“Artisten erakuslehio izateko jaio ginen, artista eta publikoaren artean zubi berriak sortzeko eta artea oparitu nahi dutenentzako aukerak parez pare zabaltzeko”, azaldu du Kristina Urizarbarrena koordinatzaileak
GASTEIZ. ARTgia sorgune & aretoak azoka berriz abiatu du Gasteizko Neguko Arte Azoka “artearen salerosketa sustatu eta Arabako artisten erakuslehio izateko jaiotako azoka”. “Sortzaile plastikoentzako behar beharrezkoa zen azoka sortu dugu”, azaldu du Kristina Urizarbarrena koordinatzaileak.
“Hirugarren edizioa da. 75 arabar artista baino gehiago igaro dira urte hauetan azokatik eta urtero sortzaile berriak sartzen saiatzen gara. Judimenditik, Gasteizko erdialdetik gertu baino at dagoen auzo honetatik gabonei begira baina etorkizunari begira bereziki horrelako ekimen bat bideratzea erabaki genuen”, azaldu du Urizarbarrenak.
Erakusketa kolektiboa izango da eta bihar osteguna aurkeztuko “Artistek artelan ezberdinak izango dituzte eta helburua kultura erabiltzaileak bietara gerturatzea da, kultura kontsumitzea eta zuzeneko hartu emanak sustatzea publikoekin”
17 izango dira orotara erakusketa honetan parte hartzen duten artistak, besteak beste, Unai Echevarria, Lorea Morlesin, Maitane Argote, Iñaki Alvarez, Alba Tojo edo Uxue Ruiz de Arkaute edo ines gonzalez de zarate, besteak beste. Ibilbide ezberdinak dituzten artistak tartekatu nahi izan dugu. Ibilbide oso emankor eta ezaguna dituztenak daude baita emergenteak. “Esperientzia eta gaztetasuna. Arabako artisten oraina eta geroa. Horregatik ere ahalegin berezia egin nahi izan dugu formatu ezberdinak lortzen kultur erabiltzaileek ere pieza ezberdinak izan ditzaten eskura”, esan du.
Bi urte eta erdi daramatza ARTgia proiektua martxan. “Gure txikitasunean lan eta lan ari gara aukerak sortzeko, tokiko artista eta sortzaileei merezi duten lekua egiten laguntzeko. Dakizuenez, ARTgiak oinarrietan du feminismoa txertatua eta horregatik hirugarren aldia da Neguko Azoka abiatzen dugula”, azaldu du.