ARTgia sorgune & aretoak bultzatu du #ARTdemia deialdia. Proposamenak konfinamenduan sortutako lanak jasotzen ditu. Arratsaldeko 20: 00etan inauguratuko da www.artgia.com webgunean.

Bost egunetan 78 proposamen jaso ditu deialdiak. “Erakusketa oso berezia da, eta deigarria da, adibidez, argazkilari gehienek zuri-beltzaren erabileraren alde egin izana”, azaldu dute aretotik

GASTEIZ. Jendarte osoa bere etxeetan giltzapetuta mantentzen duen konfinamenduak eragin du adierazpen artistikoa garatzeko beharra are indartsuagoa izatea. Errealitate hori agerian geratu da ARTgia sorgune & Aretoak deituriko #ARTdemia deialdiarekin: bost egunetan 78 proposamen aurkeztu dira aretok deituriko lehen deialdi birtualean. 30 hautatu dituzte epaimahaikideek. “Deialdi publiko bat egiteko gogo handia genuen, hemengo artistei irekia, erakusteko eta Euskal Herrian sortzen dena balorean jartzeko. Tokikoa kontzeptuan lupa altxatzea, kontzeptuari zentzu zabalagoa eskaintzea izan da gure apustuaren xedea “. Hala, adierazi dutenez, “asko dira gai hau proposatzen ari diren deialdiak, erqa guztietako deialdiak baina, gure kasuan, nazioartekoa izan zen Nomadak deialdia antolatu ondoren, eta Arabako eta Gasteizko artistentzat soilik egindakoak izan diren bestelako deialdiak deitu ostean, esparru berri hau zabaldu nahi genuen: Euskal Herrikoa. Hermengo artistei tartea emango diena”.

Parte hartzaileen kopurua espazioaren baldintza ekonomikoek markatu dute, “Deialdi hau abiatzeak bere kostuak ditu eta honaino eramanahal izan ditugu. Bi arrazoik bultzatu gaituzte deialdi hau sortzera: hau bezalako une historiko batean adierazpen-premia handia dagoelako eta hemengo artisten errelatoa jaso nahi genuelako eta;  ikultur ekosistemak bizi duen krisia mahaigaineratu nahi izan dugulako”, azaldu du Begoña Lopez de Aberasturik.

Euskal Herriko 30 artista dira aukeratutakoak. Gehienak Arabakoak dira, eta 12 artista aukeratu dituzte. 7 bizkaitarrak dira, 4 gipuzkoarrak, eta bi lapurtar eta nafarrak. Marco Sanz artista katalanaren proiektua ere onartzea erabaki du epaimahaiak, “herri honi oso lotua dagoelako”. Artista bakoitzak ikuspegi batetik sortu du. “Lehen aldiz, guztiak egoera berean gaude. Egoera sozioekonomikoak bereizten gaitu, noski, baina entzierro egoeran gaude denok. Artelanak kapitalismoaren ingurukoak dira, eskubideen murrizketei buruzkoak, murgildurik gauden hizkuntza belizistari ere erreparatzen diote “eta, horrela, pentsamendu kritikoa indartzen dute”. Azken batean, “Jendarte kultu, aktibo eta heriotzari beldurra zabaltzeari aurre egiteko modu baten aldeko apustua. Utopia eta distopien arteko kontakizuna proposatzen duen erakusketa.

Genero-ikuspegia

ARTgia, Enebada! Eta Kultur Act elkarteek azaldu dutenez, balio erantsia ematen diote gehienak orain artean abiatutako deialdietan inoiz parte hartu ez duten artistakdirelako. “Batzuk konsagratutako artistak dira, Jokin Oregi, Bergarako street art-er, Sortwo bezala ezagunagoa, kasu; Javier Berasaluce argazkilari ospetsuaren moduan ala Edurne Herran Berlinen bizi den artista gasteiztarraren kasuan bezala. Badaude ere etorkizunean -eta dagoeneko- zeresana emanten ari diren artistak ere, tartean Uxue Bereziartua, iF Matxikote edo Barbara Gragirena, adibidez”. Deialdiak, gainera, Arabako hiru kultur eragile horiek lantzen duten betekizuna betetzen du: feminismoarekiko eta genero ikuspegiarekiko konpromisoa.

Kezka handia

ARTgia, Enebada! eta Kultur Act elkarteek, berriz ere, konfinamendu egoeran bada ere sortzen jarraitzeko duten apustua azpimarratu nahi izan dute, baina euskal kultur ekosistemak bizi duen egoera “oso kritikoaz” ohartarazi nahi izan dute.

Hala ere, aurrerapausoak ikusi dituzte joan den astetik. “Egoera hau mahai gainean jarri genuenetik mugimenduak ikusi ditugu, positiboan. Asteburuan kulturarako sektorearteko mahaia bildu da, eta Osasun Larrialdiak eta Alarmako Estatuak kultura-ehunean dituzten ondorioak aztertu dituzte, Eusko Jaurlaritzak, Aldundiek, Eudelek … eta hori positiboa da “. Ez hori bakarrik, “Udal batzuek konpromisoa hartu dute jada itxita zituzten eta atzeratu egin diren kultur jardueren ordainsarien %30 ordaintzeko, eta hori ere aurrerapausoa da”, gainera, azken egunotan ezagutu diren beste proposamen zehatz batzuk aipatu dituzte.

Edonola ere, “garrantzitsuena da sektorea bera mugitu dela”. Hala, adibide gisa jarri dute Karraskan-en batutako 33 elkarteek egin duten lan komuna, sormen guneen euskal sarea. Txosten zabala plazaratu dute “COVID19k kultura- eta sormen-sektorean eragindako krisiaren lehen ebaluazioa”. Ez dira bakarrak izan, izan ere, ARTgiak Kultura Live musika aretoen elkartearen proposamenak ere nabarmendu nahi izan ditu pandemiak sortutako egoeraren aurrean.