Inge Arin Larrañaga

Karnibirus

“Collage”, 20 zm x 20 zm , eskuz eginiko paperean 65,00 €.

Erabat murgildua giren sistema kapitalistak egunerokotasunean jaten digu burua. Batzutan ez girelarik ohartzen ere. Teknologia garapenaren atzaparrek harrapatzen gaituzte. Kontsumitzea eginbeharra bilakatu zaigu. Humanoa izatetik haragia izatera. Objektuak gira. Dena da neurrian, dena neurtzen dugu. Dena da notatua, denak gira zenbakiak. Egunero, etengabe, burmuina garbitzen. Kapitalismoaren ideiak txertatzen. Drogatuak gira denak. Baina, nork egiten du sistema? Nork sortzen gaitu haragi zati, objektu? Gizakia bere burua jaten. Gizakiak bilakatzen du objektu gizakia. Gizakiak jaten du gizakia.

Karnibirus deituriko “collage” hau eskuz eginiko paperean egin dut. Papera, egunkari edota paper zatiak urarekin nahasiz osatua da. Eskuz eginiko moldeei esker egina. “Collage”-a sortzeko, egunkari eta aldizkarietako irudiak erabili ditut. Testura eta irudiak kolatzeazgain, detaile batzuk marraztu ditut. Haragia xehatzeko makina eta burmuinaren behe aldeko partea,diana baten kutxuarekin. Haragiaren odola errepresentatzeko “spray” gorria erabili dut.

Karnibirus

“Collage”, 20 cm. x 20 cm. en papel hecho a mano 65,00 €.

El sistema capitalista en que vivimos nos come la cabeza en el día a día. A veces ni siquiera nos damos cuenta. Nos atrapan las garras del desarrollo tecnológico. Consumir se ha convertido en un deber. De ser humano a ser carne. Somos objetos. Todo tiene su medida, todo lo medimos. Todo es notado, todos somos números. Todos los días, continuamente, limpiando el cerebro. Incorporando las ideas del capitalismo.Estamos drogados. Pero, ¿quién hace el sistema? ¿Quién nos combierte en trozo de carne, en objeto? El ser humano se come a sí mismo. El hombre convierte al hombre en objeto. El ser humano se come al ser humano.

Este “collage” llamado Karnibirus lo he hecho en un papel hecho a mano. El papel se compone de una mezcla de trozos de periódico o papel con agua. Realizado gracias a moldes a mano. Para crear el “collage” he utilizado imágenes de periódicos y revistas. Además de pegar texturas e imágenes, he dibujado algunos detalles. Máquina de picar carne y parte inferior del cerebro con caja de diana. He utilizado el “spray” rojo para representar la sangre de la carne.

Eztanda

“Collage”,  20 zm x 20 zm, eskuz eginiko paperean 65,00 €.

Teknologiaren bidez erabat kontrolatuak izatetik etxean preso izatera iritsi gira. Etxean, intimitatean, kontrolatuak. Badira konfinamenduan salbuespenak; enpresa jakin batzuk lanean segitzen dute ekonomia bertan behera gera ez dadin aitzakiarekin. Osasunari, ekonomiari baino garrantzi gehiago ematen bazaio, kapitalismoak ezin du iraun. Nola aurre egin diezaioke sistema kapitalistak osasun krisi honi? Baina gizartea geroz eta indibidualista bihurtzen den heinean, amorrua eta haserreak emendatuz doaz. Gizartean geroz eta desberdintasun haundiagoak sortzen diren heinean, egoerak eztanda egiten du. Zer izango da COVITE-19 birusaren biharamuna? Zer egingo dugu etxetik atera ahal izango girenean?

Eztanda deitu dudan “Collage” honetan, egungo egoera eta biharamuna erakutsi nahi izan ditut. Egun, korona birusa dela eta konfinatuak agertzen dira etxeetan. Batzuk bakarrik edo kideekin,pozik, triste, auzoari zelatan. Bizi dugun sistema kontrolatu honetan, norbera kontrolatzera iristeraino. Geroa, karrikan agertzen da. Batetik, poderea bere tresnak martxan dituela; nuklearrak eta eraikuntza masiboa. Militarrak borrokara atera diren herritarrak suntsitzera. Bestetik, mundua eta gizakiaren arteko harremana. Gizakiak eramaten du mundua; gizakiak drogatzen du mundua edota sendatzen du mundua.

