritarrak libre ote dira? Eta generoagatik, orientazio sexualagatik, azal koloreagatik edota bertako hizkuntzan mintzatzeagatik zapalduak direnak?
Mundu Libre batek egin al diezaioke kalte bere buruari, bizitzeko beharrezkoa duen Amalurrari?
Jendarte eri eta itsutuan bizi garela iduritzen zait eta horregatik Akerbeltzen aurpegia zauriturik aurkezten dizuet.

Koronabirusak testuinguru horretan jo gaitu. Pandemiak ateak itxi dizkigu, etxeetako ateak. Ametsetako etxea, onarpen sozialerako objektua, obsesiorako gaia; babeserako aterpe batzuentzat, espekulatzeko gauza materiala besterik ez besteentzat, baina denen buruan. Gehienontzat etxea intimitate eremua da, eta egungo egoerak presondegi arraro bihurtu digu.

Zientzia fikziotik ateratako garai honetan denok gaude konektatuta, harreman sozial zabalerako gelditzen zaigun unibertso numerikoari lotuta, sarean harrapatuak… eta zainduak.
Hesiak altxatu dira, ez zen Akerbeltz, ez zen askatasunaren bidea, zomorro ilun baten iruzurra baizik, eta bere zepoan erori gara. Kontrola mundu birtualean, kontrola karriketan, errepideetan. Mila begi guri so.

Urtez urte, hamarkadatan soka ezberdinak ugaritzen joan zaizkigu. Soka zatiak tramankulu orokorrago baten osagaiak ziren. Mugimendu aukera oro ezin bilakatzen duten loturak. Zomorroaren hankak.

Hala ere, egoera oker horrek zenbait gogoeta eta galdeketa piztu ditu gure artean (behar bada betiko utopiston burutan?). Hor dugu Akerbeltz berpizteko gogoz; begi bat, beharturik bada ere, erne dauka, zertan garen ohartzeko.

Dena den, aldaketa ez dago osoki gure esku… betiko interesatu aberatsek eta segitzen/babesten dituztenek errutina berraktibatu lezakete deus izan ez balitz bezala, askatasun gutxiagorekin guretzat hain segur. Iruzurrekoa izan ala ez, Akerbeltz musukatuko dugu, ilusioan biziz ala beste eredu batez gozatuz.

Obra honek tresna magiko batek bezala eragin dezan opa dezagun, okerrena irudikatuz, berau usatu eta garai hobeak ekartzeko. Kasu guztietan kuraia eta kemena beharko ditugu.

 

Obraren fitxa

Neurriak: obraren izaera berezia dela-eta aurkezpen lekuaren arabera egoki daiteke. Horregatik neurriak era ezberdinetan proposatzen dizkizuet:
– masakara bizarra barne: 80 x 54 x 40 cm.
– Sokak kontuan hartuz eta aurkeztu bezala: 190 x 225 x 40 cm (sokek espazio gutxiago har lezakete-eta).

 

Prezioa: 900,00 €

 

Deskribapena

“Kuraia” egurrezko maskara bat da, akerbeltz baten buruaren antzera bi adar dituela dirudiena. Zurdezko bizar luzea du.

Kopetan etxetxo bat dago, zurezkoa, zuriz emokatua.

Akerbeltzen maskarak bizirik dirudi, zauriturik: aurpegiaren erdia zarakar lodi batez estalia (egur azala arinki gain errea). Alde horretako begia itxita dago, beharrez, metalezko puntuekin.

Beste aldea sutan belztua da eta bertako begia berriz, bortxaz zabaldurik dago, begia bera (zurezko kanika akrilikoz margotua) bere lekutik aterata eta guri so.
Begien ingurua emokatzekoaz egina da, akrilikoz margoturik.

Aurpegiaren ingurune osoan burdinezko 10 makil beltz daude, maskaran sartuak, izpien atzera ateratzen direnak. Denak batzen dituen eta horiei jarraikiz biraka ehundutako kotoizko hari batez armiarma sare baten antzeko zepoa dago; horrek denak hesitura handi bat osatzen du.

