Author Archives: mx2uk

Artgia-Ogiak hizketan baleki

ARTgiak “Ogiak hizketan baleki” obraren ekoizpena lagundu du

ARTgia sorgune aretoak urriaren 29an Mamiak kolektiboak Gasteizko Oihaneder euskararen etxean estreinatuko duen “Ogiak hizketan baleki” obraren ekoizpenean lagundu egin du.

Obra hau Gasteizen 1836an, lehen karlistaldiaren baitan, jazo ziren zenbait gertakizun latz eta ezezagunetan dago oinarrituta. “Ogiak hizketan baleki” obrak lehen saria jaso du Oihaneder Euskararen Etxeak eta Vital Fundazioak aurten deitu duten TopAraba egitasmoan. Bertan kultura diziplina ezberdinetako norbanako sortzaile arabarrak nabarmendu nahi izan dituzte.

Mamiak kolektiboa sei sortzailez osatuta dago: Marina Suarez (zuzendari eszenikoa), Irantzu Lekue (arte zuzendaria), Josune Velez de Mendizabal (aktorea), Edu Zelaieta (gidoilaria), Ander Gondra (ikerketa historikoa) eta Txema Ramirez de la Piscina (komunikazio arduraduna).

Gutxi gorabehera ordu erdiko iraupena duen antzezlana urriaren 29an aurkeztuko da Oihanederren, Ortuño aretoan, 19:00etan. Ondoren, Mamiak kolektiboko taldekideekin solasaldia egongo da egitasmoan jorratzen diren gaien inguruan.

Mamiak kolektiboaren lehen ekoizpena da. Talde honetan diziplinartekotasuna da ardatz. Kasu honetan, kazetaritza performatikoa erabili du —modu aitzindarian, gainera— bere proposamena ikustarazteko. Zer da kazetaritza performatikoa? Ikerketa kazetaritza eta arte eszenikoak zeharkatzen dituen artefaktu kulturala da. Proposamenak Gasteizko historian ezezaguna bezain latza —eta agian horregatik bereziki baztertua— izan den gertaera samin bat aztertzen du. Hainbat mito eta legenda eraiki dira horren gainean. Ailegatu zaizkigun kroniketan ebidentzia zientifiko gutxi dago. Narrazio ofizialak oraingo “fake news” fenomenotik gertuago daudela esan liteke.

Jarduera honek, esan bezala, ARTgiaren laguntza jaso du baita eta  Artepan taldearen ere. Babeslea Vital Kutxa da. Nabarmentzekoa da baita ere Berria, Alea, Radio Vitoria eta Diario de Noticias de Alavahedabideek egitasmoari eman dioten sustapena.

Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira urriaren 22tik aurrera. Goizeko 10etatik aurrera irekiko dira hirurak:

  1. Bibe plataforman
  2. Telefonoz eskatuta (986.832), 10:00etatik 12:00etara.
  3. oihaneder@oihaneder.eushelbidera idatzita.
Artgia-Ogiak hizketan baleki

Pánico Escénico taldeak Risoterapia tailer bat burutuko du Artgia aretoan

PÁNICO ESCÉNICO taldeak RISOTERAPIA tailer bat burutuko du Artgia aretoan

· Sarreren erreserba artgiada@gmail.com-era idatziz egin ahalko da, zure izen abizenak eta adina adieraziz.
· Tailerraren osotasuna gaztelaniaz emango da.
· Ordainketa egunean bertan egingo da diru efektiboarekin (5euro).
· Jarduera hau Maiatzaren 25etik 30era burutuko den Gasteizko I Umore Jaialdiaren egitarauaren parte izango da. +info:  www.komedialdia.com
Eñaut Zuazu Artgia

Eñaut Zuazo

Eñaut Zuazo Artgia Sorgune & Aretoan izango dugu PETIT COMITÈ bakarrizketarekin.

Saioak:
•Maiatzak 21: 19:30(EUS) eta 20:00(ES)
•Maiatzak 22: 12:00(ES) eta 13:00(ES)
•Maiatzak 29: 12:00(EUS) eta 13:00(ES)

Erreserbak: artgiada@gmail.com

*Maiatzaren 25etik 30era izango den  KOMEDIALDIAren laguntzarekin. Komedialdia. Vitoria-Gasteizko Humore Jaialdia. +info: @komedialdia
www.komedialdia.com

 

ARTtgia Sorgune Aretoak Lazarraga saria jaso du

ARTgia Sorgune Aretoak jaso du 2020ko Lazarraga Sariak, Arabako alor sozioekonomikoan euskararen alde egindako lanaren errekonozimendu gisa.

Koronabirusaren pandemiak hala behartuta, pantailaz bestalde jarraitu behar izan dugu Lazarraga Sarien seigarren edizioaren sari banaketa ekitaldia.

La periodista de Berria Edurne Begiristain ha presentado el acto, que ha contado con la presencia del director de Bai Euskarari Elkartea, Rober Gutiérrez, y la directora de Euskera y Gobierno Abierto de la Diputación Foral de Álava, Lexuri Ugarte.

Edurne Begiristain Berria-ko kazetariak aurkeztu du ekitaldia eta bertan izan dira, saridunekin batera, Rober Gutiérrez Bai Euskarari Elkartearen zuzendaria eta Lexuri Ugarte Arabako Foru Aldundiko Euskara eta Gobernu Irekiko zuzendaria.

Garapen iraunkorrerako giltzarri

Rober Gutiérrezek aipatu duenez, euskara “garapen iraunkorrerako giltzarria” da eta “giltzarri bezala garatu behar dute administrazioak eta enpresek, are gehiago zalantzaz beteriko oraingo egoera honetan”. Azpimarratu du, gaurko sarituek “lehiakortasunerako giltzarri” dutela euskara.

Lexuri Ugartek adierazi du “atzera urratsik egin ez duten pertsona eta entitateak” direla Lazarraga Saria jaso dutenak. Gaineratu du “aberastasunaren ikur” direla saridunak lurraldeko beste askorentzat.

Ekitaldia galdu baduzu, hemen ikus dezakezu osorik:

Zuri-beltzaren koloreak

Olerki liburua ezezik, auzolaneko proiektua ere bada.

Sentimenduak barreiatzeko auzolana.

Elkarlanean aritu dira pertsona asko. Emozioen truke. Pertsona horietako bakoitzaren emozioaz osatu da liburua eta harekin batera, eskutik oratuta doazen erakusketa eta ikuskizunak.

ARTgia Sorgune & Aretoak eman zidan proiektu honetarako lehenengo pista.

Diziplina eta artista-arte zenbaitetako gizakiak elkarlanean arituta, Euskaraz, Genero ikuspegia eta inklusibitatea bultzatuz,  eta gure gizarteari dagozkion arazoei erantzuna-hausnarketa eman nahi izate horrek ekarri nau honaino.

Arteak eman diezaioke bide eta erantzun eguneroko hainbat galderari. Arteak askatasun bidea izanik, norbere mamuak, sentipenak, kezkak… abiapuntu hartuta, besteengan emozioak, hausnarketak sortzeko, pizteko, konpartitzeko ezinbesteko tresna izan ohi da , izaten ari da eta izango da…

Batetik, liburuaren azaleko ilustrazioak propio adierazten du eman nahi izan zaion ikuspegia: emakumeak, onetsita edo ez, gure eta beste gizarte askotan daukan ezinbesteko protagonismoa. Bizitza-emaile, babesle, bitartekari eta gordailu emozionala. Olerki guztiak ez daude propio pentsatuta eme-ahotsaren ikuspegitik soilik. Bada, gero eta gehiago, zorionez, babesle, bitartekari eta gordailu emozionalaren bide horiek ere urratzen duen gizonik, baina, onartu beharra dago urratsak falta zaizkigula. Horregatik, ilustrazio eta olerkien ondoan ikusten dituzuen QR kode horietan entzungo dituzuen ahotsak soilik emakumeen ahotsak izango dira. Adina eta jatorri anitzeko 40 emakumerenak.

Eta zergatik grabatu?

Batetik, ikuspegi integratzaileari jarraituta, ikusmen urritasuna edo erabateko itsutasuna duten pertsonek besteen ahotsetan goza zitzaten.

Bestetik, helburu batez sortutako ilustrazioek eta kitatu beharreko zorra ere eman zioten bide.

Aurreko libururako Iñaki Lauzirikak sortutakoak, olerki liburu eta erakusketa honetako protagonista eta inspirazio bilakatu dira. Hitzak, argazkiak, ahotsak, artelanak, musika notak eta akordeak… erditu ziren haien ildoa jarraituz.

Horixe hitzen lilura… Ilustratzaile, idazle, marrazkilari, irakurle, bisitari, musikari, antzezle edo entzule bakoitzarengandik erakutsi nahi ez duten hori azalaraztea lortu dute. Oharkabean.

Olerkiak aireratu bezain pronto… irakurle, musikari edo entzule bakoitzak bere egin ditu. Askatasun osoz. Hortaz, egilearen ahotsa galdu eta ahots propio, nortasun berriaz dotoretu dira.

Plazer handia bidaia honetan zuekin bat aritu izana; plazerra bizitza den antzezlan laburrean  zuen segundo batzuetan bidea elkarrekin eta elkarren ondoan gozatzeko aukeragatik. Ezker oneko hitzak besarkadetan bihurtuko ditut.

asier maia anabitarte

 

zomorro – mozorro, pertsonak eta intsektuak

‘zomorro-mozorro’ Estíbaliz Aguirreren azken lana datorren ostiralean, urriak 9, inauguratuko da ARTgia Sorgune & Aretoan

Erakusketa azaroaren 8ra arte, igandea, bisitatu ahal izango da Judimendi auzoko galerian, ezarritako osasun-neurriak jarraituz

ARTgia Sorgune & Aretoak ikasturtearen programazioari ekin dio konfinamenduak atzeratutako erakusketekin

 

GASTEIZ. ARTgia Sorgune & Aretoak ikasturte hasieran aurreikusitako programazioarekin jarraitzen du. Martxoan eta apirilean 2019ko edizioko EmART programan aukeratuak izan ziren bi artisten, Uxue Ruiz de Arkaute eta Estíbaliz Aguirre, erakusketak atzeratu behar izan zituelarik, galeriak irailean ikasturteari berriro ekin zion bi sortzile horien erakusketekin. Lehenengoa duela egun gutxi amaitu zen, Estibaliz artista gaztearen ‘zomorro-mozorro’ lanari hasiera emateko.

Konfinamenduaren ondoren, gasteiztarrak haize fresko ahokada bat aurkitzen du naturan, etapa bati amaiera eman eta udaberrian sortutako loturak agerian uzten dituena. “Naturarekiko loturak sendotzeko grinatsu eta aske sentitzen gara. Natura gure zaintzaile bezala ikusten dugu, aitzakirik gabe besarkatzen gaituen ama, argitasun eta patxadaz pentsatzeko gure gune kuttuna. Bere koloreen, soinuen eta usain freskoen maitale sutsuak baikara orain“, dio Estibalizek intsektu handi eta koloretsuz inguraturik dagoen bitartean.

Lan honen bidez, artistak ez du harreman berri hori goraipatu nahi, zalantzan jarri baizik. Hainbat animalia eta intsekturen maskaraz estalitako lagunen aurpegiak irudikatutako zuri-beltzeko argazkiez osatutako obra da. Izan ere, berak azaltzen duenez, “geure kaiolaren barruan geratu gara, armiarma sare erraldoi batean geratu diren zomorroen antzera“.

Inaugurazioa datorren ostiralean, urriak 9, izango da 20:00etan Judimendi auzoko eta Irantzu Lekue artistak zuzentzen duen galerian. Emakumearen lana ikusaraztea funtsezkoa da berarentzat. Hala erakusten du EmART programaren bitartez, emakume sortzailearen ahalduntzera eta haren lana eta ekoizpena ikusaraztera bideratua dagoena. Estíbaliz bezalako emakume gazteek ARTgian erakusketa-leku bat aurkitu dezaten ahalbidetuz.

Konpromiso horrekin, eta artearen eta kulturaren alde apustu egiten jarraitzeko helburuarekin, gizartea eraldatzeko eta hobetzeko tresna gisa, ARTgia Sorgune & Aretotik Irantzu Lekuek artistentzako programa berriak abiarazteko eta jarduerak programatzeko lanean jarraitzeko asmoa du.

 

zomorro – mozorro

Udazkenarekin batera mundu berri bat heldu zaigu. Hartzak ez bezala, udaberria kobazulo barruan eman ostean, burua gizarte berritu bat ikusteko atera dugu. Gure gain erabateko kontrola izatetik, orain deskonexio uneak hobesten ditugu, naturarekiko loturak sendotzeko grinatsu eta aske sentitzen gara.

Natura gure zaintzaile bezala ikusten dugu, aitzakirik gabe besarkatzen gaituen ama, argitasun eta patxadaz pentsatzeko gure gune kuttuna. Bere koloreen, soinuen eta usain freskoen maitale sutsuak baikara orain.

Obra honen bitartez, gure inguruarekiko sortu ditugun lotura berri horien egiazkotasuna zalantzan jarriko da. Benetako askatasuna daukagulakoan, geure kaiolaren barruan geratu gara, armiarma sare erraldoi batean geratu diren zomorroen antzera.

ARTgia Sorgune & Aretoak bere hirugarren urteurrena ospatuko du

Gasteizko galeriak 3 urteko ibilbidea ospatuko du ekainaren 18, 19 eta 20an.

Kontzertuak, erakusketak, proiekzioak, hitzaldiak eta performancea izango dira Judizmendi auzoko galerian.

GASTEIZ. Ekainaren 18an, 20:00etan, ARTgia Sorgune & Aretoko hirugarren urteurrenaren ospakizuna hasiko da. Hiru egunetako ekitaldiak  Pablo Ochoa de Olza artistaren “En la Calle” erakusketa inauguratuko dira. Erakusketan artistak bere ibilbidea irudikatzen du, 3 zutabetan oinarrituta. Ibilbide horretan sortutako margolanetan hiri-paisaiak eta itsas paisaiak dira protagonista; artistaren erakusketa konfinamenduan egindako azken lanek ixten dute: ikuslego zabalago batentzako sortutako 45 pegatinako seriea. Egun horretan bertan, Xiomara Zugazagoitia eta Willy Granados musikariek osatutako La Trama taldearen emanaldia izango dugu baita ere.