“Collage” hau eskuz eginiko paperean egin dut. Papera, egunkari edota paper zatiak urarekin nahasiz osatua da. Eskuz eginiko moldeei esker egina.

Eztanda

“Collage”, 20 cm. x 20 cm. en papel hecho a mano 65,00 €.

Hemos pasado de ser totalmente controlados por la tecnología a ser reclusos en casa. En casa, en la intimidad, controlados. Hay excepciones en el confinamiento; determinadas empresas siguen trabajando con la excusa de que la economía no se desmorona. Si a la salud se le da más importancia que a la economía, el capitalismo no puede perdurar. ¿Cómo puede el sistema capitalista hacer frente a esta crisis sanitaria? Pero a medida que la sociedad se vuelve cada vez más individualista, la rabia y los enfados van aumentando. A medida que se van generando mayores desigualdades en la sociedad, la situación se dispara.  ¿Como será la resaca del virus COVID-19?

¿Qué haremos cuando podamos salir de casa?

En este “collage” que he llamado Eztanda, he querido mostrar la situación actual y la resaca. Actualmente aparecen confinados por el coronavirus en las casas. Algunos solos o con compañeros, contentos, tristes, vigilando al vecino.En este sistema controlado en el que vivimos, hasta llegar a controlar a uno mismo. El futuro se ve en la calle. Por un lado,  el poder con sus instrumentos en marcha; nucleares y la construcción masiva. Militares, a destruir a los ciudadanos que luchan, que han salido a la calle.

Por otro, la relación entre el mundo y el ser humano. El ser humano se lleva el mundo; el ser humano droga el mundo o cura el mundo.

Este “collage” lo he hecho en un papel hecho a mano. El papel se compone de una mezcla de trozos de periódico o papel con agua. Realizado gracias a moldes a mano.

Inge Arin Larrañaga, 1991an Baionan sortua.

Komunikazioa eta irudiaren inguruan sortu naiz;

Aitak kamararekin pasaturiko orduak eta amaren kazetaritza urteak eragina izan dute nere ibilbidean.

Nerabetasunean Leioako kazetaritza lizentzia hasi nuen.

Kazetaritzak baino, irudiaren indarrak gehiago betetzen nauenez, bideo eskolara pasatu nintzen.

2013 urtean, Ikusentzunezko eta Ikuskizunen Errealizazio Titulua lortu nuen.

Orduz geroztik, Donibane Lohizunen Patxi Laskarai argazkilariarekin lan egiten dut.

Hortik nere lehen urratsak artean.

Argazki formakuntza etengabea jasotzen dut;

Irudia zer den, nola tratatu daitekeen, euskarri ezberdinak (argentikoak zein numerikoak) …

Eta nola ez, argazkitik urrunago, artista ezberdinen ezagutza.

Artearen ezagutza.

Inge Arin Larrañaga, nació en Baiona en 1991.

He nacido en torno a la comunicación y la imagen;

Las horas que pasó mi padre con la cámara y el año de periodismo de mi madre han influido en mi carrera.

En la adolescencia empecé mi licenciatura de Periodismo en Leioa.

Más que el periodismo, que me llena más la fuerza de la imagen, pasé a la escuela de vídeo.

En 2013 obtuve el Título de Realización Audiovisual y de Espectáculos.

Desde entonces trabajo en San Juan de Luz con el fotógrafo Patxi Laskarai. De ahí mis primeros pasos. Recibo una formación fotográfica continua;

Qué es la imagen, cómo se puede tratar, los diferentes soportes -tanto argentinos como numéricos…

Y cómo no, más lejos de la foto, el conocimiento de diferentes artistas. Conocimiento del arte.