Archives

Yone Estivariz artista gasteiztarrak Latxa erakusketa aurkeztu du ARTgia-n

Lehen aldiz, deialdia Gasteizko Udalaren Gazteria Sailak emandako babesari esker burutuko da

Estivariz-en ostean, Uxue Ruiz de Arkaute arkitektuaren proposaeman garatuko da eta, ondoren, Estibaliz Agirre artistarena

GASTEIZ. Martxan da ARTgia sorgune & aretoaren EmART programa. Irantzu Lekue koordinatzaileak azaldu duen moduan „emakume artiston lana mahaigaineratzea eta balorean jartzea da proposamen honen helburua“. Yone Estivariz argazkilari gasteiztarraren „Latxa“ proposamena aurkeztu dute. Argazkiak zuri-beltzean daude, baina koloretan errebelatuta baleude, aldea ia ez litzateke antzemango. Ardien kolore zuria nabarmentzen da argazki bakoitzean, begiratzen diguten noizbehinkako puntu beltzekin. Ondo definitutako mutur horien artean, gris etereoak paleta monokromatikoaren gainerako espazio osoa betetzen du“, azaldu du. Zeru grisa, harri grisak, klima latza, bide latzak. “Ez da harritzekoa ardiak ere horrelakoak izatea. Latxa hitzak ez du besterik esan nahi, latza euskaraz baizik. Eta izena bere artilearen ezaugarritik eratorria bada ere, bere begiek agerian uzten dute ez dela bere azala estaltzen duen mantura bakarrik mugatzen“.

Begirada horien atzean dauden sentimenduak asmatzen jolasteko tentazioa sentitzen du Estivarizek. “Axolagabekeria, inguru grisa haietan sartu izan balitz bezala; etsipena txakurren eta artzainaren aginduen aurrean. Beldurra haien gainean hegan dabiltzan putreei. Bere salbazioa, bere kideak. Bai bikoteka, bai talde txikietan edo artaldean, baina ez bakarrik. Animalia taldekoiak dira. Eta lehen batek axolababekeria ikusten zuen lekuan orain lasaitasuna ikusten du, badakitelako lainoa desagertzen dela egunak aurrera egin ahala. Etsipenaren ordez, eskerrona gidariei. Beldurra beharrean, indarrarekiko konfiantza talde gisa”, azpimarratu du. Ziurrenik ez dute ez beltz ez zuri ikusiko. Ezta grisa ere, lainoak zerumuga lainotzen dien arren. Belar berdea ikusiko dute, eta horra zuzentzen dute begirada.

 

EmART deialdia

Ia hiru urte daramatza ARTgia proiektua martxan. “Gure txikitasunean lan eta lan ari gara aukerak sortzeko, tokiko artista eta sortzaileei merezi duten lekua egiten laguntzeko. Dakizuenez, ARTgiak oinarrietan du feminismoa txertatua eta horregatik bigarren aldia da EmART proiektua abiatzen dugula” azalduIrantzu Lekue-k. Gasteizko Udalaren Gazteria Sailarekin elkarlanean aurrera aterako proiektua da, lehen aldiz.

Yone Estivariz, Uxue Ruiz de Arkaute eta Estibaliz Aguirre dira sarituak. Eurekin batera, epaimahaiak bi akzesit eman ditu: Uxue Bereziartua ilustratzaileari eta Maitane Argote Guzman artistari. Akzesit hauen bidez, erakusketa eta komunikazio zerbitzua izango dute aukeratutako artistek. “Arabako emakume* artiston lana ikustaraztea da deialdiaren helburua. Emergenteak direnak, mahaigaineratzea, aukerak zabaltzea. Horregatik plazera da guretzako EmART deialdiaren irabazleak publiko egitea”, nabarmendu du Irantzu Lekue-k.  “Orotara 23 proiektu aurkeztu dira eta oso pozik gaude bai aurreko urteko emaitzekin baita aurtengo proposamenek izan duten kalitate artistikoarekin”.

Edurne Herran artistak WECÅNDOIT erakusketa aurkeztu du ARTgia-n

Emakume sortzaileen lanen erakusleiho izateko konpromisoa berresten du Gasteizko aretoak. Herran-ek IKEAk gidaliburuko marrazkiek irudi maskulinoa erabiltzen dutela ikustean abiatu zuen proiektua. 