Ostiralean, arratsaldeko 19: 00etan, “Berba Ta Irudia” liburuaren aurkezpena izango da Eider Iturriaga eta Ibai Arrieta argazkilari eta egileen eskutik. Kontzertuen argazkilaritzako profesionalen nondik norakoak kontatuko dituzte, Berri Txarrak taldearen bizitzako azken urtea osatzen duten irudiekin. Musika ardatz hartuta,  arratsaldeko 20:30ean, Gasteizko eszenako ezaguna den Doctor Sax artistaren kontzertua hasiko da, Rock klasikoena bere ikuspegi pertsonalatik errepasatuko duena.

Amaitzeko, ekainaren 20an, larunbata, eguerdiko 12:00etan, Mirena Nafarrate aktoresaren “Eta zu, zeren beldur zara?” performance soinuduna izango da protagonista ARTgian. Aktoresa gasteiztarrak, gaur egun Bartzelonan bizi bada ere, antzerkilatzan duen ibilbide sendotua beste eratako emanaldiekin osatzen du. Amaitzeko, Judizmendi Auzoko Jaietako Batzordeak prestatutako auzoko artxiboko irudiak eta auzoan bizi izan ziren pertsonen testigantzak proiektatuko dira aretoko hormetan.

Diziplina anitzeko urteurrena eta ospakizuna da: hitz egiteko, laguntzeko, diziplinak nahasteko. Artea, kultura eta auzoa aberasteko helburuari arreta jartzen diona. “Oso talde zigortua gara, eta ikusarazi, errespetatu eta elkar zaindu egin behar dugu. Konfinamenduan zehar, pertsonek kulturara jo dute ihes egiteko, beren adimena lantzeko, hazteko… eta orain, berriz ere, are egoera kaskarragoan gaude kulturgileok. Kultura ezinbesteko ondasuna da, eta, horregatik, zaindu egin behar dugu” dio Irantzu Lekuek, Judimendiko Jose Lejarreta kalean dagoen ARTgia aretoko zuzendariak.


PostCOVID egoera dela eta, aretoko edukiera mugatua izango da; horregatik, aretoarekin harremanetan jartzea eskatzen dute ARTgiako kideek, sare sozialen (Facebook eta Instagram), webgunearen (www.artgia.com) edo posta elektronikoaren (artgiada@gmail.com) bidez, guztiok gustora egoteko eta ekitaldiaz gozatzeko. Era berean, agintariek ezarritako jarraibideak errespetatuz, galeriaren barruan maskara erabiltzea eskatuko da.

 

 

Artgia bueltan da Uxue Ruiz de Arkauteren eskutik

Irailaren 3an, osteguna, Uxue Ruiz de Arkautek “Ahul” inauguratuko du ARTgia Sorgune & Aretoan, ikuspegi artistikotik aztertutako pertsona eta objektua

Erakusketa urriaren 4ra arte, igandea, bisitatu ahal izango da Judimendi auzoko galerian, ezarritako osasun-neurriak jarraituz

ARTgia Sorgune & Aretoak artearen eta kulturaren aldeko apustua egiten jarraitzen du eta proiektu eta erakusketa berriekin hasiko du iraila

 

GASTEIZ. Joan den uztailean, ARTgia Sorgune & Aretoak ateak itxi zituen abuztuari ongietorria emateko. Hilabete bat, dosi perfektua, gogotsu eta lanerako gogoz betetako denboraldiari ekiteko. Bizi duten normaltasun berriaz eta kultur sektorearen hauskortasunaz jabetuta, galeriak artea, kultura eta kultur eragileak babesteko mezua zabaltzen du. “Kultura beharrezkoa da, eta gure konpromisoa hau babestea”, adierazi du Irantzu Lekue zuzendariak.

Beharrezko hitz positiboak, kultur sektorearentzako etorkizun kritiko baten aurrean, arte galerientzat bereziki. Duela astebete, Gorka Basterretxeak Talka arte galeriaren itxieraren berri eman zuen, Lekueren esanetan “albiste triste eta etsigarria hiriarentzat”. Era berean, Artiumeko langileek manifestazioa egin zuten lanpostu guztiak mantentzea eta zerbitzuaren kalitatea eskatzeko, azken pleguan aurkeztutako aurrekontu-murrizketen aurrean. Zalantzarik gabe, COVID’19  delakoaren krisiak eragin handia izan du kulturan, eta Artgia ere ez da ahaztu behar.

Hala eta guztiz ere, Irantzu Lekuek, sorgune aretoaren buruan, ikasturte berriari hasiera emango dio, hainbat proiekturekin. ARTgia Sorgune & Aretoak, Alazne Payueta eta Sara Berasalucerekin batera, Gasteizko Udalak sustatutako Gazte Klik Klak 2020 argazki eta bideo lehiaketa antolatzen lagunduko du; datorren hilean, hirugarren urtez jarraian, Arabako emakume sortzaileei zuzendutako EmART programa abiatuko du, eta Uxue Ruiz de Arkaute eta Estibaliz Aguirreren erakusketak hartuko ditu hurrengo hilabeteetan. Irantzuk, gainera, espazioaren zuzendaritza eta beste proiektu pertsonal batzuk uztartuko ditu, normaltasun berri honetan ezarritakoaren arabera garatu ahal izango direnak.

Datorren ostegunean, irailak 3, ARTgia Sorgune & Aretoak bere ateak irekiko ditu Uxue Ruiz de Arkauteren “Endeble/Ahul” programazioari hasiera emateko. Inaugurazioa arratsaldeko 20:00etan izango da Judimendi auzoko aretoan. Uxue Ruiz de Arkaute, Estibaliz Agirrerekin batera, EmaART programaren aurreko edizioan hautatutako lau sortzaileetako bat da, eta haren erakusketa atzeratu behar izan zuen konfinamenduak.

Artista arabarrak eskultura eta ikus-entzunezko formatuen bidez aztertzen du pertsonaren eta objektuaren arteko harremana, zehazki eskaladako soka bat. Eskalada soka, orokorki bi zatitan osatua dago: arima, bertatik zintzilik dagoen pertsonaren pisua eustea helburu duen egitura nuklearra dena, sokaren barne frakzioa da. Pertsona bat eskalatzen ari denean eta bere bizitza sokaren ezaugarri ontologikoetatik zintzilik dagoenean, pertsonaren eta objektuaren edo materiaren arteko horizontaltasun argi bat bizitzen da”, azaltzen du Uxuek.

“Objektu bat, heldu beharreko ideia bat. Endeble/Ahul gure egunerokotasunaren erakusgarri da. Bizi dugun errealitateaz. Objektuei heltzen diegu, horiei eusten diegu eta lotura sortzen dugu. Lotura hori, batzuetan, sendoa dela uste badugu ere, aldez aurretik abisatu gabe hautsi daiteke” hausnartzen du Irantzu Lekuek.

Galeriako zuzendariak, artista bera ere, inflexio eta hausnarketa puntu oso interesgarri bat aurkitzen du sortzaile gazte honen lanean, iraila eta aurretik datorren ikasturte zalantzagarriari hasiera emateko.

 

AHUL

Ahul: Indar, kemen edo erresistentzia urrikoa.

Gaskoitik aùl, okzitanieratik avol “id.”.

Eskalada soka, orokorki bi zatitan osatua dago: arima, bertatik zintzilik dagoen pertsonaren pisua eustea helburu duen egitura nuklearra dena, sokaren barne frakzioa da. Zetaduna zein koloregabea da eta kamiseta deritzon atalagatik babestua dago. Arima eta kamiseta. Azken hori sokari erresistentzia, elastikotasuna eta malgutasuna ematen dion ehun koloretsu batez osatuta dago. Bi zatiak nylonez eginak daude, harkaitzaren abrasioarekiko erresistentea den ehun-zuntz bat. Pertsona bat eskalatzen ari denean eta bere bizitza sokaren ezaugarri ontologikoetatik zintzilik dagoenean, pertsonaren eta objektuaren edo materiaren arteko horizontaltasun argi bat bizitzen da.

Eskultura eta ikus-entzunezko formatuetan bitartez, artista gasteiztarrak urbanismoa eta materialtasunaren arteko zirrikituak lantzen ditu. Pertsonaren eta objektuaren edo materiaren arteko horizontaltasunaren eta erlazioaren bilaketa.

ISSSilpean: hasiera berri bat ematen duen atzera begirako bat

Uztailaren 11n, larunbatean, 13:00etatik aurrera, Irantzu Lekueren “ISSSilpean- SSSilencio” erakusketa inauguratuko da KVALVIKArekin batera, David Karba eibartarraren ingurumen-musika elektronikoko eta post rockeko proiektua da.

Irantzu Lekue isiltasunetik abiatzen da kontzeptu gisa, eta bere ibilbide pertsonal eta artistikoa markatu duten diziplina anitzeko lanen eta lan esperimentalen atzera begirakoa erakusten du

GASTEIZ. Hiru urteko ibilbidearen ondoren, ARTgia Sorgune & Aretoak erakusketa berezi batekin itxiko du ikasturtea. Irantzu Lekue ARTgiaren sortzaile eta zuzendariak bere lanaren erakusketa aukeztuko du Judimendiko galerian, lehenengo aldiz aretoa ireki eta inauguratu zuenetik.

“ISSSilpean” erakusketa uztailean zehar egongo da zabalik, eta izaera autobiografiko, pertsonal, esperimental eta intimista handiko laginean murgiltzea proposatzen du. Irantzuk bere ibilbidearen hainbat etapatan sortutako lanak, hainbat leku eta denboratan esperimentatuak. Espazio ireki edo itxietarako asmatutako obren erregistroak, iragankorrak edo iraunkorrak. Ikus-entzunezko lanak, esku hartutako objektuak, pintura-lanak, obra materikoak, hori guztia hitz baten inguruan: isiltasuna.

“Isiltasuna… Isilune asko gordetzen ditugu. Besteentzat, geure buruentzat. Aldez aurretik pentsatutako isiluneak, helburu jakin batekin, edo ezarritako isiluneak. Erakusketak izaera sozial nabarmena duten lanak biltzen ditu, barrura begiratzen duen ikuspegi batetik” azaldu du artistak.

Duela urtebete baino gutxiago Tesalonikara bidaiatu zuten lanak, argitaratu gabekoak edo saritutako lanak dira. Garai berri bati hasiera ematen dion atzera begirakoa.

Hirurtekoa itxi eta berria hasi. Hasiera berri batetik, begiratzeko modu berriak sortzen dira. Pentsamendu kritikoa, emozioak, esperimentazioa oinarri hartuta berritzea. Elkarlanean. Oraingoan KVALVIKArekin.

Larunbatean bertan, inaugurazioaren ostean, David Karba eibartarraren KVALVIKA, ingurumen-musika elektronikoaren proiektua, hasiko da. Norvegiako Lofoten uharteetan dagoen mendi arteko hondartza baten izena hartzen du, non, hain zuzen ere, Josu Torrealday argazkilariaren bere lehen LHko azaleko argazkia dagoen. KVALVIKAren lehen piezak 2015ean konposatu ziren arren, albuma 2016an hasi zen forma hartzen, David Karbak Islandiara bidaiatu eta grabagailu digital baten laguntzaz hondartzetako, ur-jauzietako edo sumendietako giro-soinuak jaso zituenean. Bidaiatik bueltan, soinu hauekin osatutako abesti batzuk batzen ditu, larunbatean Gasteizko galerian zuzenean joko duten errepertorio gisa.

ARTgia proiektuaren ardatz nagusietako batzuk diziplina artistikoen arteko fusioa, sareak sortzea eta kultur kolektibo eta eragileen arteko lankidetza dira. Beste behin ere, uztailaren 11n, larunbatean, Judimendi auzoko ARETOA Irantzu Lekue artista eta zuzendariaren lanaren, printzipioen eta egiteko moduen isla izango da.

 

Continue reading

Uxue Bereziartuak “41 habitat” erakusketa inauguratuko du

Inaugurazioa igandean, maiatzak 31, izango da 12:30etan ARTgia Sorgune & Aretoa aretoan

Ilustratzaileak bi accesitetako bat irabazi zuen galeriak, Gasteizko Udaleko Gazteria Sailaren laguntzarekin, egindako EmaART deialdiaren barruan

 

GASTEIZ. 75 egun igaro dira ARTgia Sorgune & Aretoa|k, Covid-19aren ondorioz, ateak itxi behar izan zituenetik. Denbora horretan, aretoak 62 euskal artista deitu ditu bere bi erakusketa birtualetan: “#ARTdemia” eta duela gutxi inauguratutako “#ResiliART”, www.artgia.com webgunean ikusgai. “Pandemiak etxean eduki ditu pertsonak, baina badirudi normaltasun berri baten hasieran gaudela, eta, beraz, bueltan gaude”, esan dute. ARTgian, orain inoiz baino gehiago, gizartearen eta honek kulturarako duen eskubidearen alde egiten dute.

 

Igandean, maiatzak 31, eguerdiko 12:30etan erakusketa berri bat inauguratuko da Uxue Bereziartua ilustratzailearen eskutik. Emakume sortzaile gazteei zuzendutako EmART 2019 deialdian aukeratu zuten artista gaztea. “Arabako emakumeen* artisten sorkuntzak ikusarazteko proiektu estrategikoa”.

* emakumeak: emakumeen Etxearen definizioa hartzen dugu

 

Uxue Bereziartua sortzaileak 41Habitat erakusketa aurkeztuko du: “41 habitatk 41 ekosistema, mikroklima eta espazioz hitz egiten dute”, adierazi du sortzaileak. 41 ilustraziok osatzen dute erakusketa, eta gorputza erdigunean jarrita, 39 emakume irudikatzen dituzte, askotariko errealitateetan, emozioetan eta sentimenduetan. “Zenbat aldiz egin duen euria beraien baitan, eta zenbatetan hartu dion gorputza belar busti usain gozoak” hausnartu du artistak. “Ariketa hau egitea nahiko nuke ikusleak. Gorputza eta izena jarri diet nik emakume hauei, ikusleak hauei begira bizitza bat sortzea nahiko nuke. Imajinazioarekin jolastea. Bakoitzak habitat bakoitzean gertatu dena eta gertatzen ari dena sortzea”. Helburua pertsonen bizitza, emakumeena zehazki, erdigunean jartzea da. “Pandemia honetan mahai gainean jarritako balioen irudikapena da”, azaldu du Irantzu Lekuek, Judizmendi auzoko aretoko arduradunak.

