Unai Madariaga

Izena: Zure ametsa tristea da.

Teknika: Spray-a harri-kartoi gainean.

Neurria: 1,50 x 1,05 m.

Precio: 390,00 €

Deskribapena: lan hau, zortzi koadroz (oraingoz, baliteke gehiago ere sortzea) osatutako lan nagusiago baten parte da. Lan horren izena “Mundu hobe bat edo mundu txarrago bat, baina mundu ezberdin bat” da. Honek, mundu osoa geldiarazi duen pandemiari egiten dio erreferentzia, jasaten ari garen egoera inspirazio modura erabiliz. Fokua, hala ere, ez dago orainean jarrita, etorkizunean baizik. Lan honek, pandemiaren osteko egoera post-apokaliptikoa erakusten du, arazoaren ikuspuntu negatibo batetik begiratuz. Munduaren koloreak aldatu egin dira, itsasoa eta zerua jada ez dira urdinak, eta airean dantzan ibiltzen diren gasen eta hautsen erruz atmosfera askoz dentsoagoa da. Mundu berri honen kondizioetara egokitu beharretan, gizakiak eboluzionatu behar izan du, bera gorpuzkera eta azala aldatuz.

Gaur egungo gizartea eta sistema kolokan daude, horrek gizarte eta sistema berri bat lortzeko aukera ekarri digu, eta, aukera hori aprobetxatu beharra dago. Pandemiaren ostean lehen zegoen normaltasunera itzultzeko gogoz dago jendea, baina aurrera egiteko aukera ezin da bertan behera utzi, gizarte enpatikoago, errespetutsuago eta lagungarriago bat lortzeko momentua hau baita.

Lan honetan ordea, gauzak askoz okerrago joan dira eta nire buruan imajinatzen dudan gizarte post-apokaliptikoa irudikatu nahi izan dut. Hala ere, nahiz eta mundua guztiz aldatu den eta bizitzeko leku askoz latzagoa bihurtu den, pertsonen arteko harremanetan oraindik fedea dago, horrelako momentu hain zail bat pasatu eta gero, hauen arteko harremanak indartu baino ezin baitira egin.

Beste alde batetik, spray-aren erabilerak sentsazio guzti hauek bultzatu eta indartu egiten ditu, figura apur bat distortsionatuz adibidez, edo pinturaren tanten laguntzaz, mundua urtuz doala adieraziz.

Nombre: sin nombre.

Técnica: spray sobre cartón piedra.

Tamaño: 0,75 x 1,05 m.

Precio: 195,00 €

Descripción: este trabajo forma parte de una obra principal compuesta por ocho cuadros (de momento, es posible que surjan más). El nombre de esa obra es “un mundo mejor o un mundo peor, pero un mundo diferente”. Esto hace referencia a la pandemia que ha paralizado todo el mundo, utilizando como inspiración la situación que estamos sufriendo. El foco, sin embargo, no está puesto en el presente, sino en el futuro. Este trabajo muestra el estado post-apocalíptico tras la pandemia, observándolo desde un punto de vista negativo del problema.

Los colores del mundo han cambiado, el mar y el cielo ya no son azules, y por culpa de los gases y los polvos que bailan en el aire la atmósfera es mucho más densa. En la necesidad de adaptarse a las condiciones de este nuevo mundo, el ser humano ha tenido que evolucionar, cambiando él mismo de complexión y piel.

La sociedad y el sistema de hoy en día se tambalean, lo que nos ha traído la oportunidad de conseguir una nueva sociedad y un nuevo sistema, y hay que aprovechar esa oportunidad. La gente está deseosa de volver a la normalidad que había antes tras la pandemia, pero no se puede dejar pasar la oportunidad de salir adelante porque este es el momento de conseguir una sociedad más empática, respetuosa y colaboradora.

En este trabajo, sin embargo, las cosas han ido mucho peor y he querido imaginar en mi cabeza una sociedad post-apocalíptica. Sin embargo, a pesar de que el mundo ha cambiado por completo y se ha convertido en un lugar mucho más duro para la vida, todavía hay fe en las relaciones entre personas que, pasado un momento tan difícil como éste, no pueden más que fortalecerse.

Por otro lado, el uso del spray favorece y refuerza todas estas sensaciones, distorsionando un poco la figura, por ejemplo, o apoyándose en las gotas de la pintura, indicando que el mundo se va derritiendo.

Biografia

Unai Madariaga Zabala.

1996an Bilbon jaioa, txikitatik musika eta artearekiko interes handia izan dut. EHUn Sorkuntza eta Diseinuko gradua ikasten ari naiz, aurtengoa laugarren eta azken urtea izanik.

Orain argazkilaritzan oso zentratua egon arren, pintura, collagea eta bideoa ere lantzea gustuko dut.

Biografía

Unai Madariaga Zabala.

Nacido en Bilbao en 1996, desde pequeño he tenido un gran interés por la música y el arte. Estoy estudiando el Grado en Creación y Diseño de UPV, siendo este año el cuarto y último.

Aunque ahora esté muy centrado en la fotografía, me gusta trabajar también la pintura, el collage y el vídeo.