 Irudien salmentarekin eskuratutako dirua Lumagorri HAT elkarteari emango zaio, arauen kontrako eta aniztasunaren aldeko lanean segi dezaten.

GASTEIZ. Martxan da ARTgia sorgune & aretoaren urteko lehen eraksuketa. Irantzu Lekue arduradunak azaldu duenez, “Neguko Azoka erakusketa kolektiboa izan dugu martxan orain artean non 17 artistek parte hartu duten” eta orain, urteko lehen erakusketa emakumezko sortzaile batena izatea nahi izan dugu”. Edurne Herran arabar artista Berlinen bizi da eta handik bueltatu da Gasteizera hilaren 14a bitartean ikusgai egongo den erakusketa martxan jartzeko.

“Historian zehar, emakumearen presentzia eta arrastoa sarritan eta era askotan ezabatu izan da. “Aspaldidanik hasi ginen ohartzen izan ba zirela emakume zientzialariak, artistak, idazleak eta abar luze bat. Horietako askok gizon izenarekin sinatu izan dituzte euren lanak hauek argitaratu ahal izateko eta beste batzuk ordea, gutxietsiak izan ziren edo besterik gabe, garaiko arauek aginduta, gizonezkoei zegozkien espazioak okupatzeko ideia burutik kendu zieten beste askori”.

Iraultza baten lekuko eta parte izaten ari gara eta eskubide zein aukera berdintasuna konkistatu eta bermatu ahal izateko, hezkuntza ezinbesteko tresna da. “Emakumeok, gure ahotsa entzun dadin ari gara lanean eta borrokan, historian dagokigun espazioa bereganatu ahal izateko”.

IKEAko altzairu baten muntaiari ekin behar nion uneari dagokio egitasmo honen oinarrizko ideia, gidaliburuko marrazkiek irudi maskulinoa dutelaz jabetzean. Izan ere, oraindik ere, guk, emakumeok, dakiguna eta egin dezakeguna jasotzen ez duten ideiez, esaerez eta sinesmenez inguratuta gaude.

Egitasmoa gidaliburu hauen marrazkietan esku hartzean datza (koloreztatzeko liburuxken modukoak dirudite), hauengan presentzia femeninoa txertatuz. Parte hartze kolektibo bidez garatu da egitasmoa eta aurrera eramateko hainbat tailer ere egin dira (Vitoria-Gasteizko eta egun bizi naizen Berlineko haur eta helduekin). Emakume izatea zer den hausnartuz eta galdetuz garatu da egitasmoa, hala nola azalaren kolorea eta bestelako aspektu formalen inguruko azterketak eginez.

Erakusketa honetan tailer horien emaitza ikusi ahal izanen duzue eta zuon ekarpenekin ere parte hartzera gonbidatu nahi zaituztet. Irudien salmentarekin eskuratutako dirua Lumagorri HAT elkarteari emango zaio, hain zuzen ere, arauen kontrako eta aniztasunaren aldeko lanean segi dezaten.

Sejo Carrascosaren hitzaldia

Bi urte eta erdi daramatza ARTgia proiektua martxan. “Gure txikitasunean lan eta lan ari gara aukerak sortzeko, tokiko artista eta sortzaileei merezi duten lekua egiten laguntzeko. Dakizuenez, ARTgiak oinarrietan du feminismoa txertatua”. “Gasteizko Udalaren Kultura Sailarekin elkarlanean aurrera aterako proiektua da lehen aldiz” eta horregatik poza adierazi du. Lekuek azaldu du erakusketa otsailaren 14-a bitartean egongo dela ikusgai. San Valentin eguna dela profitatuz, Sejo Carrascosa LGTB ekintzailearen hitzaldiarekin itxiko dute erakusketa, otsailaren 13an.

 

Eskerrak/ Egitasmoan lagundu dute:

Maialen, Aarón, Amagoia, Alaia, Gorka, Josu, Leire, Koko, Alma, María, Alex, María, Gorka M., Josune, Xabier, Oscar, Ruth Rodríguez, Katiuska Palma, Elisabeth Erdtmann, Somayeh Soltaniyan, Mariby Romero, Oscar Lindo, Sheriff Adio, Gisela de Rojas, Ennio Lewandowski, Amellali G. König, Lucía Delgado, Amelia Nin, Stephania Castan, Clara Joris, Angela Arsinkey, Isidro Eimbcke, Jonás Eimbcke, Karina Villavicencio, Anton Laiko,

Gorbeia Eskola lehen hezkuntzako 4. Mailako ikasleak.