Bere jarduerari berriro hasiera emateko aretoak formatu berri bat proposatzen du. Horregatik, inauguraziora joan nahi dutenei dei egiten diete beren posta elektronikoaren (artgiada@gmail.com) eta sare sozialen (Facebook, Instagram edo web orria) bidez, aldez aurretik izena emateko. Planteamendu berri honen helburua bisitak antolatzea eta pilaketak saihestea da. Galeriatik beren komunitatearen zaintzaren alde egiten dute.

32 euskal artistak euren bizipenak erakutsiko dituzte #ResiliART erakusketa birtualean

#ResiliART erakusketa birtual berriak alarma-egoera deseskalatzeko lehen faseetan sortutako lanak biltzen ditu, bizitakoa kontuan hartuta. Maiatzaren 28an, osteguna, inauguratuko da arratsaldeko 20: 00etanwww.artgia.com gunean.

ARTgia Sorgune & Aretoa galeriak, UNESCO Etxeak eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak egindako proposamenak 32 euskal artistaren lana biltzen du. Bere lanek GIHak hartzen dituzte gida, erresilientzia gai nagusi gisa jorratzeko. “Erakusketak artistek krisi honetan izan dituzten sentsazioen unibertso zabala ikusarazteko aukera ematen du”, azaldu dute aretotik

GASTEIZ. Gizarte osoaren zirkulazio askea oraindik mugatzen duen konfinamendu luzeak adierazpen artistikoaren bidez garatu eta komunikatzeko beharra are indartsuagoa izatea eragin du. Errealitate hori agerian geratu da ARTgia Sorgune & Aretoak egindako bigarren deialdi birtualean; oraingoan, UNESCO Etxearen laguntzarekin, Erresilientzia sormen mundutik aztertzen duen lagin bat proposatu dute. 32 proposamen hautatu dira. “Beste deialdi publiko bat egiteko gogo handia genuen, deseskalada fase berri honetara eta oraingoan ikuspegi positi postibo bati begiratuz, moldagarritasunera eta gainditzeko hausnarketetara bideratua. Euskal Herrian sortzen dena erakutsi eta erakusteko gogoa duten hemengo artistei irekia. Tokiko lupa altxatuz, kontzeptuari zentzu zabalagoa eta irekiagoa emanez”, azaldu dute. Hala, honako hau diote: “#ARTdemia deialdiaren arrakastaren ondoren, UNESCO Etxearekin eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziarekin lankidetzan aritzea lortu genuen, ikuspegi berri batekin beste proposamen bat bideratzeko: “erresilientzia”edo aldaketetara egokitzeko gaitasuna. “Pozez betetzen gaitu bizi dugun fenomeno honen aurrean artistek dituzten ikuspegi anitzak ikusi eta aztertu ahal izatea”, azaldu dute.

Bi kolektiboen arteko batasuna eta apustua beharrezkoak izan dira deialdi berri honen gastuak arintzeko. “Deialdia bat egiteak kostu ekonomikoa du beti, nahiz eta erakusketa birtuala izan.Lankidetzaren alde egin nahi izan dugu, gizartea aberasten, eraldatzen eta hobetzen duten balioak defendatzearen alde. Erakusketa bi arrazoirengatik eraman behar da aurrera: batetik, horrelako une historiko batean adierazpen-premia nabarmena dagoelako, eta, bestetik, kulturak bizi duen egoera larria ere agerian utzi behar delako, krisialdi batetik irten gabe, bete-betean, beste kultura batean sartu baita “, azaldu dute Begoña López de Aberasturik eta Irantzu Lekuek.

Webgunea aukeratutako artisten ibilbideak, sorkuntzak eta hausnarketak erakusteko tresna da. Bere lanak ikusaraztea, hodeian agertzea eta beren gogoeten eta hausnarketen zabaltzea errazten du. Publikoen interakzioa ahalbidetzen du eta haien obren online salmenta sustatzen du baita ere. “Jendearengana iristeko metodo berri bat da. Berrikuntza eta egokitzapen etengabea eguneroko ogia da eta horrela jarraituko du gizarte likido honetan” diote.

Euskal Herri osotik etorritako 32 artista izan dira aukeratuak. Lanek mundu bat irekitzen diote introspekziora, identitatera, sentimenduetara… Garapen Jasangarriaren Helburuetan oinarritutako mezuekin, erresilientzia hautu gisa. Gizakiaren ezaugarrietan zentratzen da, hala nola moldagarritasunean edo gainditze prozesuan.

Sara Berasaluce argazkilariak eta Eduardo Altsasua artistak, ARTgia aretoko beteranoek, #ResiliaART-en proposatutako formatu birtualaren alde egin dute oraingoan. Horiez gain, beste 16 arabar, 7 bizkaitar, 2 gipuzkoar, 4 nafar eta lapurtar bat daude. Hautatukoen artean askotariko lanak, teknikak eta belaunaldiak daude. Txaro Marañón artista zeramikaria edota Eider Iturriaga argazkilaria, besteak beste. #ResiliART, publiko berrietara iristeko sarean agertzen diren artista horien guztien nahiei, borondateei, analisiei, inpotentziei eta abarrei irekitako leiho bat da. Non helburua pentsamendu kronikoa sustatzea da, “Gizarte kultu, aktibo eta beldurrari aurre egiteko modu baten alde egiten dugu”. Artearen bidez irudikatutako utopiak eta distopiak transmititzea ahalbidetzen duen lagina.

30 sortzaile hautatuko dituzte ARTgia-k eta Unesco Etxeak euskal artistentzako sortutako #ResiliART deialdiaren baitan

Lanak maiatzaren 18a bitartean aurkeztu ahal izango dira

#ARTdemia deialdi birtualerako 78 proposamen jaso zituen ARTgia aretoak

BILBO. Garapen Jasangarriko Helburuak oinarri hartuta, UNESCO Etxeak eta ARTgia Sorgune & Aretoakgiak #ResiliART deialdi artistikoa jarri dute abian. Helburua sortze-lana sustatzea eta artisten lana sustatzea eta zabaltzea da. Erakusketa eta hedapena birtuala izango da eta UNESCOk 2020ko apirilaren 15ean kaleratu zuen munduko ResiliART mugimenduaren barruan dago. ResiliART artearen eta sortzaileen bultzada bat da, Covid pandemiari erantzuteko, eta ahalik eta ikusgarritasun handiena eman nahi die sortzaileek, artistek eta sormen-profesionalek krisi-une honetan aurre egin behar dieten eta gainditzen dituzten erronkei, azaldu du Bego Guzman, UNESCO Etxeko arduradunak.

Konfinamendu osteko aldian, “normaltasun” berri baterantz hurbiltzeko apustua egiten den une honetan, UNESCO Etxeak eta ARTgia Sorgune & Aretoak sinergiak sortzearen alde egiten dute, artea sustatzeko eta garatzeko eta artista garaikideak ikusarazteko, helburu honekin: eraiki nahi dugun mundua irudikatzea.

Egoera honen aurrean eta euskal kultur ekosistema osoaren bidegurutze zaila ikusita, bi erakundeek ikuspegi eta begirada berriak proposatzearen alde egin dute. Bada garaia arteari, sorkuntza garaikideari eta artisten begiradari balioa emateko, bizi diren errealitateen lekuko eta etorkizuneko imajinatuen narratzaile gisa.

Eta orain zer?

Aro digitalean bizi gara. Urtero milioika aurrerapen teknologiko, aplikazio edo gailu mugikor merkaturatzen dira. Harremanak izateko, kontsumitzeko eta lan egiteko modua aldatu da. Aukera ugari daude gure pantailen bidez. Adierazpen- eta hedapen-modu berriak aurkitzeko aukera.

Kultur Adierazpenen Aniztasuna Babesteko eta Sustatzeko UNESCOren Konbentzioa 2005ean onartu zenetik, ingurune digitalak eta lotutako teknologiek aldatu egin dute kultura-ondasunak eta -zerbitzuak sortzeko, ekoizteko, banatzeko eta kontsumitzeko modua. Bere izaera, ordea, ez da aldatzen ingurune digital honetan, nortasunaren eta balioen ibilgailu gisa.

Telefono adimendunak, tabletak eta liburu elektronikoak bezalako gailuetara konektatutako multimedia belaunaldi bat iristea; eduki kulturala banatzeko merkataritza-eredu berriak diseinatzea; Interneten jabetza intelektuala berrikustea; eta online negozio-ereduak agertzea dira industria sortzaile eta kulturaletara bideratutako politika publikoen erronketako batzuk. Erronka horiei erantzuna ematea are premiazkoagoa da COVID-19k kulturaren gordailu gisa bitarteko digitala inposatzean eragindako egoeraren aurrean.

Hala ere, ez guztiek, ez artistek ez publikok, ez dute behar den ezagutza teknikoa edo azpiegitura. Arrakala hori handitu egin daiteke beste latitude batzuetara begiratuz gero, arriskuan al dago kultura-aniztasuna?

Gainera, aro digitalean, espazio publikoak ez dira soilik fisikoak, ziberespazioa ere barne hartzen dute. Horrek esan nahi du giza eskubideen bermeak linean aplikagarriak direla oraindik ere, eta botere publikoek, giza eskubideen arloan dituzten betebeharrak betetzeko, agian neurriak hartu beharko dituztela pertsona guztiek ingurune digitalean parte har dezaten bermatzeko. Ingurune digitalean kultura-eskubideak eta sorkuntza-, adierazpen-, informazio- eta komunikazio-askatasuna babestu eta sustatzeak esan nahi du giza eskubideetan oinarritutako Internet ireki bat babestea, denontzat eskuragarri dagoena.

Hain zuzen ere, 2020ra arte gutxien aurreratu diren herrialdeetan informazioaren eta komunikazioen teknologiarako sarbidea nabarmen handitzea eta Interneterako sarbide unibertsal eta eskuragarria ematen ahalegintzea da 9. garapen jasangarriaren helburuaren helburuetako bat (azpiegitura erresilienteak eraikitzea, industrializazio inklusiboa eta jasangarria sustatzea eta berrikuntza sustatzea). Garapen Iraunkorrerako 2030 Agenda, Nazio Batuen Batzar Nagusiak 2015ean onartua, pertsonen, planetaren eta oparotasunaren aldeko ekintza- plana da. Askatasunaren kontzeptu zabalago baten barruan bake unibertsala indartzea ere badu helburu. Zer etorkizun eraiki nahi dugu inor atzean gera ez dadin?

COVID-19 pandemian esperimentatu, bizi eta pairatu ondoren, zer etorkizun imajinatzen dugu? Zer rol izango du hemendik aurrera ingurune digitalak kulturaren sektorean? Kultura-bizitzan sartzeko eta parte hartzeko kultura-eskubideak bermatu ahal izango ditugu? Eta artisten eta sortzaileen interesak babestea?

 #ResiliART – DEIALDI IREKIA

UNESCO Etxeak eta ARTgia Sorgune & Aretoak sinergiak sortzearen alde egiten dute, artea sustatzeko eta garatzeko eta artista garaikideak ikusarazteko, helburu honekin: eraiki nahi dugun mundua irudikatzea.

Bada garaia sorkuntza garaikideari eta artisten begiradari balioa emateko, bizi diren errealitateen lekuko eta etorkizuneko imajinatuen narratzaile gisa.

Eta orain zer?

COVID-19 pandemian esperimentatu, bizi eta pairatu ondoren, zer etorkizun imajinatzen dugu? Zer rol izango du hemendik aurrera ingurune digitalak kulturaren sektorean? Kultura-bizitzan sartzeko eta parte hartzeko kultura-eskubideak bermatu ahal izango ditugu? Eta artisten eta sortzaileen interesak babestea? Arriskuan al dago kultura-aniztasuna?

📅 Artelanak maiatzaren 5etik maiatzaren 18 ra arte aurkeztu ahal izango dira.

📍 Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute Euskadi – Akitania Euroeskualdean bizi diren pertsona guztiek, adin mugarik gabe.

30 euskal artistek osatzen dute #ARTdemia erakusketa birtuala

ARTgia sorgune & aretoak bultzatu du #ARTdemia deialdia. Proposamenak konfinamenduan sortutako lanak jasotzen ditu. Arratsaldeko 20: 00etan inauguratuko da www.artgia.com webgunean.

Bost egunetan 78 proposamen jaso ditu deialdiak. “Erakusketa oso berezia da, eta deigarria da, adibidez, argazkilari gehienek zuri-beltzaren erabileraren alde egin izana”, azaldu dute aretotik

GASTEIZ. Jendarte osoa bere etxeetan giltzapetuta mantentzen duen konfinamenduak eragin du adierazpen artistikoa garatzeko beharra are indartsuagoa izatea. Errealitate hori agerian geratu da ARTgia sorgune & Aretoak deituriko #ARTdemia deialdiarekin: bost egunetan 78 proposamen aurkeztu dira aretok deituriko lehen deialdi birtualean. 30 hautatu dituzte epaimahaikideek. “Deialdi publiko bat egiteko gogo handia genuen, hemengo artistei irekia, erakusteko eta Euskal Herrian sortzen dena balorean jartzeko. Tokikoa kontzeptuan lupa altxatzea, kontzeptuari zentzu zabalagoa eskaintzea izan da gure apustuaren xedea “. Hala, adierazi dutenez, “asko dira gai hau proposatzen ari diren deialdiak, erqa guztietako deialdiak baina, gure kasuan, nazioartekoa izan zen Nomadak deialdia antolatu ondoren, eta Arabako eta Gasteizko artistentzat soilik egindakoak izan diren bestelako deialdiak deitu ostean, esparru berri hau zabaldu nahi genuen: Euskal Herrikoa. Hermengo artistei tartea emango diena”.

