18767823_377762329285896_27273099822872134_n

Ikuspegiak

Exposición colectiva

 

ARTgia areto eta sorgunean “Ikuspegiak” argazkilaritza erakusketa kolektiboa egongo da ikusgai maiatzaren 25etik 31ra.

Elisa Pérez Velasco, Jessica Tatiana Serna, Duvan Serna eta Irati Otxoaren lanek genero ikuspegia lantzen dute, emakumeek egungo gizartean duten paperari buruz hausnartuz. Taldeko zein gogoeta pertsonaletik abiatutako proiektuek osatzen dute erakusketa. “Generoa eta emakumeek XXI. mendean pairatzen duten egoera dute hizpide. Soldata baxuagoak, biolentzia matxista, ardura leku edo erabakiguneetan emakumeen falta nabaria… Eta argazkilaritzan… objektu”.

Estereotipo horien indartze eta zabaltzean irudiek duten eraginari merezi duen garrantzia aitortzea dute helburu artisten lanek. “Noiz aitortuko diogu irudiari duen garrantzia? Zertarako itxaron irudien bidez indartutako estereotipoen eta emakumeek pairatzen dituzten desberdintasunen artean dagoen erlazioa aztertzeari?”

“Ikuspegiak” erakusketa “Argazkilaritza eta Berdintasuna” Eider Bernaola argazkilariak gidatutako jardunaldietan burututako lanaren ondorio da, Gauekoak, ARTgia sorgune & aretoa eta Gasteizko Udalarekin bat antolatutako ekimena da.

 

Balorazioa

Estereotipoak landu ditu ARTgia sorgune & aretoaren lehen erakusketa honek. Oso positiboa izan da parte hartzaileen aldetik aniztasuna izan delako nagusi. Colombia, Ecuador, Euskal Herria eta Txileko artistak izan dira protagonistak. Guztiek, egun, Gasteiz dute bizi toki eta ARTgia-ren zero erakusketa eurena izan da.

Rolak, generoa, kultur-artekotasuna eta publiko berrietara iristea izan dira prozesu artistikoaren ezaugarri nagusiak. Dena gazteen perspektibatik artista guztiek 20 eta 26 urteen artean daudelako.

 

Gizartean izan duen inpaktua

Alor ezberdinetako elkarteekin harremanetan jarri ostean bisita gidatuak ad hoc egin dira: eurentzako propio sortutakoak. Orotara sei bisita gidatu burutu dira behar bereziak dituzten pertsonekin. Hau guztia jendartea eraldatzeko ARTgia sorgune & aretoak duen konpromisoaren baitan burutu den egitasmoa da.

Bisita gidatu hauetan 73 lagunek parte hartu dute.

Aurkezpen ekitaldira 42 lagun gerturatu ziren.

Aretoa zabalik egon denean 58 lagun gerturatu dira.

Orotara, 173 lagun gerturatu dira.

 

Komunikabideen arreta

ARTgia sorgune & aretoak prentsa oharra bidali zuen ekimena aurkezteko. Oso berezia izan zen ARTgia sorgune & aretoa aurkeztu gabe zegoenean oraindik zero ekimena aurkeztu zelako, sorgune honek duen filosfiarekin bat eginez edo “lana eta proiektuak, lana eta proiektuen bidez aurkeztuz”.

Komunikabideen arreta: OSO POSITIBOA

Radio Vitoria, Radio Gorbea, Euskadi Irratia, Radio Euskadi, El Correo Araba, DNA, Gara -Erreportaia-

Sare sozialetan oso harrera positiboa izan dute erakusketaren inguruko albisteek.