 

#egindezakegu              #wecandoit            #wecåndoit           #nosotraspodemoshacerlo

WhatsApp Image 2019-11-20 at 11.43.10

Piko Zulueta argazkilari arabarrak Basoratu erakusketa aurkeztu du ARTgian

20 argazkik eta mosaiko erraldoi batek osatzen dute erakusketa

“Garaiko argazki kamara batekin egin ditut argazkiak, oihal beltz bat behar duten horietakoa. Kamara handi eta pisutsuarekin  burutu nahi izan dut proiektua moteltasuna ederra dela aldarrikatzeko”

GASTEIZ. “Basoratu” argazkigintza sorkuntza garaikidea eta Shinrin Yokua (basoan ibiltzea eta gure zentzumenen bitartez naturarekin konektatzean datzan jardunbide japoniarra)   bateratzen dituen proiektua da.

Lan honek zenbait bizi-beharrei erantzuten die: eguneroko erritmoa moteltzeari, gelditzeari eta bide batez  gure bizimoduaren inguruan gogoeta egiteari.

Proiektu honen jatorria basoan bizi izandako zentzumen-bizipenetan eta ondorioz izandako erantzun emozionaletan dago. Hildo honetan, Basoratu proiektuak gogoeta egitera gonbidatzen gaitu eta aldi berean pentsamendu kritikoa eta gizakion ahalduntzea sustatzen ditu.

Moteltasunaren eta honen edertasunaren aldeko alegatu bat.

WhatsApp Image 2019-11-20 at 11.35.02
cartel_basoratu_-Artgia
IMG_20191025_102215

Sara Rodriguez-ek eta Alazne Payuetak Hilarria erakusketa aurkeztu dute

Judimendi auzoko ARTgia aretoan egongo da ikusgai azaroaren 17a bitartean. Hilerriaren kontzeptua lantzen dute artistek azaroan.

27 DinA3z osatutako muntai fotografiko aurkeztu dute Santa Isabel (Vitoria-Gasteiz) hilerriaren planoaren oinarri hartuta

GASTEIZ. Sara Rodriguez eta Alazne Payueta artista gasteiztarrek ARTgia aretoa hartu dute azaroaren 17a bitartean. `Hilarria´ erakusketa aurkeztu dute, “hilerriaren ideiarekin bat egiten duten hainbat obra aurki ditzakegu”. Zentzu honetan, ARTgia aretoa eskulturen eta muntai fotografiko baten etxea bilakatu dute. “Espazioaren antolaketak, nola aurkezten diren piezak espazioan eta hauen ezaugarri formalek hilerriaren ideiara berreramaten gaituzte”, azaldu dute.

“Begirada azkar batean, forma geometrikoak eta errepikapena nabarmentzen direla egiaztatzen dugu”. Materialen aldetik, porlana eta lore lehorrak dira eskulturen protagonistak; material xumeak. Material hauen materiaren bila goaz, lore lehorretan azaleratzen den pintura bizia arakatuz. Hauez gain, beste hainbat elementu aurki ditzakegu aretoan, besteak beste, soka, gortina eta altzairua. Hauek lekua estrukturatuko dute piezen arteko harremanak sortuz. “Interesgarriak aurkitu ditugu pieza horietan eman diren errealitate plastiko ezberdinak eta horrek eraman gaitu leku espezifiko bat eskaintzera pieza horiei. Leku bat munduan izaten uzteko.  Horrela nolabait balore bat ematen diegula uste baitugu”.

Eskulturak “santuaren ideiatik jaiotzen dira, santuaren kontzeptua bere zentzurik zabalenean ulertuta”. “Ideia honetatik, iraunkortasuna interesatzen zaigu; sortze -zein eraikitze- prozesuan azaleratu zaizkigun edertasun izpi batzuen erregistroak dira azaltzen zaizkigun obrak”. Edertasuna itsusitasunean aurkitu, deskonposizioan zein lore lehorren heriotzan. Bilaketa horrek bultzatzen du gure sortze prozesua.   Bestalde, eraiketan trinkotasuna gailenduko da; trinkotasun dinamiko bat, non pisu sentikorra beti gorantza doan.