Parte hartzaileen kopurua espazioaren baldintza ekonomikoek markatu dute, “Deialdi hau abiatzeak bere kostuak ditu eta honaino eramanahal izan ditugu. Bi arrazoik bultzatu gaituzte deialdi hau sortzera: hau bezalako une historiko batean adierazpen-premia handia dagoelako eta hemengo artisten errelatoa jaso nahi genuelako eta;  ikultur ekosistemak bizi duen krisia mahaigaineratu nahi izan dugulako”, azaldu du Begoña Lopez de Aberasturik.

Euskal Herriko 30 artista dira aukeratutakoak. Gehienak Arabakoak dira, eta 12 artista aukeratu dituzte. 7 bizkaitarrak dira, 4 gipuzkoarrak, eta bi lapurtar eta nafarrak. Marco Sanz artista katalanaren proiektua ere onartzea erabaki du epaimahaiak, “herri honi oso lotua dagoelako”. Artista bakoitzak ikuspegi batetik sortu du. “Lehen aldiz, guztiak egoera berean gaude. Egoera sozioekonomikoak bereizten gaitu, noski, baina entzierro egoeran gaude denok. Artelanak kapitalismoaren ingurukoak dira, eskubideen murrizketei buruzkoak, murgildurik gauden hizkuntza belizistari ere erreparatzen diote “eta, horrela, pentsamendu kritikoa indartzen dute”. Azken batean, “Jendarte kultu, aktibo eta heriotzari beldurra zabaltzeari aurre egiteko modu baten aldeko apustua. Utopia eta distopien arteko kontakizuna proposatzen duen erakusketa.

Genero-ikuspegia

ARTgia, Enebada! Eta Kultur Act elkarteek azaldu dutenez, balio erantsia ematen diote gehienak orain artean abiatutako deialdietan inoiz parte hartu ez duten artistakdirelako. “Batzuk konsagratutako artistak dira, Jokin Oregi, Bergarako street art-er, Sortwo bezala ezagunagoa, kasu; Javier Berasaluce argazkilari ospetsuaren moduan ala Edurne Herran Berlinen bizi den artista gasteiztarraren kasuan bezala. Badaude ere etorkizunean -eta dagoeneko- zeresana emanten ari diren artistak ere, tartean Uxue Bereziartua, iF Matxikote edo Barbara Gragirena, adibidez”. Deialdiak, gainera, Arabako hiru kultur eragile horiek lantzen duten betekizuna betetzen du: feminismoarekiko eta genero ikuspegiarekiko konpromisoa.

Kezka handia

ARTgia, Enebada! eta Kultur Act elkarteek, berriz ere, konfinamendu egoeran bada ere sortzen jarraitzeko duten apustua azpimarratu nahi izan dute, baina euskal kultur ekosistemak bizi duen egoera “oso kritikoaz” ohartarazi nahi izan dute.

Hala ere, aurrerapausoak ikusi dituzte joan den astetik. “Egoera hau mahai gainean jarri genuenetik mugimenduak ikusi ditugu, positiboan. Asteburuan kulturarako sektorearteko mahaia bildu da, eta Osasun Larrialdiak eta Alarmako Estatuak kultura-ehunean dituzten ondorioak aztertu dituzte, Eusko Jaurlaritzak, Aldundiek, Eudelek … eta hori positiboa da “. Ez hori bakarrik, “Udal batzuek konpromisoa hartu dute jada itxita zituzten eta atzeratu egin diren kultur jardueren ordainsarien %30 ordaintzeko, eta hori ere aurrerapausoa da”, gainera, azken egunotan ezagutu diren beste proposamen zehatz batzuk aipatu dituzte.

Edonola ere, “garrantzitsuena da sektorea bera mugitu dela”. Hala, adibide gisa jarri dute Karraskan-en batutako 33 elkarteek egin duten lan komuna, sormen guneen euskal sarea. Txosten zabala plazaratu dute “COVID19k kultura- eta sormen-sektorean eragindako krisiaren lehen ebaluazioa”. Ez dira bakarrak izan, izan ere, ARTgiak Kultura Live musika aretoen elkartearen proposamenak ere nabarmendu nahi izan ditu pandemiak sortutako egoeraren aurrean.

ARTdemia: Aukeratutako proposamenak

Gaur, apirilak 4, Skype bidez elkartu da #ARTdemia deialdiko epaimahaia. 

Aurkeztutako 78 proiektuak baloratu ostean hauek dira aukeratu dituenak: 

Epaimahaiak zera nabarmendu du: 

  • Positiboki baloratzen dira aurkeztutako proiektuen kopurua eta kalitatea; aniztasuna egon da bai diziplina artistikoetan, bai sortzaileen profiletan, eta horrek deialdi honen helburu nagusietako bat indartzen du: erakusketa-espazioak ireki behar dira testuinguruko artisten lanerako.
  • Jasotako 78 proiektuak aztertu dira, deialdi honen oinarrietan ezarritako balorazio-irizpideen arabera.
  • Hautatutako proiektuei dagokienez, nabarmendu behar da funtsean bat datozela deialdi honen bidez sustatu nahi diren funtsezko balioekin: kalitatea eta berrikuntza artistikoa, konpromisoa eta gizarte-interesa, pentsamendu kritikoa eta genero-ikuspegia sustatzea.
ABIZENA IZENA ESKUALDEA
Albeniz Natalia Araba
Arin Inge Lapurdi
Arrosagaray

Araujo

Juan

Carmen

Araba

Bizkaia

Berasaluce Javier Araba
Bereziartua Uxue Gipuzkoa
Díaz Estíbaliz Araba
Errasti Josu Araba
Estívariz Yone Araba
Etxeandia Karmele Bizkaia
F. Brandon David Araba
Gebara Ainara Araba
González Mikel Araba
Gragirena Bárbara Nafarroa
Guevara Claudia Araba
Hernández Busto Miguel Alfredo Araba
Herrán Edurne Araba
Hoisington Colin Bizkaia
Izquierdo Silvia Bizkaia
Madariaga Unai Bizkaia
Malla Salim Araba
Martín Uxue Bizkaia
Matxikote IF Lapurdi
Ochoa de Olza Pablo Nafarroa
Oregi Jokin Gipuzkoa
Orgaz Cova Bizkaia
Oskoz Ainara Gipuzkoa
Ruiz de Eguino Iñaki Gipuzkoa
Salazar Aitor Araba
Sanz Marco Catalunya

 

Gasteizen, 2020ko apirilaren 4an.

logo-artgia-

ARTgiak konfinamendua profitatu du bere lehen deialdi digitala egiteko

#Artdemia apustua da konfinamenduan zehar garatutako tokiko artisten sorkuntzak erdigunean jartzea. 30 artistaren lanak aukeratuko dituzte

“Bizi dugun une historikoaren garrantziak horrelako deialdi bat eskatzen du. Kapitulu berri bat da historian, fase berri bat, kontakizun ezberdina izango duena, eta utopiei eta distopiei atea ireki diena”

GASTEIZ. “Bi aukera genituen: erakusketak, hitzaldiak, mikro-antzerkiak eta bisita gidatuak bertan behera uzten jarraitzea edo zerbait ezberdina egitea eta sorkuntza erdigunean jartzen jarraitzea”, dio Iñaki Landa ARTgiako arduradunak. Begoña Lopez de Aberasturik, gainera, zehaztu du orain arte hiru erakusketa bertan behera utzi dituztela -Yone Estivarizek ezin izan zuen Latxa aurreikusi bezala bukatu-, Uxue Lopez de Arkauterena irailean berriro programatu dutela eta Estibaliz Aguirrerena urrira arte itxaron beharko duela jakinarazi dute-. “Berrprogramazio horiei mikro-antzerki bat eta artistek lehendik antolatuta zituzten jarduera paralelo guztiak gehitu behar zaizkie”, adierazi du.

ARTgia Sorgune · Aretoaren helburu nagusietako bat artea sustatzearen eta garatzearen alde egitea da, eta artista garaikideak ikusaraztea “sormen jarduera sustatzeko eta jarduera paraleloen bidez bere obraren sustapena eta zabalkundea errazteko”. “Herritar guztiok gure etxeetan gaudenean nekez gauzatu daitezke erakusketa eta zabalkundea orain arte planteatuta genituen moduan”, diote. Egoera horren aurrean, eta ARTgia euskal kultur ekosistema osoak duen bidegurutze zailaren aurrean, ezin zen besoak gurutzatuta geratu. “Artea eta sorkuntza garaikidea balioan jartzeko garaia da: une zail hauetan ikusarazi egin behar da”.

Hala, Enebada! eta Kultur ACT kultur elkarteek indarrak batu dituzte ARTgia sorgune & Aretoarekin #ARTdemia Deialdiaren Lehen Edizioa abian jartzeko, konfinamenduan zehar garatutako tokiko artisten sorkuntzak erdigunean jartzeko apustua egiten duena. “Une historiko klabe batean iristen den obren erakusketa birtual bat: pandemia bat”, azpimarratu du Lopez de Aberasturik.

“Mende hasieran Obligaciones taldeak La epidemia se extende el virus trabaja con suavidad abesten zuen, eta ARTgiatik, momentu hori iritsi den unean proposamen artistiko berriei ireki nahi diegu leihoa. Euskal Herri osoko sortzaileek entzierro eta konfinamendu egun hauetan sortzen ari diren lanak erakutsi ahal izango dituzte, erakuslehio txiki bat zabaldu nahi izan dugu”, adierazi du Landak. Obra sortzea, beraz, COVID-19 epidemiari lotuta.

Bizi dugun une historikoaren garrantziak horrelako deialdi bat behar duela ulertzen du ARTgiak. Horregatik aukeratuko ditu gehienez 30 euskal artistaren lanak: Nafarroa, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Beherea edo Zuberoako lurraldeetan bizi edo lan egiten dutenenak. “Kapitulu berri bat da historian, fase berri bat, kontakizun ezberdina izango duena, eta utopiei eta distopiei atea ireki diena”.

Kapitalismoaren heriotza ekarriko al du? Eskubide murrizketa hau izango al da neo-faxismoaren atarikoa? Ohitu al gara salbuespen-egoerara? Zer ondorio izango ditu gure eguneroko hizkera belizistak? Zer da pentsamendu kritikoa osasun-larrialdiko egoera batean? Zer izango da Naomi Kleinen shockaren doktrina? Eta zer gertatuko da etorkizunean? Zein izango da artearen lekua krisialdian? ARTgia, Kultur Act eta Enebada! Taldeek arte garaikidea proposatzen dute, hiltzeko beldur zabalduaren aurrean.

Kezka handia

ARTgiak konfinamendu egoeran ere sortzen jarraitzearen aldeko apustua egin du. Dena den, deialdi honetan parte hartzen duten eragileek ohartarazi nahi izan dute Euskal Herriko kultura eta sormen-industrien sektorea egoera “oso kritikoan” dagoela.

“Europako herrialdeek, hala nola Alemaniak edo Frantziak, krisiari aurre egiteko eta KSIak alde batera ez uzteko zenbait ekintza abiatu dituzte, baina hemen ez dugu horrelakorik ikusten; ez Espainiako Gobernuaren aldetik, baina ezta Eusko Jaurlaritzaren, Nafarroako Gobernuaren eta Aldundien aldetik ere; ezta udalen aldetik ere”. Horregatik, beharrezkotzat jo dute egoera horretan premiaz planteatzea administrazioak hartu beharreko neurriak: krisi horrek kultur sektorean uzten ari den eragin kaltegarriak arintzen lagunduko duten neurriak.

Kultur Act, Enebada! eta ARTgiak bereziki azpimarratu nahi izan dute, adibidez, Kultura Sailaren Bitartez edo Sorgune bezalako deialdien egoera, baina baita beste deialdi batzuena ere, hala nola Gasteizko Udaleko Kultura Proiektuetarako deialdia. “Kasu guztietan, oinarriak dagoeneko argitaratu behar ziren, proiektuak aurkezteko aukera zabalik behar zen egon eta, guztietan, sine dieatzeratu dira”. Iñaki Landak azaldu duenez, “Telelanaren aldeko apustu publikoa egiten den bitartean, praktikan aukera hori ukatu egiten zaie sortzaileei, errotik moztu baitute proiektuak aurkezteko aukera, fase hori telematikoki soilik egin daitekeen arren”.

“Horrek mugako egoera batera eraman du ekosistema kulturala, 2019an hainbat proiektu desagertu ondoren 2020a basamortu bihur dezakeena”. Arazoa bikoitza da: batetik, “Eragile batzuek ezin dutelako aurreko urtean egindako lana justifikatu, dena stand by -ean egoteagatik; eta, bestetik, ez dakitelako 2020ko egitasmoak noiz aurkeztu ahal izango dituzten”. “Erakunde bakoitza mundu bat da, eta egoera bakoitza ezberdina, baina unea da erakundeek elkarlanean aritzeko eta oso kontziente izateko unearen larritasunaz eta kultur ekosistema aberats bat paramo bihurtzeko aukeraz”, nabarmendu dute.

Azkenik, elkarte horiek ohartarazi dute 2020. urteko azken hiruhilekoan kultur ekimenen saturazioa gerta daitekeela aurreikusten dutela. “Egoera honek ez die inolaz ere mesederik egiten ez publiko kulturalei, ez sortzaileei. Berbideratu ere egin behar da “, azaldu dute.

Horrela, ARTgia, Enebada! Eta Kultur ACT-ek neurriak lehenbailehen hartzeko apustua egin dute eta zera proposatu dute, “2019ko justifikazioak eman ezin izan dituzten eragileei erraztasunak emateko erabakiak, 2020ko justifikazioak errazteko neurriak, denbora gutxiago egongo baita jarduerak garatzeko eta, batez ere, telematikoki aurkezten diren deialdi guztiak lehenbailehen martxan jartzeko, osasun-egoerak ahalbidetzen duenean jarduerak normaltasunez egin ahal izateko”.

Artdemia imagen chat
logo-artgia-

ARTgiak bere jarduera guztiak bertan behera utzi ditu eta erakusketa gunea apirila bitartean itxi du

Gaur izango da Yone Estivarizen “latxa” erakusketa bisitatzeko azken eguna. Bisitak koronavirusaren protokoloaren pean egingo dira.

Iraila bitartean atzeratu du Uxue Ruiz de Arkaute arkitekto eta artista arabarraren “plaza” erakusketa.

