IMG-20181129-WA0023

“Artisten erakuslehio izateko jaio gara, artista eta publikoaren artean zubi berriak sortzeko eta artea oparitu nahi dutenentzako aukerak parez pare zabaltzeko”, azaldu du Kristina Urizarbarrena koordinatzaileak

GASTEIZ. Enebada Galeriak eta ARTgia sorgune & aretoak azoka berri bat sustatzeko indarrak batu dituzte. Gaur aurkeztu dite Gasteizko Neguko Arte Azoka “artearen salerosketa sustatu eta Arabako artisten erakuslehio izateko jaio dena”. “Sortzaile plastikoentzako behar beharrezkoa zen azoka sortu dugu”, azaldu du Kristina Urizarbarrena koordinatzaileak.

“Bigarren edizioa da. Ideia bururatu zitzaigunean ona iruditu zitzaigun baina lan asko genuenez zokoratua izan genuen Eduardo Urra ezagutu genuen arte. Bera da Enebada arte Galeriako arduraduna eta gure artean sinergiak sortu ziren, biok Gasteizko auzoetan, erdialdetik at dauden arte galeriak ditugulako eta polita iruditu zitzaigun gabonei begira baina etorkizunari begira bereziki horrelako ekimen bat bideratzea”, azaldu du Endika Caño ARTgia sorgune & areto-ko kideak. “Handik gutxira Kristina Urizarbarrena agertu zen eta oso antzekoa zen ideia proposatu zigun, hitz egindakoaren lerrotik zihoana. Orduan erabaki genuen gure indarrak batu eta ametsak errealitate bihurtzea. Hitzetatik ekintzetara pasatzea”, dio Eduardo Urrak.

Erakusketa bihar azaroak 29, ostirala aurkeztuko da Zaramagako Enebada! Arte galerian eta bertan abenduaren 20rarte egongo da ikusgai. ARTgia sorgune & aretora abenduaren 12an inauguratuko du eta urtarrilak 14rarte egongo da ikusgai. “Artistek artelan ezberdinak izango dituzte ikusgai Enebada!-n eta ARTgia-n. Helburua kultura erabiltzaileak bietara gerturatzea izaki, produktu ezberdinak egingo dira horrela bata eta bestean ikusgai eta areto bakoitzak bere atmosfera propioa garatuko du horrela”, azpimarratu du Kristina Urizarbarrenak.

18 izango dira orotara erakusketa honetan parte hartzen duten artistak, besteak beste, Nerea Mauleon, Ania Buruaga, Kruzart,  Eduardo Urra, Irantzu Lekue, Sonia Ruiz de Arkaute, Eduardo Alsasua, Bildotsne Arrizabalaga, Nathangar Skateboards, Aitor Salazar, Alessandro Zobaranne, Adriano Berera, Ángel Ramírez, ines ortiz de zarate… besteak beste. Ibilbide ezberdinak dituzten artistak tartekatu nahi izan dugu. Ibilbide oso emankor eta ezaguna dituztenak daude baita emergenteak. Esperientzia eta gaztetasuna. Arabako artisten oraina eta geroa. Horregatik ere ahalegin berezia egin nahi izan dugu formatu ezberdinak lortzen kultur erabiltzaileek ere pieza ezberdinak izan ditzaten eskura”, esan du Urrak.

Erakusketan margolaritza, eskultura, instalazioa eta ilustrazioa egongo direla iragarri dute, hori bai, “tamaina eta prezio ezberdinekin helburuetako bat ere badelako poltsiko guztiek pagatu ditzaketen artelanak saltzea, artea auzo eta etxe guztietan sarrera izan dezan”. Hori dela eta, Kristina Urizarbarrenak argi utzi nahi izan du “azoka apustu bat dela herritarrak ere kulturaren sustapenean aktibo bihurtzeko: eta hainbeste kolonia eta galtzerdi oporitu beharrean artea oparituko bagenu? Arabako artea-ren sustatzea denon ardura moduan ulertuko badugu?