Amaitzeko,  27 DinA3z osatutako muntai fotografiko aurkitzen dugu. Pieza honen konposizio estrukturala eta materiala dela eta, bereziki bereizten da aretoan. Santa Isabel (Vitoria-Gasteiz) hilerriaren planoaren eta lore lehorren argazki baten gainjarketatik jaiotako muntaia daukagu. Hilerriko horma-hobi eta hilobi komun guztiak zerrendatuz sortutako artxiboa da. Lore lehorren argazkia handitzerakoan, ikusten dugun hura zer den ahazten dugu eta materiari bidea zabaltzen diogu. Modu honetan, orbanak, marrak eta ehundurak gailentzen dira. Materia hori hilezkorra da. Ebaki bakoitza, eskaintza bat.

ARTgiaren izenean Iñaki Landa aritu da eta emakume artisten lanak ikustarazteko lanean jarraitzen dutela nabarmendu du. Ez hori bakarrik, “oso pozik, lehen aldia delako, Gasteizko Kultur Sailaren bitartez, elkarlanean, programa bat burutzea lortzen dugula. lehen aldia eta bigarren proiektua”.

IMG_20191025_102354
IMG_20191025_102126
IMG_20191030_094345

Pablo Espejo Saavedra idazleak Aurwel kapitaina eta altxor fantastikoa eleberria aurkeztu du

“Eleberriak mundo fantastikoa eta itsas mundua batzen ditu”. Gasteizko liburutegietan dago salgai, Elkar edo Roning-en adibidez, baita Amazon bidez ere.

“Irakurleek itsas borrokak lehen pertsonan biziko dituzte. Bolbora usainduko dute, eta itsas kapitainek euren itsasontzietan zeuden kideen gaineko bizitzaren erabakitze eskubidea zergatik zuten ulertuko dute”

GASTEIZ. Judimendi auzoko ARTgia sorgune aretoan aurkeztu du Pablo Espejo Saavedra idazleak bere lehen eleberria.  “Bilduma osatzea da nire helburua. Publiko zabal batentzako idatzitako liburua da, errez irakurtzen dena, magia eta itsas borrokak uztartzen dituena”. Horregatik “pasarte laburrak dira”, 12 urteetatik gorakoentzako propio eginikoak. Itsas munduko hizkuntzasarrera izatea nahi izan dut”, nabarmendu du egileak.

ARTgia Bonis Jafor 03

ARTgiak Bonis Jafor-en proiektuarekin abiatu du ikasturtea

Oitia Ortiz de Lazkano eta Amaia Ochoaren erakusketa gaurtik irailaren 21a bitartean egongo da ikusgai. Ortiz de Lazkano ARTgiatik pasa den artistarik gazteena da.

 Zer gertatzen ari da gizon batzuekin? Zer gertatzen ari da emakume batzuekin? Galderari erantzunez emakumeen hasunarketak plazaratzen ditu

GASTEIZ. Martxan da ikasturtea ARTgia sorgune & aretoan. Abuztuko azken egunetan abiatzen dute ikasturtea Judimendiko galerian eta, aurten Oitia Ortiz de Lazkano eta Amaia Ochoa artistak dira protagonistak.Emakumeak ditu hizpide erakusketak. “Hausnarketa gune bat ireki nahi dugu momentu honetan emakumeek jasaten duten erasotaz hitz egiteko. Zer modutan kontatu diguten gure historia eta nola ikusten duen 17 urteko emakumea inguratzen diona”. Irantzu Lekue ARTgia-ko koordinatzaileak “artisten arteko adin tartea jarri du balioan. Azaldu duenaren arabera, “ez da ohikoa horrelako adin tarte handia duten bia rtistek elkarrekin aritzea, are gehiago batek 18 urte baino gutxiago dituenean baina horregatik da hain aberatsa, hain interesgarria. Eraso sexistez lepo egon da uda eta irailean artearen esparrutik horrelako hausnarketa bat planteatzea oso interesagrria da”, azpimarratu du.

Amaia Ochoa eta OItia Ortiz de Lazkanok zera galdegin dute: “Zer egoeratan gaude emakumeok, nola hezitzen ditugun gure haurrak, gure kidei, gurasoei, lagunak. Nola zaintzen ditugun berezko jarrera, gure hizkuntza. Gu lehenengoak izan behar gara aztertu behar garenak maitasunez, errudunak eta epaituak izan gabe guk jasan beharko dugun erasoari aurre egiteko”. Gaietan gure ardura onartzen dugunean hitz egiten uztean, buru, belarri, begi eta gure zentzumen guztiak irekitzean, orduan gauzak aldatuko dira.

