logo-sugar-recortado

Jaialdiaren baitan hurrengo hilabeteetan garatuko diren proiektuak aurkeztuko dira, tartean, Harrikada Fest, Arabako musika elektronikoaren jaialdia edo Cristina Bereciartuaren Xuxurlatuz proiektua. Kontzertuak, hitzaldiak edo auzo artisten estudioetan barrena burutuko den bisita gidatua Artearen Nazioarteko Egunean

Badira administrazioak bultzaturiko auzo sortzaileak. “Sugar Fest-en erronka, ordea, behetik jaio da, su bizian den auzotarren mugimendu sozial eta kulturaletik” diote antolakuntzatik. 30 bat eragilek hartuko dute parte.

GASTEIZ. 50 kultur ekimen baino gehiago burutuko dira apirilaren 15etik 22ra Gasteizko Judimendi auzoan, horrela azaldu du Asier Balzak, jaialdiko bozeramaileak. Artearen Nazioarteko Egunean abiatuko dute jaialdia. “Artea kalera, auzora aterako dugu”. Besteak beste, JotaFa taldearen kalejira, Lumen eta Fast taldeen kontzertuak Fast grafitigileak lan bat burutzen duen bitartean. Igandean ere Beatriz Perales, Marina Suárez eta Sara Berasaluce artistek arte hibridazio saioa burutuko dute ere, ARTgia sorgune & aretoaren eskutik INJUVE eta Gauekoak-ekin elkarlanean. Baina ez hori bakarrik igandean ere, auzoko artistek euren areto eta estudioak zabaldu eta ate irekiak antolatu dituztelako “auzoaren ekimen artistikoa ikustarazteko”. Besteak beste, Txaro Arrazola, ines gonzalez de zarate, Eduardo Alsasua, Natalia Albeniz eta Irantzu Lekuek parte hartuko dute arratsaldeko 18:30etan Sefarad Plazatik aterako den ekimenean. “Zuzeneko hartu-emana sustatu nahi izan dugu honela”, azaldu dute.

Baina igandeko jardueretaz gain aste osorako ekimenak prestatu dituzte Judimendin, hilaren 22a bitartean. “Zazpi egunez kultura ardatz”, sakelekoekiko dependentzia salatzeko zoombie zita antolatu dute EonCult elkartetik, sormen idazketa tailerrak, abesbatzekin hitzordu berezia, auzoko nagusiekin ibilbide kulturala “Judimendiko sekretuak ezagutzeko”, AEK-k antolatutako txiste txapelketa Sumendi gune autogestionatuan, Vasco Navarro trenaren inguruko dokumentala, Ahoz aho horma irudi parte hartzailea edota sukaldaritza beganoa ezagutzera emateko tailerrak antolatu dituzte, hitzaldi, kontzertu edo poesia emanaldiekin batera.

Azaldu duenez, egitaraua auzoak bizi duen suspertze- unearen ondorioz osatu da: “bultzada soziala sorkuntzara bideratu nahi dugu. Pasa den urritik garatzen goazen parte- hartze zuzenaren bidez, auzotarren berezko baliabideetan oinarritzen gara”. Asmoa ordea beste bat da “Judimendik behar duen errehabilitazio prozesua bururaino eramateko tresna izateko jaio gara, etorkizunean nahi dugun auzoarekin amesten dugulako, auzo bizia nahai dugulako, kultura eta sormenatik, era propositiboan sortzeko jaio gara. Eta bide honetan Sugar Lab markoa izan zen aurreneko pausua eta Sugar Kultur Fest da bigarrena, nahi dugun Judimendi auzoa ikustarazteko, auzo sortzaile izateko aurreneko pausua emateko”

Balzak azaldu duenez “kudeaketa kulturalerako eredu berri baten alde egin dugu, auzoak San Juanak antolatzeko duen urteroko grina eta konpromisotik harago”. Era berean honakoa azpimarratu du: “egitarauari auzo izaera eman nahi izan diogu, eraldaketak ikustarazteko asmoz batetik, eta hurbileko ekonomiak sustatzeko gai garela erakutsiz bestetik. Auzo bizia, jantzia eta kritikoa nahi dugu”. Guztira 30 kolektibok baino gehiagio hartzen dute parte, hala nola, Auzo Elkarteak, Gizarte Etxeak, elizak, autogestioan oinarritutako Sumendi espazioko kideek, Eoncult elkarteak, AEK euskaltegiak, auzoko artistek, ARTgia sorgune & aretoak. “Auzo batua, ezagutza eta jakintzatik sorturiko aldaketak erdiesteko”

“Auzoko sei gune zerrendatu ditugu, eta bertan eraginez, dinamizatu nahi ditugu. Sorkuntza- eremu iragankorrak izateko lehen apostua egin dugu, baina jarduera ugari ezberdin garatuko ditugu. Gure egunerokoa hobetzeko, auzokideekin elkarlanean arituz, aipatu eremuetan eragin nahi dugu”. Horrexegatik, Judimendin eman beharreko prozesu askoz sakon eta zabalago baten lehen mugarria dela azaldu dute.

Txispa batek sortzen du sugarra

Egitasmoaren zio nagusia suarekin lotua dago. Izan ere, suak auzoari izaera eman eta ezugarritzen du. Sua pizten duena txinparta bat da, eta Judimendi kulturatik eta artetik piztu nahi dugu. Pieza bakoitza giltza bat da. Auzokide bakoitza. Eragile bakoitza lotzen gaituen soka bat da. Aurreikusi gabeko bazterra pizten duen sua. Guztiaren artean onena: pieza bakoitza handiagoa den sistemaren zati da. Misio bakarra espero gabeko sinergiak sortzea da, eta horixe gauzatzea espero dugu.

Berau azaltzeko polinizazio gurutzatuaz mintzo zaigu Virginia: “polinizazioa nahitaezkoa da loraturik dauden landareek hazi eta fruituak eman ditzaten. Lore arteko polinizazio- trukeak ugaltzea du xede, eta funtsezkoa da lurrean bizitza izateko. Jendeak autokontsumorako laboreak ereiten ditu, arroza, ilarrak, babak eta intxaurrak, esaterako. Beste batzuk hazi bidezko fruituak ematen dituzte, mangoa, tomatea eta zitrikoak kasu. Uzta berrietarako haziak behar dira, eta kalitatea hobetzeko helburuz, landare hautaketa- programak garatzen dira. “Judimendin arte eta kultura hazi berriak ereingo ditugu, alor soziala guztion artean landuz” Giza- ezagutza atal hautsiezinetan banatzerik ez dela azpimarratzen du. Hain zuzen, eremu anitzen arteko elkarreraginak polinizazio motorearena egiten du, zientzia, arte eta kultura orokorrerako ezinbestekoa. Judimendiren ekosistema balorean jartzea dagokigu. Horrenbeste urte zain daramagun birgaitzea erraztu eta berpizteko

Lankidetza esparruen garapenaren aldeko apustua egiten duen egitasmo kultural berria, sinergia sortuz, elkarri babesa emanez eta ezagutza elkartrukatuz. “Auzo sortzailea izan nahi dugu. Antzeko beste esperientziak badira, Bartzelonan, Portugalen, Madrilen edota Irunen.

logo-sugar-recortado
IMG_20180319_103028