>GASTEIZ. Joan den asteartean ARTgia sorgune & Aretoak iragarri zuen bertan behera uzten zuela nazioarteko biran espazioan burutu behar zen “El Búho” antzerkia. Arrazoia: Euskal Herriko kultur ekintza eta ikuskizun ia guztiak baliogabetzera eraman duen berbera: COV-19 Birusa eta hori kontrolatzeko erakundeek proposatutako neurriak errespetatzea.Espazioa haratago joan da gaur: bertan behera utziko ditu bere jarduera guztiak, eta apirilera arte itxiko ditu ateak. Hala iragarri du haren zuzendariak, Irantzu Lekue artistak. “Bildu gara, artistekin hitz egin dugu, eta apustua arduraren aldekoa da. Gure ustez, gertatzen ari dena ulertzeko gakoa gizabanakoaren mailatik izurrite mailara igarotzea da, berau pairatzen duena gizartea baita. Horregatik, etxean geratuko gara”.

Jarduera etenaldiak antzerki bat, hainbat bisita gidatu eta bi erakusketabertan behera uzti ditu: Yone Estivariz argazkilariarena eta Uxue Ruiz de Arkaute arkitektoarena. Irantzu Lekuek azaldu duenez, ARTgiak apirilera arte ateak ixtea aurreikusten badu ere -osasun agintariek beharrezkoa ez dela eta egoera normalizatu egin dela-, Ruiz de Arkautek bere esposizioa irailera arte atzeratu behar izan du eta Estivarizek hiru eguneko esposizioa galdu du.”Erakusketa gunea goraino dago abuztua bitartean eta hori da ikusi dugun aukera bakarra. Aurrerantzean bertan behera utzi behar badira irailetik aurrera kokatuko ditugu”, azaldu du.

ARTgiak, horrela, osasun-agintariek gomendatzen dizkiguten euste-neurri, berrogeialdi-neurri eta isolamendu-neurri guztiak errespetatzearen alde egiten du. “Izan ere, hori eginez ere, eta historian inoiz baino prestatuago egonda pandemia bati aurre egiteko, inoiz baino globalizatuago gaude, halaber, pandemia bat hedatzeko eta indartzeko”. Artgiak bere komunitatea zaintzearen alde egiten du, erantzukizunaren alde.

photo5868263256349585772

Gazteria Zerbitzuak gazte sortzaileentzako Gazte OK topaketa jarri du abian

“Kultur kezkak dituztelarik proiektu berriei ekiteko gogoa duten” 16 eta 32 urte bitarteko pertsonek har dezakete parte

Arreta berezia emango zaie emakumeek egindako sortze-lanei, Oitia Ortiz de Lazkano artistak, Sara Berasaluce argazkilariak, Maiela Zurutuza diseinatzaileak eta Ania Buruaga ilustratzaileak parte hartuko baitute

Abian da gazte sortzaileentzako Gazte OK topaketa. Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuak sustatutako ekimen berria azaroaren 15ean (ostirala) eta 16an (larunbata) egingo da, IDarten —garai bateko Betoñuko komentua— eta Bibat musoan. Almudena Maesok eta Aaron Fernández de Arroyabek koordinatu dute ekitaldia, zeinak ideia zurrunbilo bat biltzen baitu. “Zer egiten dugu Gasteizen sorkuntzaren alorrean mugitzen garen gazteok? Zertan ari gara lanean? Zeintzuk dira gure proiektuak? Zein sinergia sortu daiteke? Nortzuk dira protagonistak? Zergatik ez dago horiek batzeko tokirik? Zeren zain gaude amets berriak eraikiko dituen eta geroko proiektuen hazia izango den topaleku bat sortzeko?”.

“Kultur sorkuntzaren alorreko 16-32 urte bitarteko gazteak elkartu nahi ditugu programazio baten inguruan, aliantzak josi eta ikasteko aukera izan dezaten. Tresnak eman nahi dizkiegu beren ametsak lortzen laguntzeko. Eta, jakina, arte mota guztiak sustatu, norbera adierazteko eta errealizatzeko bidea den aldetik”, azaldu du Gazteriako zinegotzi arduradun Miren Fernández de Landak. Gazte Planak gazteentzako topaketa-ekitaldi bat antolatzea aurreikusten zuen 4.2 ildoan. Orain, Udalak gauzatu egingo du proposamena.

Antolatzaileek azaldu dutenez, GazteOK topaketak ekarpena egin nahi dio oraingo kulturaren testuinguruari, berrikuntza eta arte eta kultur aktibismoa abiapuntutzat hartuta. Horretarako, “pertsonen ahalduntzea lortu nahi dute, arlo soziala kontuan hartzen duen artearen eta kulturaren ikuspegia eskainiz eta haiekin batera sortuz.Ikertu, probatu, iradoki, esperimentatu, transmititu eta azkenean sortzearen aldeko apustua egiten du, pertsonak arte eta kultura proposamenen inguruan biltzearren, bitarteko tradizionalak zein teknologia berriak erabiliz”. “Aliantzak lotu eta sinergiak bideratu behar dira, herritarrek artea eta kultura zerbait propiotzat har ditzaten, kultura eskuratzeko oztopoak kenduz”, amaitu dute.

Gazte OK programa hiru fasetan egituratu da. Lehenengo, prestatze-jardunaldiak egingo dira: hamar lantegi, kultur jarduerak… Bigarren fasean, ikuspegi profesionalagoa gehituko da. Azkenik, jardunaldiak berak egingo dira, bi egunetan, sortzeko kezka duten gazteentzat bakarrik.

“Lantegi batez ere praktikoak antolatu ditugu, oinarrizko hiru alderdiri buruz: ekonomia (fakturazioa, BEZa, PFEZ), online eta offline komunikazioa, eta ideia artistikoen kontzeptualizazioa. Emakumeak artean eta kulturan ikusarazteari buruzko eztabaida ere irekiko dugu, jasaten dituzten kritikak eta presioak aintzat hartuta”, azaldu dute antolatzaileek. Beste jarduera batzuk ere izango dira: dokumental baten proiekzioa, kontzertuak, performance bat… “Erdi Aroko hirigunetik atera nahi izan dugu, eta gure jarduerak hiriko beste leku batzuetara eraman: Espazioa, Pilarren; Orbain, Koroatzean; ARTgia, Judimendin; Arkaiate Kultur Espazioa, Salburuan, eta IDarte, Betoñuko garai bateko komentuan. Emaitza ezberdinak lortu nahi ditugu, eta era ezberdinean lan egitearen alde egin dugu”, azaldu dute.

Egitaraua:

Prestakuntza. Artisten ekonomia

Artisten ekonomiarekin lotutako prestakuntza praktikoa, urriaren 13an, 18.00etan hasita.  Aaron Fernández de Arroiabek BEZaren, PFEZren edo fakturaken nondik-norakoak azalduko ditu.

Prestakuntza. Portafolio eta statementak

ARTgia sorgune & aretoa-rekiko lankidetzan, Kultur ACT-k prestakuntza praktikoa eskainiko du lan-sorta eta adierezpenei buruz, urriaren 24an, 18.00etan hasita. Ideiak nola kontzeptualizatu eta proiektuetan nola islatu landuko da.

Urriaren 25ean, 18.00etan hasita, komunikazio aditu Iñaki Landak online eta offline komunikazioari buruzko prestakuntza praktikoa eskainiko du.

Esku-hartze artistikoa. Urriaren 31n. Arkaiate espazioan

Esku-hartze artistikoa Arkaiate auzoan.        “Jam formatua”, zuzeneko musikaz.

Girls! to the front hitzaldia:

Arabako hiru emakume artista eta sortzailek arte prozesua nola bizi duten azalduko dute, emakumeen* ikuspuntutik. Solasaldia azaroaren 6an izango da, ¶espazioa aretoan, 19:00etan.

NAKBAren kontzertua, Orbain kultur elkartean

Gasteizko rock taldea, hardcore ukituak dituena. Orbain kultur elkartean joko dute, jardunaldien aurretik giroa sortzeko.  Talde gaztea da, eta gai berriak aurkezteko baliatuko dute kontzertua. Kontzertua 20:00ean hasiko da.

GazteOK jardunaldiak. Azaroak 15, goizez

Hasteko, solasaldiak izango dira Bibat museoan. Gai hauek aztertuko dira: kultura berrikuntzari buruzko esperientziak, kultura Europan… Garaion, Teklak, eta beste  entitate batzuk izango dira parte-hartzaileen artean.

GazteOK jardunaldiak. Azaroak 15, arratsaldez

Diziplinen arteko ibilaldia: Nerea Garces argazkilari gaztearen argazki-erakusketa, kontzertu bat formatu txikian, eta arte-lan bat. 19:00etan hasiko da, Fariñasetik.

GazteOK jardunaldiak. Azaroak 16, goizez

Bibat museoan izango da azken jardunaldia.  Gasteiz eta Arabako zenbait emakume artista, sortzaile eta kultur kudeatzailek hartuko dute parte. Parte-hartzaileen artean sinergia sare bat sortzea da asmoa.

GAZTEOK-kartela-2019
photo5868263256349585771
IMG-20190830-WA0027

ATAURI ART 2019

ATAURI ART JAIALDIAREN ZORTZIGARREN EDIZIOAK ARRETA JARRIKO DU DESPOPULAZIOAREN AURKAKO BORROKAN, ARTEAREN BITARTEZ

“AtauriArt zirku- eta antzerki-jaialdi bat baino askoz ere gehiago da, gure landa-herria aldarrikatzeko modu bat da; txikia baina bizia eta etorkizun handikoa”

GASTEIZ. Urtero bezala, udako azken astinduekin AtauriArt dator. Bere zortzigarren edizioan dagoen jaialdiak urtez urte handitzen jarraitzen du eta dagoeneko hitzordu finkoa da Arabako Mendialdeko biztanleentzat. Arratiandi kultur elkarteko ordezkariek eta Bapatean-ek Gasteizko ARTgia sorgune & aretoan aurtengo kartela aurkeztu dute, eta artearen bitartez fokua jarri dute despopulazioaren aurkako borrokan.

Festibala 2012an hasi zen Ataurin, 20 biztanle baino zertxobait gehiago dituen Arabako Mendialdeko herri txiki batean, eta aurtengoa zortzigarren edizioa du. ” Zirku- eta kaleko antzerki-jaialdia antolatzearen erronkari aurre egiten diogu, batetik, eskualdeko egungo kultura eskaintza osatzeko; eta, bestetik, kultura herriguneetara hedatzeko” adierazi du Bapatean taldeko Isra Cuadradok. Aurten, 2018ko formatuari eutsiko diote; asteburu nagusia irailaren 6, 7 eta 8an Ataurin, bi ikuskizun gehiago irailaren 14 eta 15ean, Azazetan eta Korresen, hurrenez hurren. Eta beste bi emanaldi urrian eta azaroan. Horrela, Atauri Art 2019ko kartelak 10 ikuskizun izango ditu guztira; tartean, “El Sauce” antzerki inklusiboa egiten duen Azikarte Elkartearen eskutik, Keniatik datorren “Might Jambo” konpainia edo ipuin-kontaketa eta tailerrak, txikienentzako hitzordu berezia. Arratiandi Kultur Elkarteko Ruth Ibisateren ustez: “AtauriArt zirku- eta antzerki-jaialdi bat baino askoz ere gehiago da, gure landa-herria aldarrikatzeko modu bat da; txikia baina bizia eta etorkizun handikoa. Horregatik, aurten nabarmendu nahi izan dugu artearentzako guneak sortuz ere despopulazioaren aurka egin daitekeela “. Testuinguru horretan kokatzen dute urriko jardunaldirako programatu den “Soñando un lugar” luzemetraia. Landa-eremuetako despopulazioaren borroka artearen bitartez eta  “Orgullo rural” ikuskizun musikatua dira filmaren ardatza.

Apustu zabala, askotarikoa eta kalitatezkoa, ikusle guztientzako ikuskizunak, artista asko, zenbait espazio eta, batez ere, bere jaialdiaz harro dagoen herria eta publiko errenditua eta konprometitua. “Atauri Art badabilela eta boluntarioak ez direla faltako jakin badakigu ere, lehen urteko nerbioak izaten jarraitzen dugu. Artistak gustura egotea, itzuli nahi izatea guretzat garrantzitsua da; baita ikusleak ikuskizunak gogoratzean irri egitea ere. Hilabeteak daramatzagu dena prestatzen, iraileko asteburua itzela da, baina argi daukagu merezi duela jende askok Atauri mapan jartzen baitu jaialdiari esker” azpimarratzen du Xabier Orive Arratiandikoa eta Atauriko herritarra.

IMG-20190830-WA0025
Artgia-EmART-2019-01

Hiru artista arabarren lana aukeratuko du ARTgia-k EmART deialdiaren bidez

Deialdiak hiru formakuntza saio eskainiko ditu artisten ekonomia, komunikazioa eta proiektuen aurkezpenen inguruak erdigunean jarriz. Gasteizko Udalaren laguntzarekin burutuko da deialdia.

Arabako emakume artisten lana hauspotzea du helburu eta sari ekonomikoa eta bi erakusketa eskaintzen ditu; kolektiboa eta bakarkakoa

GASTEIZ. “Arabako emakume artisten lana hauspotzea eta mahaigaineratzea da gure helburua proiektuari heldu genionetik eta… horretan ari gara”. Horrelaxe azaldu du ARTgia sorgune & aretoko kide Ludi Puertas-ek EmART deialdiaren funtsa.  “Arte bisualen, soinudun arteen eta arte eszenikoen barruan kokatzen da EmART, Araban emakumeen sorkuntza gaztea sustatzeko”.  Araban susperraldian dauden emakume artistak kultura ekosistema baten erdigunean jartzea dauka xedetzat eta emakume artista arabarrek sortutako artelanen ekoizpena, erakusketa eta hedapena sustatzen ditu deialdiak.

Bigarren aldia da deialdia abiatzen dutela eta lehen edizioan ikasitakoa praktikan jarri dute. “Aurten formakuntza saioak eskainiko ditugu. Aurreko urtean hainbat izan ziren zenbait artistek aipatu zizkiguten gabeziak. Horien artean daude adibidez oso basikoak diren baina inork erakusten ez dituen artiston ekonomiaren kudeaketa, on line eta off line komunikazioa edota proiektuen kontzeptualizazio eta aurkezpenak”.