Naomi Klein moduko pentsalariek aldarrikatu bezala artsitek ere zera adierazi dute:  “ulertu behar dugu nondik gatozen, erraitera jo”. Historian zehar ez digute utzi hitz egiten zirkulu publikoetan, ez unibertsitatean, ez parlamentuetan, ez bilera sozialetan. Historia kontatu digute idatzi zuten pertsona berberak, nahi izan duten moduan.

Hausnartzen modu superfizialean, baina oso grafikoa sei hiztegi entziklopediko, gizonen eta emakumeen argazkien arteko proportzionaltasuna. Hainbeste teoria ikertutak eta garatuak emakumengandik haien senarrengatik aurkeztuak, emakumeak isilarazi. Honetaz konturatu behar gara berriz gerta ez dezan.

Aprobetxatuz lehendik ez genuela hitza izan, hau da momentua esateko zehazki denbora luzez gordetakoa. Gaur egun, nahiz eta berdintasunaren alde aurrerapenak lortzen ari direlaren irudia eman, esaterako, M8ko manifestazioa (Emakume Langilearen Nazioarteko eguna) ez dugu hainbeste aurrera egiten. Gakoa da, zer norabide hartzen ari den borroka feminista gaur egun. Gero eta gehiago gobernuko erreforma gehiago ikusten dira, eta inoiz hauek izan dira bidea iraultza egiteko. Ezin dugu baimendu sistema kapitalista hau feminista izatea. Batez ere, ez dugulako nahi esplotatzailea gizon izatetik emakume izatera pasatzea. “Esplotatzailerik ez egotea nahi dugu, horretarako iraultza antikapitalista piztu behar da”.

 

BIOGRAFIAK

Amaia Ochoa eta Oitia Ortiz de Lazkano izeba eta iloba, 38 urteko desberdintasunarekin iritzi diferenteak eta hausnarketak haien generoaz bota nahi dituzte.

Belaunaldi jauzi nabaria kontuan hartuta eta anarko feminismoari buruzko ikastaro batera joan eta gero planteatu zuten haien iritzi desberdinak partekatzea emakumeek jasan behar duten erasoaz, emakume isilaldiei buruz,… hitz egiteko.

 

AMAIA OCHOA (1965)

Gasteizko “Escuela de Artes y Oficios”tik pasatu egin da urte eta diziplina desberdinetatik. Interiorismo eta Diseinu Grafikozko ikerketak egiten ditu Goimailako diseinu eskolan.

Muragilea, eszenografien eta eraikinen margolaria izan zen 90ko hamarkadan 15 urtez eta beste 15 urte Diseinu grafikoaren munduaren barruan. Beti artearekin oso lotuta modu oso indibidualean, Mahaiako kolektiboan eskua hartzen du, kultur mahai sektoriala Araban honen eragin motzean. 1992tik esposizio desberdinak gauzatu ditu. Hainbat sari jaso ditu  bai pinturagatik bai diseinu grafikoagatik.

 

OITIA ORTIZ DE LAZKANO (2002)

Bigarren Batxilergoko ikaslea, zientzia sozialak. Aktibista ideologia antikapitalistarekin.

Oso gazte zenean hasi zen formatzen ekintza desberdinetara joaten feminismoari buruz, ez arrazakeriari buruz, antikapitalismoari buruz, anarkismoari buruz, komunismoari buruz,… Honek, hiriko kolektibo desbeditan sartzea baimendu zion praktikara pasatzeko. Arteari dagokionez, “La lagrima azul. Reflexiones de tia y sobrina.” bere lehenengo kontaktua da.

 

 

ERAKUSKETAK

 

2018

Escuela de Artes y Oficios de Vitoria-Gasteiz “Deja de fumar dibujando” Sarrera eta 6 mihiseko seriea azaltzeko “Deja de fumar dibujando.” liburuaren lana. Vitoria-Gasteiz.

 

2016-2017

“Deja de fumar dibujando” liburuxka-proiektuaren Autoedizio. Aurkezpenak Espainiako leku desberdinetan. Vitoria, Bilbao, Pamplona, Madrid.

