Programak & Deialdiak
Gure helburua ideia, proiektu, ekintzailetza artistiko, kultural, sortzaile eta jasangarrien garapena sustatzea da. Gizartea eraldatzea, hau da, barrutik eta kanpotik hobetzea. Horretarako, prestakuntza-zerbitzuak, aholkularitza-zerbitzuak, lan-mahaiak, komunikazio integrala, zabalkundea eta erakusketa- eta sorkuntza-deialdiak eskaintzen ditugu.
EmART 2.0 : 2020-2021ko deialdia martxan
DEIALDI ARTISTIKOA EMAKUME SORTZAILEEI ZUZENDUTA
OINARRIAK
Deialdi honen bidez ARTgia Sorgune & Aretoak Arabako emakume* artista eta sortzaileen lana indartu eta mahaigaineratu nahi du.
EmART 2.0 ikus-entzunezko arteen, bai idatzizko, eszeniko eta edozein izaerako arteen barne kokatzen da Araban bizi diren emakume sortzaileen jarduera sustatzeko ekimena da, emakume artista Euskal Herriko eta arabako ekosistema kulturalaren erdigunean jartzeko xede nagusia duena.
EmART 2.0-n hirugarren deialdi hau, emakume arabar artista eta sortzaileei zuzendu ez ezik, emakume nagusiei ere luzatzen zaie.
EmART 2.0 sorkuntza artistikoaren, giza eraldaketa eta zabaltze kulturalaren testuinguruan, ekoizpena, erakusketak eta hedapen kulturala bultzatzearen helburuarekin, emakume arabar sortzaileentzat sorturiko deialdi publikoa da hain zuzen. Beraz, erronka nagusia Arabako emakume artistek beraien artelanak erakutsi, sortu eta dagokien ikusgaitasuna ematea da artista profesional gisa.
Deialdia eragile ezberdinen arteko elkarlanari esker da posible. Horrela, Gazteizko Udalaren Kultura Saila,, Kultur ACT elkartea eta ARTgia dira EmART deialdiaren sustatzaile.
*Emakume Etxearen definizioa hartu dugu”
#ResiliART
Erakusketa birtuala / Exposición virtual
DEIALDIA ERAKUSKETA BIRTUALA
UNESCO Etxeak eta ARTgia Sorgune & Aretoak sinergiak sortzearen alde egiten dute, artea sustatzeko eta garatzeko eta artista garaikideak ikusarazteko, helburu honekin: eraiki nahi dugun mundua irudikatzea.
Bada garaia sorkuntza garaikideari eta artisten begiradari balioa emateko, bizi diren errealitateen lekuko eta etorkizuneko imajinatuen narratzaile gisa.
Eta orain zer?
COVID-19 pandemian esperimentatu, bizi eta pairatu ondoren, zer etorkizun imajinatzen dugu? Zer rol izango du hemendik aurrera ingurune digitalak kulturaren sektorean? Kultura-bizitzan sartzeko eta parte hartzeko kultura-eskubideak bermatu ahal izango ditugu? Eta artisten eta sortzaileen interesak babestea? Arriskuan al dago kultura-aniztasuna?
ARTdemia
DEIALDIA ERAKUSKETA BIRTUALA
ARTgia Sorgune · Aretoaren helburu nagusietako bat artea sustatzearen eta garatzearen alde egitea da, bai eta artista garaikideak ikusaraztearen alde egitea ere, haien sormen-jarduera sustatzeko eta haien promozioa eta obraren zabalkundea errazteko, Gasteizko Judimendi auzoko aretoan dauden erakusketen bidez. Erakusketekin batera, bestelako ekimenak sustatu ohi ditu publikoekin erlazioa estutu eta pentsamendu kritikoa sustatzeko.
Herritar guztiok gure etxeetan gaudenean nekez gauzatu daitezkeen erakusketa eta zabalkundea. Egoera horren aurrean, eta ARTgia euskal kultur ekosistema osoak duen bidegurutze zailaren aurrean, ezin zen besoak gurutzatuta geratu. Artea eta sorkuntza garaikidea balioan jartzeko garaia da: une zail hauetan ikusarazi egin behar da.
EmART
EmART 2019 – 2020: deialdia martxan!
Deialdi honen bidez ARTgia sorgune & aretoak Arabako emakume artisten lana indartu eta mahaigaineratu nahi du. Bigarren urtea da EmART deialdia martxan jartzen dela. Emakume gazte eta artista arabarrei zuzendutako deialdia da hau. Helburua, emakume* artista gazteek sortutako lanak babestu eta hauspotzea hauen lana mahaigaineratu eta jendartea txikitasunetik eraldatzeko. Diziplina anitzeko artistek parte hartu dezakete, hala nola, arte bisualak; eszenikoak, soinu arteak; eta literarioak, besteak beste.