Makil bakoitzaren puntan begiak daude (zurezko kanika akrilikoz margotuak), alanbre puntatan, guri so. Amaitzeko, sei kalamuzko soka agertzen dira, maskaran batzen direnak.

Kuraia

Exposición:

“Txakurrak itzultzen dira Betiko lepoko berakin Salbuespen egoerak Negua du betikotzen”

Kuraia – Akerbeltz – 2003

La figura de Akerbeltz se asocia al ambiente libre de akelarres y en consecuencia a la libertad. Por lo tanto, he aprovechado para identificarnos, independientemente de nuestra lectura de la situación, esperando que todos podamos soñar con la libertad. Algunos dicen que vivimos en un mundo libre.

Pero, aun en tiempos sin pandemia, el que tiene un salario mínimo o inferior, o el que vive en la calle, el que sufre la cotidianidad como una lucha pesada y penosa, pero violenta, para sobrevivir, ¿disfruta de esa libertad? ¿Son libres los ciudadanos de las regiones que, como consecuencia de las centralizaciones, olvidan el “desierto” y se convierten en zonas de ricos? ¿Y los que son oprimidos por el género, la orientación sexual, el color de piel o la lengua autóctona? ¿Puede un mundo libre dañarse a sí mismo, al Amalur necesario para vivir? Me parece que vivimos en una sociedad enferma y cegada, por lo que les presento la cara de Akerbeltz herida.

El Coronavirus nos ha tocado en ese contexto. La pandemia nos ha cerrado las puertas, las puertas de las casas.

La casa de los sueños, el objeto de la aceptación social, el tema de la obsesión; para unos refugios de protección, nada más que cosa material para especular, pero en mente de todos.

Para la mayoría la casa es un campo de intimidad y la situación actual nos ha convertido en una prisión extraña.

En esta época extraída de la ciencia ficción todos estamos conectados, unidos al universo numérico que nos queda para una amplia relación social, atrapados en la red… y cuidados. Se han levantado barreras, no era Akerbeltz, no era el camino de la libertad, sino el timo de un bicho oscuro, y hemos caído en su cepo. Control en el mundo virtual, control en las calles, en las carreteras. Mil ojos mirándonos.

Año tras año, durante décadas nos han ido proliferando las diferentes cuerdas. Los trozos de cuerda formaban parte de un artefacto más general. Enlaces que no pueden transformar toda posibilidad de movimiento. Las piernas del bicho.

Sin embargo, esta situación errónea ha suscitado algunas reflexiones e interrogantes entre nosotros (¿acaso en la mente de los utopistas de siempre?). Ahí tenemos a Akerbeltz con ganas de revivir; un ojo, aunque forzado, tiene alerta para darse cuenta de lo que somos.

Sin embargo, el cambio no está del todo en nuestras manos… Los ricos interesados de siempre y los que siguen/protegen podrían reactivar la rutina como si nada, con menos libertad para nosotros tan seguro. Sea o no fraudulento, besaremos a Akerbeltz, viviéndolo en ilusión o disfrutando de otro modelo.

Deseamos que esta obra actúe como un instrumento mágico, imaginando lo peor, para usarlo y traer tiempos mejores. En todos los casos necesitaremos valor y coraje.

 

Ficha de la obra

Nombre de la obra: Kuraia

Dimensiones: por el carácter especial de la obra se puede adaptar en función del lugar de presentación. Por eso os propongo medidas de diferentes formas: – Incluida la barba masacre: 80 x 54 x 40 cm. – Teniendo en cuenta las cuerdas y tal y como se han presentado: 190 x 225 x 40 cm. (porque las cuerdas podrían ocupar menos espacio).

 

Precio: 900,00 €

 

Descripción

El “valor” es una máscara de madera que parece tener dos ramas como la cabeza de un akerbeltz. Tiene una larga barba de madera.

En la frente hay una casita de madera enlucida de blanco.

