#ResiliART erakusketa birtual berriak alarma-egoera deseskalatzeko lehen faseetan sortutako lanak biltzen ditu, bizitakoa kontuan hartuta. Maiatzaren 28an, osteguna, inauguratuko da arratsaldeko 20: 00etanwww.artgia.com gunean.

ARTgia Sorgune & Aretoa galeriak, UNESCO Etxeak eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak egindako proposamenak 32 euskal artistaren lana biltzen du. Bere lanek GIHak hartzen dituzte gida, erresilientzia gai nagusi gisa jorratzeko. “Erakusketak artistek krisi honetan izan dituzten sentsazioen unibertso zabala ikusarazteko aukera ematen du”, azaldu dute aretotik

GASTEIZ. Gizarte osoaren zirkulazio askea oraindik mugatzen duen konfinamendu luzeak adierazpen artistikoaren bidez garatu eta komunikatzeko beharra are indartsuagoa izatea eragin du. Errealitate hori agerian geratu da ARTgia Sorgune & Aretoak egindako bigarren deialdi birtualean; oraingoan, UNESCO Etxearen laguntzarekin, Erresilientzia sormen mundutik aztertzen duen lagin bat proposatu dute. 32 proposamen hautatu dira. “Beste deialdi publiko bat egiteko gogo handia genuen, deseskalada fase berri honetara eta oraingoan ikuspegi positi postibo bati begiratuz, moldagarritasunera eta gainditzeko hausnarketetara bideratua. Euskal Herrian sortzen dena erakutsi eta erakusteko gogoa duten hemengo artistei irekia. Tokiko lupa altxatuz, kontzeptuari zentzu zabalagoa eta irekiagoa emanez”, azaldu dute. Hala, honako hau diote: “#ARTdemia deialdiaren arrakastaren ondoren, UNESCO Etxearekin eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziarekin lankidetzan aritzea lortu genuen, ikuspegi berri batekin beste proposamen bat bideratzeko: “erresilientzia”edo aldaketetara egokitzeko gaitasuna. “Pozez betetzen gaitu bizi dugun fenomeno honen aurrean artistek dituzten ikuspegi anitzak ikusi eta aztertu ahal izatea”, azaldu dute.

Bi kolektiboen arteko batasuna eta apustua beharrezkoak izan dira deialdi berri honen gastuak arintzeko. “Deialdia bat egiteak kostu ekonomikoa du beti, nahiz eta erakusketa birtuala izan.Lankidetzaren alde egin nahi izan dugu, gizartea aberasten, eraldatzen eta hobetzen duten balioak defendatzearen alde. Erakusketa bi arrazoirengatik eraman behar da aurrera: batetik, horrelako une historiko batean adierazpen-premia nabarmena dagoelako, eta, bestetik, kulturak bizi duen egoera larria ere agerian utzi behar delako, krisialdi batetik irten gabe, bete-betean, beste kultura batean sartu baita “, azaldu dute Begoña López de Aberasturik eta Irantzu Lekuek.

Webgunea aukeratutako artisten ibilbideak, sorkuntzak eta hausnarketak erakusteko tresna da. Bere lanak ikusaraztea, hodeian agertzea eta beren gogoeten eta hausnarketen zabaltzea errazten du. Publikoen interakzioa ahalbidetzen du eta haien obren online salmenta sustatzen du baita ere. “Jendearengana iristeko metodo berri bat da. Berrikuntza eta egokitzapen etengabea eguneroko ogia da eta horrela jarraituko du gizarte likido honetan” diote.

Euskal Herri osotik etorritako 32 artista izan dira aukeratuak. Lanek mundu bat irekitzen diote introspekziora, identitatera, sentimenduetara… Garapen Jasangarriaren Helburuetan oinarritutako mezuekin, erresilientzia hautu gisa. Gizakiaren ezaugarrietan zentratzen da, hala nola moldagarritasunean edo gainditze prozesuan.

Sara Berasaluce argazkilariak eta Eduardo Altsasua artistak, ARTgia aretoko beteranoek, #ResiliaART-en proposatutako formatu birtualaren alde egin dute oraingoan. Horiez gain, beste 16 arabar, 7 bizkaitar, 2 gipuzkoar, 4 nafar eta lapurtar bat daude. Hautatukoen artean askotariko lanak, teknikak eta belaunaldiak daude. Txaro Marañón artista zeramikaria edota Eider Iturriaga argazkilaria, besteak beste. #ResiliART, publiko berrietara iristeko sarean agertzen diren artista horien guztien nahiei, borondateei, analisiei, inpotentziei eta abarrei irekitako leiho bat da. Non helburua pentsamendu kronikoa sustatzea da, “Gizarte kultu, aktibo eta beldurrari aurre egiteko modu baten alde egiten dugu”. Artearen bidez irudikatutako utopiak eta distopiak transmititzea ahalbidetzen duen lagina.