23674886_448601362201992_1296286037484708497_o
23632073_448580968870698_3664499248780569955_o

Emakumeak eta kitto!

Eider Bernaola

 

“Emakumeak eta kitto” erakusketa, ARTgia aretoan

Eider Bernaola argazkilariak Emakumeak eta kitto erakusketa paratu du Gasteizeko aretoan. Erakusketan emakume biluzien argazkien bidez konplexuen gaia landu nahi izan du.

Gaur egun ere emakumeek pairatzen duten egoera ardatz hartu du Eider Bernaola (Gasteiz, 1992) argazkilariak. “Soldata baxuagoak, biolentzia matxista, ardura leku edo erabakiguneetan emakumeen falta nabaria, argazkilaritzan objektu. Irudien bidez elikatzen den markoa da. Eta irudi horien bidez sortu edo indartzen dira estereotipoak, are gehiago, pertsona batek, egunean, 3.000 publizitate inpaktu edo irudi jasotzen dituenean”, esan du egileak.

Erakusketan gorputz biluziak ikusten dira, gorputz naturalak eta freskoak, eta ez “egungo gizartean eta irudiaren munduan nagusitzen den gorputz hiper-sexualizatuak eta estereotipo patriarkala. (…) Ez dago gorputza baino beste ezer naturalagorik eta, era berean, anitzagorik. Gorputza bere horretan asko interesatzen zait: azala, tolesturak, zimurrak,… Joku asko ematen du gorputz biluziak”. Eider Bernaolaren printzipio nagusia edozein irudi sexista edo iraingarri arbuiatzea da, eta horren ordez ikusmolde feminista eta jarrera etikoa aldarrikatzea.

Hala, emakume biluzien argazkien bidez, Bernaolak konplexuen gaia landu nahi izan duen egitasmoa azaroaren 18a bitartean izango da ikusgai.

 

Balorazioa

Emakume biluzien argazkien bitartez, konplexuak landu ditu Bernaolak ARTgia sorgune & aretoan gauzatutako proiektuan “Irudien bidez elikatzen den markoa da, eta irudi horien bidez sortu edo indartzen dira estereotipoak”. Argazkilari gasteiztarrak estereotipo patriarkalak nagusi direla uste du, eta horiei aurre egin eta ikusmolde feminista eta jarrera etikoa aldarrikatzen du.

Harrera oso positiboa izan duen erakusketa izan da eta ARTgia sorgune & galeriako helburuekin bat datorrena. Emakume artisten lana mahaigaineratzeko sortua den gunea, hibridazioa bidaide izan du, berriz ere, erakusketa honetan. Besteak beste, Bernaola Miriam Buffro artistarekin aritu delako elkarlanean. Buffrok erakusketarako propio sortutako musika piezekin osatu du erakusketa: zuzenean aurkezpenean eta artistaren eta beraren sentipenak musika eta soinu ezberdinen bidez islatuz.

Dena den, aipatu beharra dago ere erakusketaren hasiera gatazkatsua izan zela. Artistak ez zuen onartu nahi erakusketan dena behar zela euskaraz eta gazteleraz egon. ARTgia sorgune & aretoa-k hizkuntz politikoa zehatza eta argia dauka: gune euskalduna da; kulturaren arnasgunea. Azkenean, Gasteizko Udaleko Gazteria zerbitzuarekin hitz egin ostean den konpondu zen Gazteria sailaren laguntza duten proiektuek euskaraz eta gazteleraz behar direlako izan. Bernaolak proiektua gauzatzeko diru-laguntza jaso zuenez euskaraz egitea onartu zuen.

 

Gizartean izan duen inpaktua

Sare sozialak izan dira Bernaolak deialdia egiteko erabili duen tresna, eta erantzuna “ezinhobea” izan dela adierazi du. Izan ere, lanak hamabost emakumeren gorputza erakusten du, baina proiektua bera emakume gehiagoz osatuta dago.

Gainera, partaide bakoitza bakarka ezagutzea izan da artista gazte honen asmoa: “Besteak beste, bakoitza nola sentitzen den bere gorputzekin, autoestimuz eta besteekiko onarpenaz hitz egin dugu. Oso interesgarria izan da, era guztietako emakumeek hartu dutelako parte”.

Arreta handia piztu duen erakusketa izan da sozialki, besteak beste, patriarkatuak sorrarazten dituen patroiei aurre egiten dioelako. Mugimendu feministako kide asko gerturatu dira, neska gazte asko eta, auzokideak, nagusiki. Era berean, argazkiek lantzen zuten gaia dela eta, Minbiziaren kontrako elkarteak gerturatu dira ere.

Orotara,

Aurkezpenean: 84 lagun

Gaia lantzeko propio landutako jardunaldian: 21 lagun

Erakusketa zabalik egon den bitartean: 93 lagun

208 parte hartzaile

 

Komunikabideetan arreta:

DNA -portada-

El Correo -reportaje-

Kulturklik

Naiz

Gauekoak

La ventana del arte

Noticias de Álava

Hala Bedi

Bonart

IMG-20171019-WA0015