La máscara de Akerbeltz parece viva, herida: la mitad de la cara cubierta de una gruesa costra (corteza de madera ligeramente quemada). El ojo de este lado está cerrado, por necesidad, con puntos metálicos.

El otro lado está ennegrecido por el fuego y el ojo está abierto violentamente, el ojo mismo (pintado con canicas acrílicas de madera) salido de su sitio y mirándonos. El contorno de los ojos es de revoco, pintado con acrílicos.

En todo el entorno de la cara hay 10 palos negros de hierro, enmascarados, que salen detrás de los rayos. Con un hilo de algodón que los une a todos y que se va tejiendo, hay un cepo parecido a una red de arañas que forma un gran cercado.

En la punta de cada palo hay ojos (pintados con canicas acrílicas de madera), en puntas de alambre, mirándonos. Para terminar, aparecen seis cuerdas de cáñamo que se unen en la mascarilla.

BIO

iF-ek (Yves Matxikote Jorajuria, 1977) batez ere tinduan garatzen badu ere bere desmartxa, Baionako eta Bordaleko Arte Ederretako goi eskoletan euskarri eta teknika ezberdinak probatzeko barneratu zuen ohiturarekin segitzen du.

Funtsean ez zaio gustatzen ez arlo batera ez estilo batera mugatzea. Esploratzea du gustuko eta ikerketa horretan gaiak du garrantzia.

Arte engaiatua garatzen du. Jendartea eta gizakiaren baldintzak ditu inspirazio iturri.

Gauzak bizitzen dituen bezala, zeharkako biderik gabe, gordinki, ekartzen ditu; eta bere munduan murgiltzen laguntzeko formatu handiak ditu gogoko.

Gizakiak margotzen eta soldatzen dituenean, gu margotzen eta soldatzen gaitu. Ingurumena eta hiria modelatzen dituenean, gu jartzen gaitu erdigunean.

Zer gara? zertan ari gara? guhaur, gure jendartea, agintzen dugunok, jasaiten dugunok? Zer ondorio ditu edozerk gure bizian, gure larruan eta ondokoenetan?

Galderak atertu gabe eta erantzun aukerak beste horrenbeste, irudikapen bideak nahi beste.

Arrak eta Garrak (2011), Isilduak (2012-2019), Hirisilduak (2018-) eta etorriko direnak zentzu horretan kokatzen diren puzzle baten piezak dirudite… Hausnarketaren eiherari goroldioa atera ez dakion eta itaunak zintzurrean ito ez daitezen piezak.

Gauzak ezberdinak izan daitezkeelako beti

BIO

Si bien iF (Yves Matxikote Jorajuria, 1977) desarrolla sobre todo en tinte, continúa con la costumbre de probar diferentes soportes y técnicas en las escuelas superiores de Bellas Artes de Bayona y Bordal.

En el fondo no le gusta limitarse a un área ni a un estilo. Le gusta explorar y en esa investigación importa el tema.

Desarrolla un arte comprometido. Se inspira en la sociedad y en las condiciones del hombre.

Tal y como vive las cosas, las trae sin medios indirectos, brutalmente, y le gustan los grandes formatos que le ayudan a sumergirse en su mundo.

Cuando el ser humano pinta y suelta, a nosotros nos pinta y nos suelta. Cuando modeliza el medio ambiente y la ciudad, nos pone a nosotros en el centro.

¿Qué somos? ¿Qué estamos haciendo? ¿Qué consecuencias tiene cualquier cosa en nuestra vida, en nuestra piel y en la de los demás?

No se atascan las preguntas y las opciones de respuesta sean tantas como se quiera.

Machos y Fuegos (2011), Silenciados (2012-2019), Hirisilduak (2018-) y los que vendrán parecen piezas de un puzzle que se enmarcan en ese sentido … para que no se saque el musgo a la jungla de la reflexión y no se ahoguen en la garganta los interrogantes.

Porque las cosas pueden ser siempre diferentes.