Ziklope ezkerraren maskara
Maskara hau prozesu berriaren hasiera da. Helburua bolumena eta marrazketaren arteko harremana lantzea da. Materia eta prozedura estu lotuta daude. Ezabatzerik ez duen marrazketa, lerroak suak paperari egindako zauriak dira. Jardunbideak berak sinbologia boteretsua du.
Maskara izanda, pieza hau kutsu primitiboa du. Humoretik mitologia aipatzen du Ziklope ezkerraren maskara honek. Indar magikorik izango aldu?
Paper erreta (Harri-kartoia pirograbagailuz marraztuta)
Prezioa: 143,00 €
Ziklope
Pieza hau prozesu berriaren hasiera da. Helburua bolumena eta marrazketaren arteko harremana lantzea da. Materia eta prozedura estu lotuta daude. Ezabatzerik ez duen marrazketa, lerroak suak paperari egindako zauriak dira. Jardunbideak berak sinbologia boteretsua du.
Irudi antropomorfikoa dugu, mitologiari begiratzen duena. Ziklope hau bere izaera primitiboa azpimarratzen du, erritu galduaren jainko txiki bat izango balitz bezala.
Paper erreta (Harri-kartoia pirograbagailuz marraztuta), egurrezko oinarria.
Prezioa: 214,50 €
Diseinu grafikoa dut lanbide baina astia dudanean arte popularra lantzen dut Burugabe izenpeko folklore eta pop-kultura nahaste borrastean. Gehienbat harri-kartoizko buruhandi, maskara eta eskulturatxoak gauzatzen ditut.
Aldi berean musika eta marrazketa harremanatzen duen The Zuzenders izeneko proiektuaren partaidea nauzue.
Laburbilduz, ganoragabeko jarduerak.
Soy diseñador gráfico, pero cuando tengo tiempo me dedico al arte popular en una mezcla de folclore y pop-cultura bajo el nombre de Burugabe. Sobre todo hago cabezudos, máscaras y esculturas de cartón piedra.
Soy parte de The Zuzenders, un proyecto que relaciona música y dibujo.
En resumen, actuaciones insustanciales.