 

2016

Esposizio ibiltaria Zentro Soziokulturala nagusietatik “Manos 2” (Vitoria-Gasteiz).

 

2015

Esposizio Bar Querida María “Manos 2”(Vitoria-Gasteiz)

 

2014

Esposizio Multiusos de Samaniego eraikinean “Manos 2” (Álava).

 

2013

Esposizio Cafetería Om (Vitoria-Gasteiz) “Manos 1”.

 

2012

Sasetako gela publika (Treviño). “Seis elementos”

 

2002

Esposizio Kultur Etxea Ignacio Aldecoan lehiaketan saritutako akuarelaz “Juan José Urraca”.

 

2000

Pinturazko eta argazkilarizko esposizio indibiduala Gasteizko Bar Ibún.

 

1996

Pinturazko Esposizio Kolektiba. Euskadiko emakume gazteen elkartea CC Iparralde. Vitoria-Gasteiz.

 

1995

Artista Gazte Esposizio Zentro de Junta Municipalean. Arabaca, Madrid.

 

1992

Esposizio Indibiduala Bar Pasar Seni. Vitoria-Gasteiz.

 

 

SARIAK

 

2005

Martxoak 8ko irabazle kartela. Alicante.

 

2003

Logotipo irabazlea Merkataritza federazioarentzako eta  Gasteizeko Erdi Aroko hiriguneko zerbitzuak.

 

2002

Zaritutako obra “Juan José Urraca” bigarren akuarela lehiaketan eta DFA Kirol fundazioak emanda

 

1994

Irabazitako Kartela EHGAM Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimendua kolektiboarena. Donostia.

 

1992

Castañeda Saria. Gasteizko arte eskola eta ofizios.

 

1989

Hautatuta “Per Infad per Estudiants” sariagatik. Sucursal Bancaria proiektuaren interiorismoa. Barcelona.

Duela 20 urte gutxi gorabehera Arabako Emakumeen asanbladak eskatu zion postal bat egitea eraso sexistaren kontrako egunerako. “La Lagrima azul”. Momentu horretatik, bi obra egiten ditu. Hauek gordeta gelditzen dira. Bi hamarkada beranduago hasten die hautsa kentzen eta ikertzen zer gertatu den ia 20 urte zehar.

Ilustradorekin, artistekin, zeramikariekin, artisauekin, diseinatzaileekin, lagunekin, auzokideekin, lanbide desberdinetako jendearekin, emakumeen aurpegiak artearen bidez aurkeztuak historian zehar eta pertsona bakoitzak “lagrima azul” gehitzea proposatzen du, bakoitzaren hausnarketarekin.

2018an lanbidez aldatzen da eta garbigune batean hasten da. Hemen pertsona desberdinek inork ez dituen nahi entziklopediak uzten dituzte, teknologiak mundua aldatu du informazioan eskuratzeko momentuan. Entziklopedietan agertzen diren emakumeen aurpegiak mozten hasten ditu. ¿Zenbat gizon agertzen dira emakumeekin konparatuz? Lan hau islatzen da galeriako paretetan lienzo desberdinetan.

ARTgia Bonis Jafor 01
ARTgia Bonis Jafor 04
ARTgia Bonis Jafor 02
WhatsApp-Image-2018-09-18-at-10.20.17

Uraitz Soubies argazkilariak Hamar urte eta lurrikara bat erakusketa aurkeztu du ARTgian

Puebla-ko -Mexiko- lurrikararen lehen urteurrena beteko da asteazkenean. Data probestuko du argazkilari gasteiztarrak argazkien bidez bertan gertatutakoaz hausnartzeko. Ez da lehen aldia. 1985 urtean ere lurrikara jazo zen Mexikon hilaren 19an. 4,6 gradutako lurrikara izan zen iragan urtekoa eta 362 hildako eta 3000-tik gora zauritu utzi zituen. Uraitz Soubies bertan zen. Kamara hartu eta “10 urte eta lurrikara bat” erakusketa sortu du, “lurra, ura, iragana eta etorkizuna ditu hizpide”. Hilaren 29a bitartean egongo da ikusgai ARTgia sorgune & aretoan.

