“Eleberriak mundo fantastikoa eta itsas mundua batzen ditu”. Gasteizko liburutegietan dago salgai, Elkar edo Roning-en adibidez, baita Amazon bidez ere.
“Irakurleek itsas borrokak lehen pertsonan biziko dituzte. Bolbora usainduko dute, eta itsas kapitainek euren itsasontzietan zeuden kideen gaineko bizitzaren erabakitze eskubidea zergatik zuten ulertuko dute”
GASTEIZ. Judimendi auzoko ARTgia sorgune aretoan aurkeztu du Pablo Espejo Saavedra idazleak bere lehen eleberria. “Bilduma osatzea da nire helburua. Publiko zabal batentzako idatzitako liburua da, errez irakurtzen dena, magia eta itsas borrokak uztartzen dituena”. Horregatik “pasarte laburrak dira”, 12 urteetatik gorakoentzako propio eginikoak. Itsas munduko hizkuntzasarrera izatea nahi izan dut”, nabarmendu du egileak.