Deialdiaren bidez sari ekonomikoa, produkziorako laguntza, erakusketa kolektiboa eta bakarreko erakusketa eskaintzen dira.
Urriaren 26a eta azaroaren 10a bitartean egongo da deialdia zabalik, gaueko 23:59ak arte.
Deialdia eragile ezberdinen arteko elkarlanari esker da posible. Horrela, Gazteizko Udala, Kultur ACT elkartea eta ARTgia dira EmART deialdiaren sustatzaile.
*Emakume Etxearen definizioa hartu dugu
Call for artists!
We are looking for 4 street art artists!
ARTgia sorgune & aretoak beka deialdi berria aurkeztu du
Deialdia Arabako artistei dago zuzenduta. Maiatzaren 20tik ekainaren 10era bitartean aurkeztu daitezke proiektuak.ARTgiak martxan jarritako bigarren beka deialdia da
GASTEIZ. Deialdi honen bidez, Arabako artista berri zein ibilbidea duten artisten lana sustatu nahi du ARTgia sorgune & aretoak. Deialdiak ARTgia sorgune & aretoak abiarazten duen ARTgia da ildo estrategikoari erantzuten dio.
“ARTgia da Arabako artistei erakusketa-gunea irekitzearen aldeko apustua da, hitzetatik ekintzetara salto egiten duena. Hala, beren artelanak ARTgia aretoan (Vitoria-Gasteizko Jose Lejarreta kalea 41 helbidean) erakutsi eta hedatzeko bitartekoak eskaintzen ditu eta, gainera, proiektu irabazleek 400€ko diru-laguntza jasoko dute”, azaldu du Irantzu Lekue aretoko zuzendariak.
Deialdiak 2019ko maiatzaren 20tik ekainaren 10era bitartean egongo da irekita, 23:59ak arte, eta horixe izango da proiektuak aurkezteko epea. Deialdi hau hainbat agenteren eta erakunderen arteko lankidetzaren uzta da; hala nola, Kultur ACT elkarte artistiko eta kulturala, ARTgia aretoa eta Vitoria – Gasteizko Udalaren Kultura, Hezkuntza eta Kirol Sailaren finantzazioa.
EMART
EMART SHOWROOM acoge en su interior uno de los objetivos del proyecto: la visibilización de las artistas vascas. Las dos primeras letras provienen de la palabra vasca emakumea que significa mujer. En este sentido, el objetivo de la propuesta no es otro que promocionar y difundir el trabajo de artistas mujeres vascas que trabajan diversas disciplinas del arte contemporáneo para hacerlo visible y, así, ponerlo en valor.
¿Qué es lo que permite este proyecto? EMART SHOWROOM conseguirá que distintas artistas trabajen de forma paralela y conjunta en el mismo espacio creando un universo de colaboración que facilitará la creación de sinergias y que conseguirá construir redes entre artistas que trabajan distintas disciplinas y también unirá mediante el Showroom a artistas y público.
No se trata de un proyecto unidireccional donde la obra parte de las artistas y acaba siendo consumida por el público o personas espectadoras. Todo lo contrario. Se busca que el público, a través del Showroom, sea parte determinante de las obras. Es decir, el público será un sujeto activo en el proceso de desarrollo. Para ello, el espacio se imbuirá de la idea open/abierto propio del siglo XXI. Las personas usuarias estarán invitadas a visitar el Showroom que permanecerá abierto durante las jornadas de creación y desarrollo de las obras. Las puertas del espacio estarán abiertas para que la creatividad, la propagación de ideas nuevas, los nuevas visiones de artistas y público comulguen en el mismo espacio. El programa EMART de ARTgia sorgune & aretoa busca la fusión y la hibridación entre los proyectos, para conseguir una obra multidisciplinar.
ARTgia da:
Dispositivo artístico creado para promocionar el arte local y facilitar la posibilidad de desarrollar exposiciones a artistas locales. Se crearán convocatorias semestrales y / o anuales para tal fin.
Kulturaren arnasgunea:
¿Qué es apoyar al tejido cultural local? ¿cómo se lleva a cabo? ARTgia sorgune & aretoa ha creado un programa específico de apoyo a las iniciativas culturales independientes de Araba. Ayudamos a que estas iniciativas culturales se desarrollen con la cesión de espacio, materiales o su difusión. Contacta con nosotras! Convocatoria siempre abierta.