GASTEIZ. Duela hamar urte heldu zen Mexikora Uraitz Soubies (Gasteiz, 1981), zinema, argazkilaritza eta arte zuzendaritzan aritzeko gogoak bultzaturik. Zorionez, iritsi eta puska batera hasi zen zinema munduan lanean. Horri esker, gauza pila bat ikasteko aukera izan du, era praktiko eta autodikatiko batean. Mexikok, eta Uraitz inguratu duen jendeak, “formatu nau, ez bakarrik nire kameraren bidez gauzak ikusteko dudan eran, baita etorkizunari, bizitza eta heriotzari, iragana eta orainari aurre egiteko moduan ere”.

Gauzak horrela, bere sorterri “babazarro-pataterora egin dudan bidaia honetan, nire hiriari, eta argazki-erakusketara datorren edonori, Mexikon eman ditudan hamar urte hauetako pusketa bat erakutsi nahi diot, tartean, zoritxarreko lurrikara handi eta suntsitzaile hura ere”.

“Hamar urtez egin ditudan argazki guztietatik gutxi batzuk aukeratzea ez da erraza izan”, aitortu du Soubiesek. Azkenean, bildumatxo bat osatzea lortu du, bertan, “nire ustez, Mexikon sumatu ahal diren sentsazio ugari transmititzen dira: hondartza eta uraren lasaitasunetik munduko hiri populatuenetako baten kaos eta bakardadera”. Irantzu Lekue, ARTgia sorgune & areto-ko zuzendariak nabarmendu du “erakusketa oso orekatua” sortu dutela “lurrikaratik haratago herri eta hirietako bizitzan erreparatzen duena, erabateko suntsipenaren gainetik, bizitza eta aurrera jarraitzeko izpiritua islatzen duena.

Azaldu duenez, Mexiko, hamar urte eta lurrikara bat, azkenean, “nik herrialde hari egiten diodan omen edo aitortza bat da, berak ahalbidetu didan hazkunde pertsonal, profesional, fotografiko eta zinematografikoari zor”. Izan ere, bera gabe, niretzat dena baitzatekeen ezberdina, edo are okerrago, inoiz ez zatekeen izango. “Erakusketa honekin, espero dut eguneroko Mexiko, apala, lasaia, solidarioa zuri, ikusle, ekartzea. Mexiko intimoago bat”.

BIOGRAFIA

Uraitz Soubies Gasteizen sortu zen, 1981ean, Euskal Herrian. Analogikotik digitalerako trantsizio teknologikoa gertatu zen aroan haztea egokitu zitzaion: kaleko jolasetatik bideo-jolasetara. Txiki-txikitatik, euskal musika tresna eta soinuek eragiten zioten liluraz gain, argazki kamerak maite izan zituen, inoiz berriz gertatuko ez diren uneak harrapatu eta dokumentu ikusgarri bihurtzeko. Denborak aurrera egin eta argazkilaritzarako interesa areagotu zitzaion, ondoren, zinema munduan lanean hasiz gero, era autodidakta batean perfekzionatu zuen.

Duela hamar urte, Uraitzek Gasteiz, bere sorterri txikia, utzi eta Mexikora joan zenean, aukera izan zuen zinema eta telebistako lana mundua eta inguratzen zuten pertsona eta egoerak dokumentatzeko pasioarekin bateratzeko. Horrela bere teknika eta begi fotografikoa garatu zituen. Bestalde analogikotik digitalerako trantsizio aroan jaio izana gakoa izan da Uraitzek argazkiak egiteko bi era horiek ere txandakatu ditzan: lasaiagoa, erlaxagarriagoa, motelagoa den analogikoa eta azkarragoa, bat-batekoagoa, aukera anitzagoak ematen dituen digitala. Bi teknikak erabiliz Uraitzek jarraitzen du eguneroko uneen argazkiak egiten, bere inguruan gertatzen direnak, norberaren baitan geratzen diren oroitzapen, sentsazio, zapore, istorio, zer edo zer hori transmititzen duten irudien bila.

Uraitzek ikus-entzunezko egitasmo askotan esku hartu du, argazkilari gisa batzuetan, arte-zuzendari besteetan. Arlo honek ere liluratzen du, izan ere, estu loturik dago argazkilaritzarekin.

Gaur egun, Uraitzek Mexiko Hirian bizi eta lan egiten du, kutsadura, trafiko, kaos eta miloika istorioren artean, hor daudenak noiz harrapatuko zain.

WhatsApp Image 2018-09-17 at 08.00.55