Almudena Maesok hitz egin du honen inguruan. 24 urte dituen artista honek oso argi dauka “unibertsitatean ez direla apenas horrelako gaiak jorratzen; ez BEZ-a, ez PFEZak… lanean hasi eta bai ala bai ezagutu behar direnak”. Horregatik, urriaren 24, 25 eta 26an hiru formakuntza saio hauek eskainiko dituzte “praktikoak eta behar beharrezkoak diren gauzak nola egin irakasteko”.  “Sinergiak elkarrizketa eta elkarlanaren bidez sortuko dira, eta, horrela, sareak eraiki ahal izango dira askotariko diziplinak jorratzen dituzten artisten artean”, azaldu du.

Ludi Puertas, ARTgiako kideak azaldu du «arte bisualen, soinudun arteen eta arte eszenikoen barruan kokatzen da, Araban emakumeen sorkuntza gaztea sustatzeko jarduera ildo gisa, helburutzat baitauka herrialdean garabidean diren emakume artistak kultura ekosistema baten erdigunean jartzea. Emakume artista arabarrek sortutako artelanen ekoizpena, erakusketa eta hedapena sustatzen ditu deialdiak». Hiru proiektu aukeratuko dituzte eta horiek jasotzeko epea urriaren 26tik azaroaren 10a bitartean egongo da zabalik “gaueko 23:59ak arte”.

Gasteizko Jose Lejarreta kalean leku hartu duen ARTgia sorgune eta aretoaren helburua topaketa, truke, hibridazio eta elkarrizketa artistikorako gunea izatea da. Artistei, sortzaileei, agente kulturalei eta jendarte osoari oro har irekita dago, betiere erdigunean sormena, ikerketa, esperimentazioa, berrikuntza eta hedapen artistikoa jarrita.

Artgia-EmART-2019-02
Artgia nueva temporada 02

Edurne Herrán, Ane Gebara, Piko Zulueta eta Sara Rodríguez eta Alazne Paiuetak osatutako kolektiboa izan dira aukeratuak

Sorguneak aurkezten duen bigarren beka deialdia da eta artista arabarrak dira denak

GASTEIZ.  Bost artisten lana mahaigaineratuko du ARTgia da! beka deialdiak.  “Gazteak batzuk eta ibilbide nabarmena duten veste batzuk” Irantzu Lekue ARTgia-ko arduradunak azaldu duenaren arabera. Deialdi honen bidez, Arabako artista berri zein ibilbidea duten artisten lana sustatu nahi du ARTgia sorgune & aretoak. Deialdiak ARTgia sorgune & aretoak abiarazten duen ARTgia da ildo estrategikoari erantzuten dio.

“ARTgia da Arabako artistei erakusketa-gunea irekitzearen aldeko apustua da, hitzetatik ekintzetara salto egiten duena. Hala, beren artelanak ARTgia aretoan erakutsi eta hedatzeko bitartekoak eskaintzen ditu eta, gainera, proiektu irabazleek 400€ko diru-laguntza jasoko dute”, azaldu du Irantzu Lekue aretoko zuzendariak”.

Lekuek nabarmendu duenez, epaimahaiak modu egokian baloratzen du, bai zenbakiei dagokionez baita aurkeztutako proiektuen kalitateari dagokionez; diziplina eta sortzaileen perfil aukera zabala izan dugu, honek bai proiektua bai deialdia aurrera eramateko izan genituen helburu oinarrizkoenetariko bat indartzen du: artista lokalen lanean erreparatzen duten espazio berriak irekitzeko beharra.

Aurkeztutako 22 proiektu eta obrak aztertu dira, deialdiaren oinarrietan ezarritako balorazio irizpideen arabera. Aukeratutako proiektuei dagokionez aipatzekoa da funts berdina partekatzen dituzten proposamenak direla, eta deialdi honetatik aurrera eraman nahi diren  oinarrizko baloreak partekatzen dituela: kalitate eta berrikuntza artistikoa, konpromisu eta interes soziala, pentsamendu kritikoaren sustapena eta genero ikuspegia

Aukeratutako 4 proiektuen artean hurrengo artisten obrak aurkitu ditzazkegu: : “HILARRIA” Alazne Paiueta eta Sara Rodríguez-en eskutik, hilerri bat planteatzen duena eskulturen etxe bezala, hormigoi eta loreen bidez sortuak, eskultura bertikalak santutasun ideiatik abiatuta; “4pArTE”  Ane Gebara-ren eskutik, lau ate proposatzen dituenak, lau emakumeen partehartzeekin, haien artean erlazionatuak; “WECANDOIT”  Edurne Herrán-en eskutik, IKEA eskuliburuetatik abiatuta, irudi maskulinoak aurkezten dituztenak, emakumeen presentzia gehitzeko, bere inguruko emakumeen adibideetatik; eta  “BASORATU” Piko Zulueta-ren eskutik, fotografia sorkuntza garaikidea Shirin Yoku-arekin lotzen dituena, basotik paseatzean oinarritzen den praktika japoniarra, naturarekin kontaktuan jartzeko gure zentzumenen bidez.

Lau proposamenen kalitate artistikoa, lortutako aukera diziplina artistikoei dagokionez, lantzen diren gaiak eta artista ezberdinen perfilak, ziur asko posible egingo dutela bisitatzaileak ARTgia sorgune & aretora hurbiltzea eta kontestu hurbiletik obrak artistikoak gozatzea.

Artgia nueva temporada 01
Artgia-bigarren-urteurrena

ARTgiak antzerki, musika eta erakusketa berri batekin ospatuko du bigarren urteurrena

MICE, Belen Nevado eta Alba Tojo emakume sortzaileak izango dira protagonista Gasteizko sorguneak osatutako egitarauan. Judimendiko jaiekin batera ospatuko du urteurrena

«Gaztetasuna, emakumezkoen taularatzeak eta esperientzia eskutik helduta». Hala laburbildu dute ARTgia kultur espaziotik ekaineko agendak  barnean hartzen dituen proposamenek oinarrian bateratzen dutena.

GASTEIZ. Bi urte bete ditu ARTgia sorgune aretoak.  “Orokorrean Arabako eta bereziki Gasteizko kulturarentzat espazio berri bat irabazteko asmoz sortu genuen”, gogoratu du Irantzu Lekue artista plastikoak. Sortzeko  Judimendi auzoko 62 metro koadroko lokal bat goitik behera eraberritu eta, urtebeteko lanaren ostean, sorkuntza artistikorako espazioa eta aldi berean erakusketa-areto den kulturgunea sortu du, ARTgia taldearekin batera.

ARTgia «etengabeko eraikuntzan» dagoen espazioa da, «gardena, malgua, non dena gerta daitekeen», eta espazioak helburuak zeintzuk diren garbi ditu: artista arabarrak. «Sortzeko baldintzak bultzatzea, toki katalizatzaile bat izatea, trukeak, elkarrizketak eta esperimentazioa bultzatzeko, sormena oinarri eta sorkuntza garaikidea helburu». «Gaztetasuna, emakumezkoen taularatzeak eta esperientzia eskutik helduta». Hala laburbildu dute ARTgia kultur espaziotik ekaineko agendak «momentuz» barnean hartzen dituen proposamenek oinarrian bateratzen dutena.

 

Urteurren berezi hau ospatzeko egitarau zabala osatu dute. Ekainaren 17an Alba Tojo Rico (Murgia, 1996) artista arabarrak bere lehen erakusketa indibiduala aurkeztuko du. Zuiarrak azaldu duenez, “pinturaren eta collagearen arteko muga non dagoen bilatzen saiatzen naiz, aurpegien esperimentazioaren bidez irits daitekeen tokia bilatuz. Figuratibo eta ez figuratiboaren arteko mugan daudenak, baita giza eta animalia itxuraren artean ere”. Teknika tradizionalen -plastiko eta eskuzkoa- eta berriekin nahasketa, esperimentazioa lantzen ditu artista gazte honek.Irantzu Lekue ARTgia-ko zuzendariak bere lanaren kalitatea nabarmendu nahi izan du eta “Neguko arte azokan bere lanaren lagin bat ezagutu genuenetik argi izan genuen bere lehen erakusketa hemen izatea nahi genuela”.

 

Baina Alba Tojo Rico-ren artelanak erakusgai dauden bitartean, Altxa eta zutik egin txiza ikuskizuna aurkeztuko du Belen Nevadok gasteizko antzerkigileak, “Aldea dago esatetik egitera” esan du barre artean. “Emakume batek zutik txiza egitea ez da soilik matxinada ekintza bat, osasungarria eta higienikoa ere bada, eta parrandako isurkariak libratzeko kalean leku bat bilatzeko estutasunetik ateratzen zaitu”. Tojo-ren erakusketa ekainak 17tik – 27ra egongo da ikusgai.

 

Nevadok azaldu duenez, mikro-lan honen asmoa “ez da uholde kirastun honekin bat egitea, baizik eta ezarritako kode sozial hori, non geu garen beste behin ere itxura onari eutsi behar diogunak lehertu arte, haustea”. Umorea -tresna ezinbesteko hori- erabiliz, Altxa eta zutik egin txiza-k adierazten du aparteko leku batean txiza egiteak arriskupean jartzen gaituela, ezin baitugu ahaztu hiri honetan bertan, guk dakigula, salaketa bat egon zela iaz, neska batek erasoa eta bortxaketa saiakera jasan zituela, andra mari zuriko festetan, txosnagunetik kanpora txiza egiten ari zela. Erasotzailea zigorrik gabe irte zen auzitik, epaileak ebatzi zuelako neska txiza egiteko jarreran makurtuta egoteak probokazio egintza bat zela. Horrela kantatu zuen “La seta pasote”-k, emakumez osaturiko gasteiztar punk/rock taldeak, 97. urte hartan: “kalean tipa batek ezin txiza egin, epaileak probokaziotzat du, bortxatzeko eskubidea daukate”. Eklainaren 18, 19, 20, 21, 22 eta 23an eskainiko ditu emanaldiak, arratsaldeko 20:30 eta 21:30etan.

Musika MICE-k jarriko du. Miren Narbaizak emanaldia eskainiko baitu. “Mice”-k  (Napoka Hiria, Perlak, Joseba B. Lenoir o Dual Split) emanaldia eskianiko du ekainaren 18an, arratsaldkeo 20:00etan.

EkainaSutan
WhatsApp Image 2018-05-21 at 14.34.37

Gazte sortzaileen inguruko Orainaldian dokumentala Florida zinemetan aurkeztuko dute

Gasteizko 12 gazte sortzaile ditu hizpide Gindi Auzmendi, Mikel Buruaga eta Iñaki Landa-ren Orainaldian: laissez faire dokumentalak. Maitzaren 30ean aurkeztuko dute Florida zinemetan. Sarrerak Hala Bedi eta ARTgia-n eskuratu daitezke.

“Gasteizen artista eta sortzaileen belaunaldi berri bat dagoela ondorioztatu dugu: emakumeen presentzia nabariarekin eta euskalduna den belaunaldia”

GASTEIZ. Urtebeko lanaren ostean, maiatzaren 30ean aurkeztuko dute Gasteizko Florida zinemetan Orainaldian: laissez faire dokumentala Gindi Auzmendi, Iñaki Landa eta Mikel Buruaga kazetariek “ikus-entzunezko proiektu esperimentala da”. “XXI. mendea: etengabeko fluxuaren aroa. Baumanen gizarte likidoaren aroa, Trumpek pertsonifikaturiko postegiarena, Europara iristeko emigranteen ihes masiboarena. Etengabeko fluxuaren aroa. Salgaiena, informazioarena, pertsonena. Dena nahasten da. Segundo bakoitza errealitate berrien sorkuntzaren lekuko da. Kulturak beren muga zaharrez harago doaz, malgutu beharrean daude, egokitu. Munduko edozein lekutako ezagutza eta esperientziak hedatu eta aldatu egiten dira. Eta… zer gertatzen ari da Gasteizen? Zer gazte sortzaileen inguruan? Belaunaldi berri bat ote dago?”, geldegin du Gindi Auzmendik.

Orainaldian proiektu esperimentalak hiriko kultur sorkuntzari erreparatzen dio. Gasteizen sortzen ari denari. “Ertzetan, ofizialak ez diren zirkuituetan, kultura-kala “alternatiboetan”. Baina ekimenaren berrikuntza, balio erantsia, ikuspegi berri, desberdin eta integratzailetik egitean datza”, azaldu du Iñaki Landak. Arreta tradizionalki kulturari lotutako pertsonengan jarri beharrean, “gizona, zuria, 40 eta 50 urte bitartekoa, kulturan bere modus vivendia duena” deskribapenaren araberako pertsonengan edo ibilbide esanguratsua duten artista entzutetsuengan, Gasteizen bizi eta lan egiten duten gazteen egungo sorkuntzari erreparatzen dio. “Logika irauli nahi izan genuen honela. Kontaketa, errelatoa beste perspektiba batetik eraikitzeko, beste perspektiba batetik hasi ginen eta belaunaldi berri eta indartsu bat dagoela ondorioztu dezakegu: euskalduna, emakumeekin eta oso sortzailea”, azaldu du Landak.

Orainaldian kontaketa esperimental eta subjektiboa da, “jauzia eman eta sortzea erabaki duten gazteen adierazpen artistikoaren bizipena aztertzea xede” azpimarratu du Mikel Buruagak. Gazte ekintzaileak dira -ideiatik ekintzarako urratsa egiten dute-, kultur sortzaileak. Horrexegatik “laissez faire” azpititulua, liberalek bere egina, “utzi egiten” esan nahi duena. “Azpitituluak proiektu honen funtsa biltzen du. Ideia sortu zen “Gasteizko Kultura alternatiboaren mapa” delakotik, zeinak Gazte Sortzaileak beka irabazi zuen, eta haren garapena dakar, hobekuntza, Gasteizko gazte eta sortzaileei ahotsa emanda”, azaldu du Mikel Sáez de Buruagak. Hausnarketa honetatik jaio zen proiektua: “Ados, dagoeneko badakigu zein tokitan jaiotzen den kultura… orain, zergatik ez diegu erreparatzen kultur sortzaile diren gazteei? Zergatik ez ditugu ikusgai jartzen?”, aipatu du Landak.

12 dira dokumentalak biltzen dituen protagonistak: Ane Gebara ipuin kontalaria, Mikel “Kttulu” Cosmic Tentacles jaialdiaren sortzailea, Beñat Goitia musikaria, Paul Urkijo eta Izaskun Urkijo zinegile eta arte zuzendaria, Irantzu Lekue artista eta muralista, Iker Fidalgo arte kritikaria, Frik1 eta Ojodekuervo grafitigileak, Gasteizko Hardcore Crew-ko kideak, Lurburu talde artistikoko kideak, Eider Bernaola argazkilaria, Reina Ginolanda idazlea eta Nerea Mauleon ilustratzailea.

Millennial-en belaunaldia

Orainaldian proiektuaren ardatza “ni-ni” esamolde ospetsuak estigmatizaturiko belaunaldia da, eta baieztapen hori diskurtso bidez kontrastatzea du helburu. Herritarrentzako bestelako esparru mentala, beste testuinguru batean jartzeko ariketa, kultura oinarri, estigma zaharrei aurre egiteko bestelako ikuspegia.

Orainaldian proiektu esperimentalak millenial-en belaunaldia du ardatz, Y belaunaldia. 80ko eta 90eko hamarkadetan jaiotako pertsonak. Belaunaldi hori Bumeran edo Peter Pan Belaunaldi gisa ere definitu zuen Kathleen Shaputis soziologo estatubatuarrak: “Izan ere, helduarora heltzeko zenbait erritu berandutzeko joera sumatzen zaie, aurreko belaunaldiekin alderatuta”. Haren iritzi berekoek diote millenial batzuek badutela “joera, gurasoekin bizitzeari dagokionez, aurreko belaunaldiek baino luzaroago egiteko”, edo “joera, gurasoen akatsak ez errepikatzeko, haurtzarotik helduarorako trantsizioa atzeratzeko”. Bill Straussek eta Neil Howek -Strauss & Howe-, aldiz, honela definitzen dute belaunaldi hau, “Millennials Rising” liburuan: “Zibikoagoa da, eta nortasun kritikoagoa du” -Internet bidez informazio-kantitate handiagoak eskuratzen dituztelako ere-, “bai eta pentsaera estrategikoa eta ubikuotasun-jarrera ere” -hainbat gauzari adi aldi berean egon nahia-, eta, horrez gain, garrantzi handia ematen diete “beren autonomoari eta askatasunari”. “Natibo digital” ere esaten zaie, teknologia haien eguneroko bizimoduaren osagai baita.

Belaunaldi honek 2008tik 2014rako krisiaren ondorioen eragina bizi du; krisialdiak iraun bitartean, gobernuak saiatu dira -arrakasta gutxirekin saiatu ere- gazteen langabezia-tasak murrizten. Millenial-ak, era berean, hainbat mugimenduren protagonista izan dira: 15-M Espainiako estatuan, Occupy Wall Street edo Frantzia, Guatemala, Txile edo Mexikoko mobilizazioak.

Orainaldian

Orainaldian proiektuak Y Belaunaldiko gazteak jartzen ditu erdigunean; gustuko ez duten mundua edo bizi-sistema aldatzeko, interesa kulturan eta sorkuntzan jarrita dutenak, hain zuzen ere. Gasteizko gazteak, suntsiketaren aurrean sorkuntza hautatzen dutenak. Sentitzen dutena beren obren bidez adierazten dutenak. Hala, proiektu esperimental honek kontra egiten dio, bai eta erronka ere, kulturaz itzal handiko eta aurreko belaunaldietako pertsonekin hitz egiteko berezko joerari, hitza eta ikusgaitasuna berauek tradizionalki ukatuak izan dituen belaunaldi horri emanda.

Protagonista hauen bitartez egiten du:

– Paul Urkijo: Zinema. “Errementari” filma bukatu berri du.

– Izaskun Urkijo: Arte-zuzendaria.

– Beñat Goitia: Musikaria. Musika literaturatik jorratzen du.

– Lurburu kolektibo artistikoa: Instalazio artistikoak ingurugiroan.

– Gasteiz Hardocre Crew: Kultur Kudeaketa.

– Nerea Mauleon. Ene. Eme-ko ilustratzailea

– Eider Bernaola: Argazkilaria.

– Frik1 eta OjodeKuervo: Grafitia.

– Reina Goinolanda: Idazlea

– Mikel “Ktthulu”: “Cosmic Tentacles” jaialdi independentea. Kultur kudeaketa eta autoedizioa.

– Iker Fidalgo: Arte kritikaria

– Irantzu Lekue: Artista eta muralista. ARTgia sorgune-ko zuzendaria.

“Egun, gizatiarra, bilakaeraren iheslari bat balitz bezala, buru-belarri dabil bestelako identitate baten bila. Tropo (tropos berba grekotik) bat da gauza bat beste batekin ordezkatzea, berezko egoera bat beste egoera batek eraldatzea, norabidea bilatzea, zentzua bilatzea”
9391492593952_XXL
1491825948_534464_1491826252_noticia_normal
logo-sugar-recortado

50 ekimen baino gehiago Judimendiko Sugar Kultur Fest jaialdiaren baitan

Jaialdiaren baitan hurrengo hilabeteetan garatuko diren proiektuak aurkeztuko dira, tartean, Harrikada Fest, Arabako musika elektronikoaren jaialdia edo Cristina Bereciartuaren Xuxurlatuz proiektua. Kontzertuak, hitzaldiak edo auzo artisten estudioetan barrena burutuko den bisita gidatua Artearen Nazioarteko Egunean

Badira administrazioak bultzaturiko auzo sortzaileak. “Sugar Fest-en erronka, ordea, behetik jaio da, su bizian den auzotarren mugimendu sozial eta kulturaletik” diote antolakuntzatik. 30 bat eragilek hartuko dute parte.

GASTEIZ. 50 kultur ekimen baino gehiago burutuko dira apirilaren 15etik 22ra Gasteizko Judimendi auzoan, horrela azaldu du Asier Balzak, jaialdiko bozeramaileak. Artearen Nazioarteko Egunean abiatuko dute jaialdia. “Artea kalera, auzora aterako dugu”. Besteak beste, JotaFa taldearen kalejira, Lumen eta Fast taldeen kontzertuak Fast grafitigileak lan bat burutzen duen bitartean. Igandean ere Beatriz Perales, Marina Suárez eta Sara Berasaluce artistek arte hibridazio saioa burutuko dute ere, ARTgia sorgune & aretoaren eskutik INJUVE eta Gauekoak-ekin elkarlanean. Baina ez hori bakarrik igandean ere, auzoko artistek euren areto eta estudioak zabaldu eta ate irekiak antolatu dituztelako “auzoaren ekimen artistikoa ikustarazteko”. Besteak beste, Txaro Arrazola, ines gonzalez de zarate, Eduardo Alsasua, Natalia Albeniz eta Irantzu Lekuek parte hartuko dute arratsaldeko 18:30etan Sefarad Plazatik aterako den ekimenean. “Zuzeneko hartu-emana sustatu nahi izan dugu honela”, azaldu dute.

Baina igandeko jardueretaz gain aste osorako ekimenak prestatu dituzte Judimendin, hilaren 22a bitartean. “Zazpi egunez kultura ardatz”, sakelekoekiko dependentzia salatzeko zoombie zita antolatu dute EonCult elkartetik, sormen idazketa tailerrak, abesbatzekin hitzordu berezia, auzoko nagusiekin ibilbide kulturala “Judimendiko sekretuak ezagutzeko”, AEK-k antolatutako txiste txapelketa Sumendi gune autogestionatuan, Vasco Navarro trenaren inguruko dokumentala, Ahoz aho horma irudi parte hartzailea edota sukaldaritza beganoa ezagutzera emateko tailerrak antolatu dituzte, hitzaldi, kontzertu edo poesia emanaldiekin batera.

Azaldu duenez, egitaraua auzoak bizi duen suspertze- unearen ondorioz osatu da: “bultzada soziala sorkuntzara bideratu nahi dugu. Pasa den urritik garatzen goazen parte- hartze zuzenaren bidez, auzotarren berezko baliabideetan oinarritzen gara”. Asmoa ordea beste bat da “Judimendik behar duen errehabilitazio prozesua bururaino eramateko tresna izateko jaio gara, etorkizunean nahi dugun auzoarekin amesten dugulako, auzo bizia nahai dugulako, kultura eta sormenatik, era propositiboan sortzeko jaio gara. Eta bide honetan Sugar Lab markoa izan zen aurreneko pausua eta Sugar Kultur Fest da bigarrena, nahi dugun Judimendi auzoa ikustarazteko, auzo sortzaile izateko aurreneko pausua emateko”

Balzak azaldu duenez “kudeaketa kulturalerako eredu berri baten alde egin dugu, auzoak San Juanak antolatzeko duen urteroko grina eta konpromisotik harago”. Era berean honakoa azpimarratu du: “egitarauari auzo izaera eman nahi izan diogu, eraldaketak ikustarazteko asmoz batetik, eta hurbileko ekonomiak sustatzeko gai garela erakutsiz bestetik. Auzo bizia, jantzia eta kritikoa nahi dugu”. Guztira 30 kolektibok baino gehiagio hartzen dute parte, hala nola, Auzo Elkarteak, Gizarte Etxeak, elizak, autogestioan oinarritutako Sumendi espazioko kideek, Eoncult elkarteak, AEK euskaltegiak, auzoko artistek, ARTgia sorgune & aretoak. “Auzo batua, ezagutza eta jakintzatik sorturiko aldaketak erdiesteko”

“Auzoko sei gune zerrendatu ditugu, eta bertan eraginez, dinamizatu nahi ditugu. Sorkuntza- eremu iragankorrak izateko lehen apostua egin dugu, baina jarduera ugari ezberdin garatuko ditugu. Gure egunerokoa hobetzeko, auzokideekin elkarlanean arituz, aipatu eremuetan eragin nahi dugu”. Horrexegatik, Judimendin eman beharreko prozesu askoz sakon eta zabalago baten lehen mugarria dela azaldu dute.

Txispa batek sortzen du sugarra

Egitasmoaren zio nagusia suarekin lotua dago. Izan ere, suak auzoari izaera eman eta ezugarritzen du. Sua pizten duena txinparta bat da, eta Judimendi kulturatik eta artetik piztu nahi dugu. Pieza bakoitza giltza bat da. Auzokide bakoitza. Eragile bakoitza lotzen gaituen soka bat da. Aurreikusi gabeko bazterra pizten duen sua. Guztiaren artean onena: pieza bakoitza handiagoa den sistemaren zati da. Misio bakarra espero gabeko sinergiak sortzea da, eta horixe gauzatzea espero dugu.

Berau azaltzeko polinizazio gurutzatuaz mintzo zaigu Virginia: “polinizazioa nahitaezkoa da loraturik dauden landareek hazi eta fruituak eman ditzaten. Lore arteko polinizazio- trukeak ugaltzea du xede, eta funtsezkoa da lurrean bizitza izateko. Jendeak autokontsumorako laboreak ereiten ditu, arroza, ilarrak, babak eta intxaurrak, esaterako. Beste batzuk hazi bidezko fruituak ematen dituzte, mangoa, tomatea eta zitrikoak kasu. Uzta berrietarako haziak behar dira, eta kalitatea hobetzeko helburuz, landare hautaketa- programak garatzen dira. “Judimendin arte eta kultura hazi berriak ereingo ditugu, alor soziala guztion artean landuz” Giza- ezagutza atal hautsiezinetan banatzerik ez dela azpimarratzen du. Hain zuzen, eremu anitzen arteko elkarreraginak polinizazio motorearena egiten du, zientzia, arte eta kultura orokorrerako ezinbestekoa. Judimendiren ekosistema balorean jartzea dagokigu. Horrenbeste urte zain daramagun birgaitzea erraztu eta berpizteko

Lankidetza esparruen garapenaren aldeko apustua egiten duen egitasmo kultural berria, sinergia sortuz, elkarri babesa emanez eta ezagutza elkartrukatuz. “Auzo sortzailea izan nahi dugu. Antzeko beste esperientziak badira, Bartzelonan, Portugalen, Madrilen edota Irunen.

logo-sugar-recortado
IMG_20180319_103028

Arte Garaikidearen salerosketa sustatzeko Neguko Arte Azoka Gasteizen

“Artisten erakuslehio izateko jaio gara, artista eta publikoaren artean zubi berriak sortzeko eta artea oparitu nahi dutenentzako aukerak parez pare zabaltzeko”, azaldu du Kristina Urizarbarrena koordinatzaileak

 
Aurkezpena bihar izango da. Hilaren 15ean arratsaldeko 20:00etan ARTgia sorgune aretoan

GASTEIZ. Enebada Galeriak eta ARTgia sorgune & aretoak azoka berri bat sustatzeko indarrak batu dituzte. Gaur aurkeztu dite Gasteizko Neguko Arte Azoka “artearen salerosketa sustatu eta Arabako artisten erakuslehio izateko jaio dena”. “Sortzaile plastikoentzako behar beharrezkoa zen azoka sortu dugu”, azaldu du Kristina Urizarbarrena koordinatzaileak.

“Ideia duela hilabete batzuk bururatu zitzaigun baina zokoratua izan genuen Eduardo Urra ezagutu genuen arte. Bera da Enebada arte Galeriako arduraduna eta gure artean sinergiak sortu ziren, biok Gasteizko auzoetan, erdialdetik at dauden arte galeriak ditugulako eta polita iruditu zitzaigun gabonei begira baina etorkizunari begira bereziki horrelako ekimen bat bideratzea”, azaldu du Irantzu Lekue artista eta ARTgia sorgune & areto-ko arduradunak. “Handik gutxira Kristina Urizarbarrena agertu zen eta oso antzekoa zen ideia proposatu zigun, hitz egindakoaren lerrotik zihoana. Orduan erabaki genuen gure indarrak batu eta ametsak errealitate bihurtzea. Hitzetatik ekintzetara pasatzea”, dio Eduardo Urrak.

Enebada Galeriatik pasa ostean, bihar Judimendiko Galerian aurkeztuko da, urtarrilaren 20a bitartean. “Artistek artelan ezberdinak izango dituzte ikusgai Enebada!-n eta ARTgia-n. Helburua kultura erabiltzaileak bietara gerturatzea izaki, produktu ezberdinak egingo dira horrela bata eta bestean ikusgai eta areto bakoitzak bere atmosfera propioa garatuko du horrela”, azpimarratu du Kristina Urizarbarrenak.

16 izango dira orotara erakusketa honetan parte hartzen duten artistak, besteak beste, Kristina Urizarbarrena -Kruzart-, Tania Guper, Eloisa Montoya, ines gonzalez de zarate, Irantzu Lekue, Txaro Arrazola, Txaro Marañon, Ana Merino, Ana Gandia, Ander Martínez, Katxarrismos, David Tavarés “Burugabe”, Palet Jauna, Ernesto Knorr, Eduardo Alsasua edo Nerea Lekuona. “Ibilbide ezberdinak dituzten artistak tartekatu nahi izan dugu. Ibilbide oso emankor eta ezaguna dituztenak daude baita emergenteak. Esperientzia eta gaztetasuna. Arabako artisten oraina eta geroa. Horregatik ere ahalegin berezia egin nahi izan dugu formatu ezberdinak lortzen kultur erabiltzaileek ere pieza ezberdinak izan ditzaten eskura”, esan du Urrak.

 

Erakusketan margolaritza, eskultura, instalazioa eta ilustrazioa egongo direla iragarri dute, hori bai, “tamaina eta prezio ezberdinekin helburuetako bat ere badelako poltsiko guztiek pagatu ditzaketen artelanak saltzea, artea auzo eta etxe guztietan sarrera izan dezan”. Hori dela eta, Kristina Urizarbarrenak argi utzi nahi izan du “azoka apustu bat dela herritarrak ere kulturaren sustapenean aktibo bihurtzeko: eta hainbeste kolonia eta galtzerdi oporitu beharrean artea oparituko bagenu? Arabako artea-ren sustatzea denon ardura moduan ulertuko badugu?​
23915861_452834835111978_7053193872443764506_n
IMG-20181129-WA0023

Arte Garaikidearen salerosketa sustatzeko Neguko Arte Azoka Gasteizen

“Artisten erakuslehio izateko jaio gara, artista eta publikoaren artean zubi berriak sortzeko eta artea oparitu nahi dutenentzako aukerak parez pare zabaltzeko”, azaldu du Kristina Urizarbarrena koordinatzaileak

GASTEIZ. Enebada Galeriak eta ARTgia sorgune & aretoak azoka berri bat sustatzeko indarrak batu dituzte. Gaur aurkeztu dite Gasteizko Neguko Arte Azoka “artearen salerosketa sustatu eta Arabako artisten erakuslehio izateko jaio dena”. “Sortzaile plastikoentzako behar beharrezkoa zen azoka sortu dugu”, azaldu du Kristina Urizarbarrena koordinatzaileak.

“Bigarren edizioa da. Ideia bururatu zitzaigunean ona iruditu zitzaigun baina lan asko genuenez zokoratua izan genuen Eduardo Urra ezagutu genuen arte. Bera da Enebada arte Galeriako arduraduna eta gure artean sinergiak sortu ziren, biok Gasteizko auzoetan, erdialdetik at dauden arte galeriak ditugulako eta polita iruditu zitzaigun gabonei begira baina etorkizunari begira bereziki horrelako ekimen bat bideratzea”, azaldu du Endika Caño ARTgia sorgune & areto-ko kideak. “Handik gutxira Kristina Urizarbarrena agertu zen eta oso antzekoa zen ideia proposatu zigun, hitz egindakoaren lerrotik zihoana. Orduan erabaki genuen gure indarrak batu eta ametsak errealitate bihurtzea. Hitzetatik ekintzetara pasatzea”, dio Eduardo Urrak.

Erakusketa bihar azaroak 29, ostirala aurkeztuko da Zaramagako Enebada! Arte galerian eta bertan abenduaren 20rarte egongo da ikusgai. ARTgia sorgune & aretora abenduaren 12an inauguratuko du eta urtarrilak 14rarte egongo da ikusgai. “Artistek artelan ezberdinak izango dituzte ikusgai Enebada!-n eta ARTgia-n. Helburua kultura erabiltzaileak bietara gerturatzea izaki, produktu ezberdinak egingo dira horrela bata eta bestean ikusgai eta areto bakoitzak bere atmosfera propioa garatuko du horrela”, azpimarratu du Kristina Urizarbarrenak.

18 izango dira orotara erakusketa honetan parte hartzen duten artistak, besteak beste, Nerea Mauleon, Ania Buruaga, Kruzart,  Eduardo Urra, Irantzu Lekue, Sonia Ruiz de Arkaute, Eduardo Alsasua, Bildotsne Arrizabalaga, Nathangar Skateboards, Aitor Salazar, Alessandro Zobaranne, Adriano Berera, Ángel Ramírez, ines ortiz de zarate… besteak beste. Ibilbide ezberdinak dituzten artistak tartekatu nahi izan dugu. Ibilbide oso emankor eta ezaguna dituztenak daude baita emergenteak. Esperientzia eta gaztetasuna. Arabako artisten oraina eta geroa. Horregatik ere ahalegin berezia egin nahi izan dugu formatu ezberdinak lortzen kultur erabiltzaileek ere pieza ezberdinak izan ditzaten eskura”, esan du Urrak.

Erakusketan margolaritza, eskultura, instalazioa eta ilustrazioa egongo direla iragarri dute, hori bai, “tamaina eta prezio ezberdinekin helburuetako bat ere badelako poltsiko guztiek pagatu ditzaketen artelanak saltzea, artea auzo eta etxe guztietan sarrera izan dezan”. Hori dela eta, Kristina Urizarbarrenak argi utzi nahi izan du “azoka apustu bat dela herritarrak ere kulturaren sustapenean aktibo bihurtzeko: eta hainbeste kolonia eta galtzerdi oporitu beharrean artea oparituko bagenu? Arabako artea-ren sustatzea denon ardura moduan ulertuko badugu?

IMG-20181013-WA0038

Irantzu Lekuek Iurretara eraman du gizarte-eraldaketarako muralismoa, Gure emakumeak lanarekin

Emakumeek historian egin dituzten lanen bilakaera jasotzen du muralak, «oso narriatuta» zegoen toki batean.

 

IURRETA. Irantzu Lekue euskal artista eta muralistak bere azken proiektua aurkeztu du, eta, bertan, emakumeek historian egindako lanak jorratu ditu, «historian zehar garatu ditugun askotariko lanbideetan emakumeak ikusgarri egiteko omenaldi txiki batean», azaldu du. ARTgia taldeak (emakumez bakarrik osaturikoak) garatu du mural-multzoa, euskal artistaren zuzendaritzapean, Alba Tojo, Rebeca Uriza eta Beatriz Vicente artistekin. Lauren artean margotu dituzte 130 metro karratu baino gehiago, horma batean.

Gure emakumeak muralak «ibilbide xehea egiten die emakumeok garatu izan ditugun lanei; emakumeak eta lan horiek ikusgarri egiteko ariketa izan da, ikusgarritasun horren aldeko apustua». Bertan, besteak beste, «hainbat mendez arropa ibaietan garbitzen zutela eta astoek lagunduta joaten zirela» ikus daiteke. Halaber, protagonismoa hartu dute «Iurretako zilargileek eta landako produktuz josiriko postuak zeuzkaten dendariek». Aipamen berezia zor zaie medikuntzaren munduan ikertu duten zaintzaileei, ikasleei, jada teknologia berriekin lan egin duten landako langileei (hala nola, traktoreekin ibili direnei), bai eta, gaur egunera jauzi eginez, zientzialariei eta txirrindulariei ere. «Amaiera gisara, duela oso gutxi arte gizonen kontua baino ez ziren dantzak dantzatzen dituzten emakume dantzariak irudikatu ditugu», azaldu du 31 urteko Lekuek, ARTgia galeria gasteiztarreko arduradunak, pozik. Gaineratu duenez, «artea herritarren parte-hartzearekin, genero-ikuspegiarekin eta euskararekin lotzen dituzten proiektuak garatzen adituak gara. Artea kalera ateratzen dugu ekintza horiekin».

Arte Ederretan lizentziatuta dauden lau artista horiek duela hamar egun ekin zioten lanari, eta gaur goizean amaitu dute. Proiektuan, era berean, Iurretako gazteek ere hartu dute parte. Herritarren parte-hartzea sustatzeko ad hoc sortutako tailerren eta dinamiken bidez egin dute lana. Halaber, Maiztegiko ikasleek ere parte hartu dute, adibidez. «Haiekin batera, margo plastikoen tailer bat egin genuen, eta emakumeei buruzko proiektua margotzeko ideiak proposatu zituzten Iurretako gazteek».

Udalak urteak daramatza ekimen mota horien alde egiten, eta oso pozik agertu dira Dantzari kalean egiten ari den lanarekin. «Muralarekin, balioa eman nahi genien emakumeek hainbat etapatan eta Iurretako gizarte-eremu guztietan egin dituzten ekarpenei eta horien presentziari. Hori guztia, haurrak parte-hartzaile egitearekin bat. Hala, udalerriaren iragana eta oraina ikusmolde historikotik eta genero-ikuspegitik abiatuta ikustea ahalbidetzen digun mural polit baten hastapenetan lagundu dute», azaldu du Iñaki Totorikaguena udalerriko alkateak.

Nazio Batuak

Irantzu Lekuek azaldu duenez, «learning by doing kontzeptua abian jartzea izan da ideia» Iurretan, «ekintza egin bitartean kontzeptua barneratzea, alegia», azpimarratu du. «Herritarrek parte hartzeko teknikak eta ingurune estetikoak hobetzearen aldeko apustua abiarazi ditugu, baina ez estetikari dagokionean bakarrik, baita sozialki ere, zubiak eraikiz eta artea gizarte-eraldaketarako eramailetzat harturik», adierazi du. Kontzeptu horiek Ginebran eskuratutako eskarmentuaz eta kontzeptualizazio-mailaz baliatuta garatu dituela azaldu du Lekuek, Nazio Batuen egoitzan egonaldia egin baitzuen martxoan, Unesco Etxearen ondoan.

Sei euskal artista joan ziren haraino, Arantzazu Acha zentroko zuzendariak lagunduta. «Denbora asko daramagu gizarte-eraldaketaren arloan lan egiten, kulturako eta hezkuntzako hainbat eragilerekin elkarlanean, arte hutsa baloratzen duen eta artea eramaile edo tresna gisa erabiltzearen alde egiten duen ekosistema kultural berria sortzeari begira. Ginebran egindako egonaldiak jauzi kualitatiboa ekarri digu, aurrerapauso erraldoia egin baitugu proiektu asko zehazteko orduan, eta horien artean daude gizarte-eraldaketarako muralak. Eta, hain zuzen ere, horixe da Iurretan aplikatu duguna, komunitatearen barruko sokak indartzearekin eta eredu hori hirietan (Bilbon), herri txikietan (170 biztanleko Ubiden) edo neurri handiagoko herrietan (Iurretan) aplika daitekeela erakustearekin batera».

Azaldu duenez, «bizipen sortzaileetara hurbiltzen garenean, gure begirada aldatu egiten da, eta munduari begiratzeko moduari eragiten dio horrek; edota enpatiko ala ez hain enpatiko egoteari, beste errealitate batzuk ulertzeko prest egoteari…». Halaber, azaldu duenez, «pertsonek, gauzak ikasten dituzten neurrian, hirugarrenei transmititzen dizkiete». Gaineratu duenez, ahots adituak entzuteko gogoa dauka, bestelako errealitateetatik datozen eta, Nazio Batuen testuinguruan, arteari eta kulturari balioa ematen dieten ahotsak». Elssie Ansareo, Irene Basilio Intxausti, Irantzu Lekue, Leire Martínez, Jone Otero eta Arrate Velasco artistak eta kultura-kudeatzaileak joan ziren Ginebrara. NBEren Giza Eskubideen Kontseilura joan ziren, eta, han, Nazio Batuen Giza Eskubideen Kontseiluaren 37. bilera-aldian egon ziren.

IMG-20181013-WA0049
IMG-20181013-WA0061
IMG_20180919_191006

ARTgia sorgune & aretoak ikasturte berrirako lan taldea aurkeztu du

Bederatzi lagunek osatzen dute 2018 – 2019an arituko direnen taldea. Sei emakumezkoak dira.
 
“Ikasturte honen helburua ekimen kultural interesgarriak osatzea da. Inpaktua nola lortu da kontua eta gure apustua hibridazio artistikoa da”, azaldu du Irantzu Lekuek   


GASTEIZ. ARTgia sorgune & aretoak irailaren 19an ekin zion ikasturte berriari. Uraitz Soubies Mexikon bizi den Gasteizko argazkilariaren “10 urte eta lurrikara bat” erakusketa aurkeztu zuen orduan. Gaur, aldiz, ARTgian arituko den lan taldea aurkeztu du. Alba Tojo, Rebeca Martin, Endika Caño, Estibaliz Ibarra, Beatriz Vicente, Cristina Bereciartua, Iñaki Landa, Angel Hellan eta Irantzu Lekuek osatzen dute. ARTgiako zuzendari den Irantzu Lekuek azaldu duenaren arabera “ikasturte honen helburua ekimen kultural interesgarriak osatzea da, milioi laurdenera iristear dagoen hiri batean era guztietako publikoak egon badaudelako. Nola iritsi, inpaktua nola lortu da kontua eta gure apustua hibridazio artistikoa da kulturatik aldenduta bizi direnak erakartzeko”.

Antolatutako ekimenen artean, bihar bertan aurkeztuko duten Eduardo Alsasua margolari sarituaren erakusketa, EmART egitasmoan parte hartu duten Sara Berasaluce, Marina Suarez eta Beatriz Perales-en erakusketa, Enebada Galeriarekin batera antolatzen duten Neguko arte azoka edota liburu aurkezpenak zein hitzaldiak nabarmentzen dira.